Garaipenak ihes egin die Hondarribiko neskei
Garaipena esku artean izan zuen Hondarribia-Irunek larunbatean, Hondartzan, Soller Bon Diaren aurka jokatu zuen partidan. Baina kantxa faktorea alde bazuten ere, azken unean galdu zuten Pepelu Mujikaren neskek (61-64). Ia partida osoan aurretik joan zi...
Garaipena esku artean izan zuen Hondarribia-Irunek larunbatean, Hondartzan, Soller Bon Diaren aurka jokatu zuen partidan. Baina kantxa faktorea alde bazuten ere, azken unean galdu zuten Pepelu Mujikaren neskek (61-64). Ia partida osoan aurretik joan ziren berdeak, baina azken laurdenean errenta galdu, eta porrota iritsi zen. Horrenbestez, sailkapenean gora egiteko aukera galdu eta hamabigarren jarraitzen dute, 27 punturekin. Bi talde daude sailkapenean bidasoarren azpitik, Obenasa 26 punturekin eta Ibiza, 25ekin. Hurrengo jardunaldian, laugarren sailkatua bisitatuko dute hondarribiarrek.

