‘Benito Lertxundi Kantuz’ emanaldia antolatu du Euskara Batzordeak
Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Batzordeak Benito Lertxundi Kantuz emanaldia antolatu du datorren martxoaren 31rako. Era berean, Behe Nafarroako Baigorri herriko Jean Pujo, Donibane Garaziko La Citadelle, eta Hendaiako Irandatz kolegioetako abesbatzek...
Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Batzordeak Benito Lertxundi Kantuz emanaldia antolatu du datorren martxoaren 31rako. Era berean, Behe Nafarroako Baigorri herriko Jean Pujo, Donibane Garaziko La Citadelle, eta Hendaiako Irandatz kolegioetako abesbatzek 2012ko Jazz’in college aurkeztuko dute emanaldiaren lehen partean.
Bertan, abeslari oriotarraren errepertorioa landuko dute 130 ikaslek. Jose San Miguelek egin ditu kantuen moldaketak, eta Gipuzkoako Et Incarnatus hari-orkestrak eta Xan Idiart gitarra jotzaileak lagunduko dituzte kolegioetako ikasleak.
Emanaldia, Euskara Batzordeak eta Besta Komiteak elkarlanean antolatu dute, Hendaia Euskaraz ekimena amaitzeko xedearekin. Sarrerak salgai daude dagoeneko, hainbat lekutan. Hendaian, esaterako, turismo bulegoan eta Besta Komitean.

