Hondarribiko arkeologiaren gaineko hitzaldiarekin hasi du ibilbidea Hondaek
Iragan ostegunean Hondae Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztu zuten Zuloaga Etxean. Hala, elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu. Ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, mintegiak, tailerrak, bisita gidatuak, argitalpenak eta ikus-entzunezkoak egingo dituzte, besteak beste, eta ostegunean egin zuten lehenengo mintegia, Zuloaga Etxean. Pia Alkain, Hondarribiko azken 25 urteetako hiri arkeologiaz mintzatu zen. Arkeolan fundazioko kide eta elkarteko bazkide da Alkain, eta 1990eko Euskal Kulturaren Ondare Legea gogoratu zuen solasaldian. Hala, legearen arabera, gune historikoan eraikitzen eta berritzen diren eraikinetan, azterketa arkeologikoak egin behar dira. Alkainek azaldu zuenez, 50 indusketa baino gehiago egin dituzte Hondarribian azken bi hamarkadetan: «Gai honekin, 45 minutuko hitzaldia egin beharrean, liburu bat idatz genezake». 25 urtetako argazkiak Pampinot kalean aurkitu zituzten erromatar aztarnak, gaztelu erromatarra, harresia berreskuratzeko lanak, eta Santa Maria atea nabarmendu zituen bereziki Alkainek. Esan zuenez, «hiriko historiako mapak egiaztatzeaz gain, gure arbasoen bizitza nolakoa zen gehiago ezagutzeko aukera» izan dute. Pia Alkainek hizkera sinplea erabili zuen azalpenak emateko, eta hirian azken 25 urteetan egin dituzten lanen argazkiak ikusi zituzten herritarrek.
Iragan ostegunean Hondae Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztu zuten Zuloaga Etxean. Hala, elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu.
Ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, mintegiak, tailerrak, bisita gidatuak, argitalpenak eta ikus-entzunezkoak egingo dituzte, besteak beste, eta ostegunean egin zuten lehenengo mintegia, Zuloaga Etxean. Pia Alkain, Hondarribiko azken 25 urteetako hiri arkeologiaz mintzatu zen.
Arkeolan fundazioko kide eta elkarteko bazkide da Alkain, eta 1990eko Euskal Kulturaren Ondare Legea gogoratu zuen solasaldian. Hala, legearen arabera, gune historikoan eraikitzen eta berritzen diren eraikinetan, azterketa arkeologikoak egin behar dira. Alkainek azaldu zuenez, 50 indusketa baino gehiago egin dituzte Hondarribian azken bi hamarkadetan: «Gai honekin, 45 minutuko hitzaldia egin beharrean, liburu bat idatz genezake».
25 urtetako argazkiak
Pampinot kalean aurkitu zituzten erromatar aztarnak, gaztelu erromatarra, harresia berreskuratzeko lanak, eta Santa Maria atea nabarmendu zituen bereziki Alkainek. Esan zuenez, «hiriko historiako mapak egiaztatzeaz gain, gure arbasoen bizitza nolakoa zen gehiago ezagutzeko aukera» izan dute.
Pia Alkainek hizkera sinplea erabili zuen azalpenak emateko, eta hirian azken 25 urteetan egin dituzten lanen argazkiak ikusi zituzten herritarrek.


