
Bidasoaldeko M15 mugimenduak batzarra deitu du biharko, 12:00etan, Zabaltza plazan. Taldeak, autobus zerbitzu berrien gaineko gatazkak edukitako eragina kontuan izanda, horren inguruko eztabaida publikoa bultzatzea du helburu nagusi.

Aurten lehenengo aldiz, Eguzkitza eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak Santa Ageda bezperan umeekin abestera ateratzeko asmoa agertu du. Aurreko larunbatean lehen entsegua egin zuten ikasleek. Hala, bihar, arratsaldeko seietan, eskolan bertan elkartuko ...

Euskadiko Arrantza Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko dute bihar, 15:30etik aurrera, hondartzan. Kirol Arrantza eta Kasting Euskal Federazioak antolatuta bi egunetan ospatuko dute txapelketa, bihar eta hilaren 25ean. Lehia arratsaldean hasiko...

Miguel Angel Paez Irungo Udaleko Ekonomiaren Garapenerako eta Ogasun delegatua Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak deitutako bileran izango da gaur, Donostian. Aldundiak herrialdeko udal guztiak deitu ditu bilerara, Foru Finantzaketa Funtsa azt...

Bilduko zinegotzi Marilena Castillo eta Juanito Ortizek, eta Udalbiltzako kide Enrike Lekuonak, Hondarribiko 50 baserritarrekin bilera egin zutela azaldu dute prentsa oharrean aste honetan, baina zuzenketa bidali dute Bildutik: hamabost izan ziren batz...

Arrasaten jokatuko du Hondarribiko Erregional Ohorezko Mailako futbol taldeak hogeigarren jardunaldiko partida. Bihar jokatuko du, 16:30ean hasita, Mojategi futbol zelaian. Hogei puntu dituzte berdeek.

Udalbatzarrean ez ziren izan EAJko eta H1eko ordezkariak; Asier Legorburu izango da Udalbiltzan ordezkaria Espainiako Gobernuak sektore publikorako planteatu duen erreformaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun Oiartzungo Udalak, ezohiko udalbatzarrean. Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta koalizioko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen aurrera (zortzi kide ziren). Gainontzeko alderdietako kideak ez ziren udalbatzarrean izan. Mariano Rajoy Espainiako lehendakariak proposatutako erreformak erretiroa hartzen duten sektore publikoko langileen postuak ez betetzea proposatzen du, besteak beste. Mozioak biltzen duenez, «zerbitzuak emateko adina langile ez badaude, zerbitzuen kalitateak behera egingo du eta langileen baldintzak okertuko dira. Sektore publikoa pribatizatzeko pauso bat da erreforma». Udalak hiru adierazpen bere egin ditu: «Enplegu publikoa suntsitzen duen erreformaren kontra azaltzea, ongizate estatuaren defentsa egitea eta sektore publikoaren erreformaren kontrako mobilizazioekin bat egitea». Aiora Perez de San Roman alkateak azaldu zuen mozioaren alde egitearen zergatia: «Erreforma honekin langileen eskubideak zapaldu nahi dira. Krisia sortu dutenek orain murrizketak egin nahi dituzte. Funtzionatzen ez duen sistema ekonomiko honen aurrean, ekonomia errealago bat bultzatu behar dugu, herritarrengandik hurbilagoa eta euren mesedetarakoa izango dena». Mozio hori urtarrileko ohiko udalbatzarrean lantzea proposatu zuen Bilduk, baina EAJk eta H1ek aztertzeko denbora eskatu zuten. Bilduk, haien proposamena onartu eta ezohiko plenoa deitu zuen —herenegungoa— mozioa lantzeko. Ez EAJko [...]

Eguraldia hobetu arte ehiza debekatu du udalak

Futbola Ohorezko Erregionala. Tolosa-Oiartzun, bihar 16:30ean, Tolosako Berazubi zelaian. Bigarren Maila. Oiartzun-Abanto, bihar 15:45ean, etxean. Areto futbola Lehen Maila. Laskorain-Oiartzun, bihar 18:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian. Bigarren ...

Gobernu batzordeak ohiko bilkura egingo du bihar 08:00etan. Urtarrilaren 20an egindako aktaren irakurketa eta onespena egingo dute. Horrekin batera, idazkari eta diruzain lanpostuak betetzeko lehiaketa arautuko duten oinarriak proposatuko dituzte, et...

