Mikel Goñi eta Oiartzungo bi pilotari gazte, nor baino nor
Almitza Sega Elkarteak antolatu du, 3rako; bideo txiki bat emanda, partida bertsolariek girotuko dute Jaialdia. Larunbatean (martxoak 3), 19:00etan, Madalensoron. Hasteko, bideo emanaldia. Almitza elkartearen jarduna. Ondoren, bertso-pilota partida. Pilotariak: Mikel Goñi, eta Mikel Martinez eta Iñigo Ugalde oiartzuarrak. Botilero-bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde. Oiartzun Almitza Sega Elkarteak bere jarduna erakusteko jaialdia antolatu du. Beste ekitaldi batzuen artean, Mikel Goñi pilotariak, Oiartzungo bi pilotari gazteren kontrako partida jokatu du larunbatean, Madalensoron. Almitza sega taldea 1996an hasi zen elkartzen talde gisa. Zaldibia izan da talde horren sehaska edo bilgunea, batik bat bere sorreran, eta Europa aldean antolatu ohi diren sega txapelketetan parte hartu edo lehiatzeko helburuarekin sortu zen. Almitza Sega Elkartea 2001.urtean sortu zen ofizialki, 30 bazkiderekin. Almitza elkarteak antolatzen dituen eta parte hartu izan duen ekitaldi guztietan Euskal Herriaren herri izaera ezagutarazi nahi izan du: «Horretarako, sega taldeaz gain, dantzari, trikitilari, txistulari, joaldun, dultzainari, txalapartari…eta beste askoren esku hartzea ziurtatu dugu. Harri jasotzaileek, aizkolariek eta trontzalariek ere parte hartu izan dute». Sega elkartearen sorrera berria bada ere, elkarte horren sortzaileek segalaritza munduan eskarmentu handia dute: «Herri kirolaren munduak bizirik iraun dezan hainbat ahalegin egindakoak baitira: Euskal Herri mailako lehiaketetan parte hartuz, apustuak gauzatuz eta mota desberdinetako txapelketak antolatuz…». Bideoa, [...]
Almitza Sega Elkarteak antolatu du, 3rako; bideo txiki bat emanda, partida bertsolariek girotuko dute
- Jaialdia. Larunbatean (martxoak 3), 19:00etan, Madalensoron.
- Hasteko, bideo emanaldia. Almitza elkartearen jarduna.
- Ondoren, bertso-pilota partida. Pilotariak: Mikel Goñi, eta Mikel Martinez eta Iñigo Ugalde oiartzuarrak. Botilero-bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde.
Oiartzun Almitza Sega Elkarteak bere jarduna erakusteko jaialdia antolatu du. Beste ekitaldi batzuen artean, Mikel Goñi pilotariak, Oiartzungo bi pilotari gazteren kontrako partida jokatu du larunbatean, Madalensoron.
Almitza sega taldea 1996an hasi zen elkartzen talde gisa. Zaldibia izan da talde horren sehaska edo bilgunea, batik bat bere sorreran, eta Europa aldean antolatu ohi diren sega txapelketetan parte hartu edo lehiatzeko helburuarekin sortu zen. Almitza Sega Elkartea 2001.urtean sortu zen ofizialki, 30 bazkiderekin.
Almitza elkarteak antolatzen dituen eta parte hartu izan duen ekitaldi guztietan Euskal Herriaren herri izaera ezagutarazi nahi izan du: «Horretarako, sega taldeaz gain, dantzari, trikitilari, txistulari, joaldun, dultzainari, txalapartari…eta beste askoren esku hartzea ziurtatu dugu. Harri jasotzaileek, aizkolariek eta trontzalariek ere parte hartu izan dute».
Sega elkartearen sorrera berria bada ere, elkarte horren sortzaileek segalaritza munduan eskarmentu handia dute: «Herri kirolaren munduak bizirik iraun dezan hainbat ahalegin egindakoak baitira: Euskal Herri mailako lehiaketetan parte hartuz, apustuak gauzatuz eta mota desberdinetako txapelketak antolatuz…».
Bideoa, partida, bertsoak
Almitza Sega Elkarteak, urte hauetako guztietako jardunaren berri zabaldu nahian, Europako segagintzari buruzko dokumental bat egin du, Beasaingo Zera Kultur Elkartearen laguntzarekin.
Orain, Oiartzunen erakusteko parada suertatu zaie elkarteko kideei, eta herrian antolatu dute jaialdia, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin.
Dokumentala ikusteaz gain bertso-pilota partida erakargarri bat ikusteko aukera ere izango da: Mikel Goñi pilotaria, Mikel Martinez eta Iñigo Ugalde oiartzuarren aurka lehiatuko da, bostaren barruan.
Botilero lanetan bi bertsolari ariko dira: Anjel Mari Peñagarikano eta Ander Lizarralde . Jaialdia Madalensoro pilotalekuan izango da arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta sarrerak hamar euro balio du.


