Bekoerrotako rokodromoa astelehenean irekiko dute, erabiltzaile guztientzat

Bekoerrota kiroldegiko rokodromoa astelehen honetatik aurrera erabil ahal izango dute eskalada gustuko dutenek. Izan ere, kiroldegiko bazkideek zein sarrera ordaintzen dutenek erabil ahal izango dute hilaren 6tik aurrera. 2010 urtearen bukaeran muntatu zuten, Pizti Larrañagaren eskutik. Hala ere, orain arte ezin izan dute publikoarentzako ireki. Egun puntualetan bakarrik erabili ahal izan da oran arte.   Hasiberrientzakoa Boulderra eta eskalada bertikala egiteko aukera dago, bi paneletan. Luis Garrido Kultura zinegotziak adierazi duenez, hastapeneko rokodromoa da Bekoerrotakoa. Esperientzia dutenek materiala eraman dezakete, baina bertan badago alokatzeko aukera ere. Hori bai, areto futboleko edo bestelako partidak daudenean ezingo da eskalatu. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, hobe da joan baino lehenago kiroldegira deitzea (943 51 03 11). Eskalatzera joango direnek arautegia jasoko dute kiroldegiko sarreran. Esaterako, 16 urte baino gutxiago dituztenek heldu batek lagunduta joan beharko dute. 16 eta 17 urtekoek, berriz, gurasoen baimena erakutsi behar dutela adierazi du Arkaitz Angiozar kirol teknikariak. Haur, gazte zein helduentzako, urtean zehar ikastaroak egingo dituztela esan dute. Horrez gain, koloretako pegatinak aldatzen joango da Larrañaga bera, erronka aldatzen joateko asmoz.

Bekoerrota kiroldegiko rokodromoa astelehen honetatik aurrera erabil ahal izango dute eskalada gustuko dutenek. Izan ere, kiroldegiko bazkideek zein sarrera ordaintzen dutenek erabil ahal izango dute hilaren 6tik aurrera.Lezoko rokodromoa

2010 urtearen bukaeran muntatu zuten, Pizti Larrañagaren eskutik. Hala ere, orain arte ezin izan dute publikoarentzako ireki. Egun puntualetan bakarrik erabili ahal izan da oran arte.

 

Hasiberrientzakoa

Boulderra eta eskalada bertikala egiteko aukera dago, bi paneletan. Luis Garrido Kultura zinegotziak adierazi duenez, hastapeneko rokodromoa da Bekoerrotakoa. Esperientzia dutenek materiala eraman dezakete, baina bertan badago alokatzeko aukera ere.

Hori bai, areto futboleko edo bestelako partidak daudenean ezingo da eskalatu. Udaleko arduradunek adierazi dutenez, hobe da joan baino lehenago kiroldegira deitzea (943 51 03 11).

Eskalatzera joango direnek arautegia jasoko dute kiroldegiko sarreran. Esaterako, 16 urte baino gutxiago dituztenek heldu batek lagunduta joan beharko dute. 16 eta 17 urtekoek, berriz, gurasoen baimena erakutsi behar dutela adierazi du Arkaitz Angiozar kirol teknikariak. Haur, gazte zein helduentzako, urtean zehar ikastaroak egingo dituztela esan dute.

Horrez gain, koloretako pegatinak aldatzen joango da Larrañaga bera, erronka aldatzen joateko asmoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.