Bekoerrota kiroldegiko rokodromoa astelehen honetatik aurrera erabil ahal izango dute eskalada gustuko dutenek. Izan ere, kiroldegiko bazkideek zein sarrera ordaintzen dutenek erabil ahal izango dute hilaren 6tik aurrera. 2010 urtearen bukaeran muntatu zuten, Pizti Larrañagaren eskutik. Hala ere, orain arte ezin izan dute publikoarentzako ireki. Egun puntualetan bakarrik erabili ahal izan da oran arte. Hasiberrientzakoa Boulderra eta eskalada bertikala egiteko aukera dago, bi paneletan. Luis Garrido Kultura zinegotziak adierazi duenez, hastapeneko rokodromoa da Bekoerrotakoa. Esperientzia dutenek materiala eraman dezakete, baina bertan badago alokatzeko aukera ere. Hori bai, areto futboleko edo bestelako partidak daudenean ezingo da eskalatu. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, hobe da joan baino lehenago kiroldegira deitzea (943 51 03 11). Eskalatzera joango direnek arautegia jasoko dute kiroldegiko sarreran. Esaterako, 16 urte baino gutxiago dituztenek heldu batek lagunduta joan beharko dute. 16 eta 17 urtekoek, berriz, gurasoen baimena erakutsi behar dutela adierazi du Arkaitz Angiozar kirol teknikariak. Haur, gazte zein helduentzako, urtean zehar ikastaroak egingo dituztela esan dute. Horrez gain, koloretako pegatinak aldatzen joango da Larrañaga bera, erronka aldatzen joateko asmoz.

Meakako Adixkideak elkarteak Irunen Kantu eta Dantza ekitaldia antolatu du, otsailaren 5ean, iganderekin. Emanaldia Zabaltza plazan izango da, 11:30etik 13:00era.

Errepertorioko-entzunaldia emango dute gaur musika Udal Kontserbatorioko 1. eta 2. maila profesionaleko ikasleak. Borja Rubiños irakasleak pianoarekin lagunduko ditu musikariak. Lehen mailakoak 17:15ean hasiera emango diote entzunaldiari, eta bigarren...

Iragan ostegunean Hondae Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztu zuten Zuloaga Etxean. Hala, elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu. Ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, mintegiak, tailerrak, bisita gidatuak, argitalpenak eta ikus-entzunezkoak egingo dituzte, besteak beste, eta ostegunean egin zuten lehenengo mintegia, Zuloaga Etxean. Pia Alkain, Hondarribiko azken 25 urteetako hiri arkeologiaz mintzatu zen. Arkeolan fundazioko kide eta elkarteko bazkide da Alkain, eta 1990eko Euskal Kulturaren Ondare Legea gogoratu zuen solasaldian. Hala, legearen arabera, gune historikoan eraikitzen eta berritzen diren eraikinetan, azterketa arkeologikoak egin behar dira. Alkainek azaldu zuenez, 50 indusketa baino gehiago egin dituzte Hondarribian azken bi hamarkadetan: «Gai honekin, 45 minutuko hitzaldia egin beharrean, liburu bat idatz genezake». 25 urtetako argazkiak Pampinot kalean aurkitu zituzten erromatar aztarnak, gaztelu erromatarra, harresia berreskuratzeko lanak, eta Santa Maria atea nabarmendu zituen bereziki Alkainek. Esan zuenez, «hiriko historiako mapak egiaztatzeaz gain, gure arbasoen bizitza nolakoa zen gehiago ezagutzeko aukera» izan dute. Pia Alkainek hizkera sinplea erabili zuen azalpenak emateko, eta hirian azken 25 urteetan egin dituzten lanen argazkiak ikusi zituzten herritarrek.

Urruñako Pausu auzoko Xaia ostatuak Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko kanporaketa hartuko du bihar, 14:30etik aurrera. Parte hartzeko interesa dutenek, 0559207610 telefono zenbakian eman behar dute izena.

Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Batzordeak Benito Lertxundi Kantuz emanaldia antolatu du datorren martxoaren 31rako. Era berean, Behe Nafarroako Baigorri herriko Jean Pujo, Donibane Garaziko La Citadelle, eta Hendaiako Irandatz kolegioetako abesbatzek...

Hondarribiko Udaleko Zerbitzuen departamentuak 3.409.214 euroko aurrekontua aurkeztu du 2012. urterako. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak, egin zuen aurkezpena herenegun udalak Txiplauko industrialdean brigadarentzat duen lokalean. Zerbitz...

Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek bihar arratsaldean jokatuko dute areto futboleko derbia, Bekoerrota kiroldegian. Partida 17:00etan hasiko da. Lezoarrak errenteriarrak baino postu bat gorago daude, baina zortzi puntuko arrakala dago euren artean. Hogei ...

Bi waterpolo partida jokatzekoak ziren asteburuan Azken Portu kiroldegian, ligako ohiko partida larunbatean, etaKutxa Finala Trofeoa igandean. Edozein modutan, Irungo Udalak jakianarazitakoaren arabera, denboralea dela eta, bertan behera uztea erabaki ...

Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak laugarren sailkatuarekin galdu zuen iragan asteburuan, eta bigarrena bisitatuko du bihar. Lau talde daude azkenaurreko postuan berdinduta, eta ataka horretatik ateratzeko Salamancako Perfumerias Avenidaren kontrako p...