Europan errepikatzeko balio duen garaipena lortu du Leka Eneak
Espainiako Txapelketaren ondoren Irungo Leka Enea mahai tenis klubeko taldeek ekin diote berriro ere ligari. Gizonen Superdibisioan Lleidan (Herrialde Katalanak) jokatu zuten irundarrek, CER L’Escalaren kontra eta garaipen garrantzitsua lortu zuten (2-3). Emaitza horrekin heldu den urtean Ettu Cupean jokatzea ziurtatu du Leka Eneak. Irundarren aldetik jokalari bakoitzak, Zhang Sining, Zoltan Batorfi eta Endika Diez, puntu bana lortu zuen. Katalanen bi puntuak Ji Feng jokalariak lortu zituen. Sailkapenaren bosgarren tokian daude, Arteal Santiagok dituenak baino bi garaipen gehiagorekin, eta San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagenak baino bat azpitik —irundarrek Arteal eta San Sebastianek baino partida bat gehiago jokatu dute, eta Cartagenak baino bat gutxiago—. Lehen Mailakoak aise Bestalde, Lehen Mailako taldeak beste garaipen bat lortu zuen, Guretalderen kontra (3-4); hamabosgarren garaipena da hamasei partidetan, eta lidergoa sendotzeko balio izan die, bigarren tokian den Ripollet taldeak galdu zuelako. Irundarrek sei puntuko aldea ateratzen diete Ripollet eta Atletico SS-i. Ohorezko Mailara itzultzeko bide onetik doa Leka Eneako bigarren taldea. Nesken atsedena Emakumezkoen Superdibisioan ere itzuli da lehiaketa, baina Leka Eneak ez zuen asteburuan bere partida jokatu. Irungo neskak zortzigarrenak dira Superdibisioko sailkapenean, eta zazpi garaipen lortu dituzte orain arte, baina aurkari zuzenek baino bi partida gehiago dituzte jokatzear. Atzetik Caja [...]
Espainiako Txapelketaren ondoren Irungo Leka Enea mahai tenis klubeko taldeek ekin diote berriro ere ligari. Gizonen Superdibisioan Lleidan (Herrialde Katalanak) jokatu zuten irundarrek, CER L’Escalaren kontra eta garaipen garrantzitsua lortu zuten (2-3). Emaitza horrekin heldu den urtean Ettu Cupean jokatzea ziurtatu du Leka Eneak. Irundarren aldetik jokalari bakoitzak, Zhang Sining, Zoltan Batorfi eta Endika Diez, puntu bana lortu zuen. Katalanen bi puntuak Ji Feng jokalariak lortu zituen.
Sailkapenaren bosgarren tokian daude, Arteal Santiagok dituenak baino bi garaipen gehiagorekin, eta San Sebastian de los Reyes eta UCAM Cartagenak baino bat azpitik —irundarrek Arteal eta San Sebastianek baino partida bat gehiago jokatu dute, eta Cartagenak baino bat gutxiago—.
Lehen Mailakoak aise
Bestalde, Lehen Mailako taldeak beste garaipen bat lortu zuen, Guretalderen kontra (3-4); hamabosgarren garaipena da hamasei partidetan, eta lidergoa sendotzeko balio izan die, bigarren tokian den Ripollet taldeak galdu zuelako. Irundarrek sei puntuko aldea ateratzen diete Ripollet eta Atletico SS-i. Ohorezko Mailara itzultzeko bide onetik doa Leka Eneako bigarren taldea.
Nesken atsedena
Emakumezkoen Superdibisioan ere itzuli da lehiaketa, baina Leka Eneak ez zuen asteburuan bere partida jokatu. Irungo neskak zortzigarrenak dira Superdibisioko sailkapenean, eta zazpi garaipen lortu dituzte orain arte, baina aurkari zuzenek baino bi partida gehiago dituzte jokatzear. Atzetik Caja de Burgos eta Atletico SS daude, sei garaipenekin, eta goitik Balaguerrek zortzi garaipen ditueta Cassanenc La Selvak bederatzi, paly off postuetan.

