
Bertso saio arrakastatsua antolatu zuen pasa den larunbatean Mañontzi bertso eskolak, Aitor Sarriegi, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Gezala Auditoriuma guztiz bete ez bazuten ere, itxura txukuna izan zuen aretoa...

Dejabu antzerki taldearen Gure bide galduak antzezlanak lortu du aurten, Donostia Antzerki Saria: hiriburuan taularatutako euskarazko antzezlan onenak saritzen ditu. Gaur ezagutarazi dute zein obra izan den irabazlea, baina saria bera martxoaren 27an j...

Almitza Sega Elkarteak antolatu du, 3rako; bideo txiki bat emanda, partida bertsolariek girotuko dute Jaialdia. Larunbatean (martxoak 3), 19:00etan, Madalensoron. Hasteko, bideo emanaldia. Almitza elkartearen jarduna. Ondoren, bertso-pilota partida. Pilotariak: Mikel Goñi, eta Mikel Martinez eta Iñigo Ugalde oiartzuarrak. Botilero-bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde. Oiartzun Almitza Sega Elkarteak bere jarduna erakusteko jaialdia antolatu du. Beste ekitaldi batzuen artean, Mikel Goñi pilotariak, Oiartzungo bi pilotari gazteren kontrako partida jokatu du larunbatean, Madalensoron. Almitza sega taldea 1996an hasi zen elkartzen talde gisa. Zaldibia izan da talde horren sehaska edo bilgunea, batik bat bere sorreran, eta Europa aldean antolatu ohi diren sega txapelketetan parte hartu edo lehiatzeko helburuarekin sortu zen. Almitza Sega Elkartea 2001.urtean sortu zen ofizialki, 30 bazkiderekin. Almitza elkarteak antolatzen dituen eta parte hartu izan duen ekitaldi guztietan Euskal Herriaren herri izaera ezagutarazi nahi izan du: «Horretarako, sega taldeaz gain, dantzari, trikitilari, txistulari, joaldun, dultzainari, txalapartari…eta beste askoren esku hartzea ziurtatu dugu. Harri jasotzaileek, aizkolariek eta trontzalariek ere parte hartu izan dute». Sega elkartearen sorrera berria bada ere, elkarte horren sortzaileek segalaritza munduan eskarmentu handia dute: «Herri kirolaren munduak bizirik iraun dezan hainbat ahalegin egindakoak baitira: Euskal Herri mailako lehiaketetan parte hartuz, apustuak gauzatuz eta mota desberdinetako txapelketak antolatuz…». Bideoa, [...]

Garaipena esku artean izan zuen Hondarribia-Irunek larunbatean, Hondartzan, Soller Bon Diaren aurka jokatu zuen partidan. Baina kantxa faktorea alde bazuten ere, azken unean galdu zuten Pepelu Mujikaren neskek (61-64). Ia partida osoan aurretik joan zi...

Agenda arazoak direla eta, Hondarribiko Udaleko gobernu taldeak Alde Zaharreko bizilagunekin atzo egin beharreko bilera bertan behera utzi zuen, eta datorren astelehenean egingo dute batzarra, 19:00etan. Herriko bizilagunekin hasitako bileretatik lauga...

Pasa den asteazkenean, Anarherria liburua aurkeztu zuten Mark Legassek eta Jakue Paskualek Manuel Lekuona Bibliotekan (irudian Paskual, Detritusen koadro baten alboan). Duela 25 urte kaleratu zuten lehen aldiz, eta berriro aurkeztu zuten Manuel Lekuona Bibliotekan, Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak antolatuta. Ostegunean, berriz, DVD bat aurkeztu zuten toki berean: Alberto Peñalbak zuzendutako 25 urte anarkerrian, eta aurrera.

Gaztetxeko afariaren ondoren, bilera egingo dute ostiralean eta mendi irteera martxoaren 10ean Oiartzun Gazteen mugimendua hasi da ibiltzen Oiartzunen. Lehen aldiz larunbatean elkartu ziren hainbat gazte Kataxulo Gaztetxian, eta dagoeneko jarri dituz...

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa), heroina banatzea leporatuta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete, biak oso purua...

Herenegun eguerdian 300 lagun inguru bildu ziren Donibaneko Santiago plazan, azken egunetan herrian izandako ustezko eraso sexistak salatzeko. Hain zuzen, pasa den astean emakume batek salaketa jarri zuen, Donibanen erasotu zutelakoan. Era berean, pasa...

Mimos tabernan Bertshow saioa egingo dute larunbatean, 23:30etik aurrera. Bertsoak, musika eta bestelakoak uztartzen dituen ikuskizuna da Bertshow. Gainera, goi mailako bertsolariak izango dira Gure Zumardian dagoen tabernaren oholtzan: Andoni Egaña, ...

Puntu bakarrarekin bueltatu da Erregional Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldea Bergaratik, 23. jardunaldiko partida jokatu eta gero (1-1). Berdinketaren ostean hamalaugarrenak dira berdeak, 22 punturekin; jaitsiera postuetatik hiru puntura daude....