
Bakalau elkarteak Iparra Hegoa Gaua antolatu du datorren ostiralerako, martxoak 2, Xaia ostatuan. Afari kontzertua izango da bi emanaldirekin: lehenengoa, Gerard Urrutiarekin, eta bigarrena, DJ Xanorekin. Ekimena 20:00etan hasiko da, eta antolatzaileek...

Gobernu taldea Mendeluko bizilagunekin bildu zen herenegun arratsaldean. 50 pertsona inguru izan ziren bertan, eta aparkalekuak, aireportua eta auzoko trafikoan egin daitezkeen hobekuntzei buruz kezkak agertu zituzten bizilagunek. Herriko bizilagunekin izan duten hirugarren bilera izan zen Mendelukoa. Hurrengoa Alde Zaharreko bizilagunekin izango da, hilaren 27an, arratsaldeko zazpietatik aurrera, udaletxean.

35 urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiko epaileak Edward Enrique San Clemente Yasmin Rodriguezen hiltzaileari. Herri epaimahaiak hilketa delituarengatik errudun jo du San Clemente. Halaber, gogorkeria, mehatxu, lesio eta trafiko segu...

Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko asmoarekin, zenbait ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte bertako arduradunek. Hala, ospakizunei segida emateko, mahai-ingurua egingo dute gaur kontserbatorioko hainbat ikasle ohiek, Esperientziak partekatzen lelopean. Ekitaldia, aurreikusitako lau mahai-inguru hitzorduen lehena izango da. Kontserbatorioko auditorioan da, 19:30ean: Maitane Salmeron piano jotzailea, Tatiana Elorz biolontxelo jotzailea eta Iker Sanchez orkestra zuzendaria esperientziak partekatzeko prest izango dira. Hala, ikasle ohiek beren bizipenak azalduko dituzte. Era berean, musikarien lanbidearen zailtasunen zein sarien berri emango dute. Hiruak, musika arloko profesionalak dira, eta ikasketak Irungo Musika Kontserbatorioan gauzatu arren, gerora norabide ezberdinak hartu zituzten musikaren esparruan.

Esku pilota partida profesionalen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Belen Sierra Irungo Kirol patronatuko arduradunak, Juanjo Aldakoa Kurpil Kirolak elkarteko presidenteak eta Iñigo Salbidea Asegarceko ordezkariak. Uranzu pilotalekuan aurkeztu dituzte partidak, eta pilota profesionalaren ekitaldi honen gaineko hitzarmena sinatu dute hiru arduradunek. Horiek horrela, kontent agertu dira antolatzaileak ekitaldi berriarekin, eta “aurreko ekitaldietan izandako harrera ona edukitzea” espero dutela adierazi du Juanjo Aldakoa Kurpil Kiroletako arduradunak. Partidak Hala, hitzordua datorren ostiralean hilaren 24ean izango da Uranzu pilotalekuan (22:00), eta bertan lehituko dira, lehenbizi Olaizola-Mendizabal II bikotea Saralegi-Otxandorenaren aurka. Horien ondotik, Titin III-Merino II eta Bengoetxea VI-Apraiz ariko dira frontoian. Lehen mailako binakako lehiaketaren 10. jardunaldia izango da Uranzukoa. Egun, Titin III-Merino II bikotea hirugarren postuan daude, bost garaipenekin eta hiru porrotekin. Gainera, bigarren postuko bikotearekin berdinduta daude. Bestalde, Bengoetxea VI-Apraiz bikotea seigarren postuan dago, lau garaipen eta lau porrotekin, eta laugarren zein seigarren postuetako bikoteekin berdinduta daude. Kontuan hartzekoa da, finalerdieko partidetarako lehen lau bikoteak sailkatzen direla. Sarrerak Otsailaren 20tik 23ra bitartean Kurpil Kirolak elkartearen egoitzan salgai izango dira sarrerak, Peña kaleko 9. zenbakian. 19:00etik 20:30era irekiko dute elkartea interesa dutenentzat. Bestela ere, 943620972 zenbakian harremanetan jar daitezke zaleak. Halaber, Uranzu pilotalekuko lehiatilan salgai izango dira partidaren egunean [...]

7301 Bidasoako Trenbidearen Lagunak elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, trenbidearen inguruko komunikazio jardunaldi berri bat aurrera eramango du datorren hilaren 23an, Ficoba erakustazokan. Iragan urtean egindako jardunaldian bezala, aurten ere Abiadura Handiko Trena (AHT) izango dute aztergai. Jose Antonio Santano Irungo alkateak atzo prentsaurrekoan jakinarazi zuenez, “etorkizunera begira abiadura handiak ekarriko duen aukera sorta zabala nabarmentzea” izango da jardunaldiaren ardatz nagusia. Horiek horrela, hainbat elkarte eta erakunde publikok parte hartuko dute, egitasmoaren egoera zein den jakinarazteko asmoz. Era berean, beste zenbait lekutan abiadura handiaren iritsierak nola eragin duen azaltzeko hainbat testigantza entzuteko aukera izango da . Madrilgo gobernuari, gutuna Jose Antonio Santano alkateak jakinarazi zuenez, Ana Pastor Espainiako Gobernuko Sustapen ministroarekin bilera bat egiteko eskaria luzatu du, gutun baten bidez. Izan ere, Irungo trenbidearen berrantolaketaren inguruko hitzarmenari jarraipena emateko xedearekin eskatu du hitzordua Santanok. Hitzarmena 2011ko martxoan sinatu zuten Irungo Udalak eta Euskal Autonomi Erkidegoko zein Espainiako Gobernuko zenbait erakundek. Egitaraua 09:00. Parte hartzaileei harrera eta Konferentzia Aretora sarbidea 09:30-10:15. Jardunaldiaren irekiera Jose Antonio Santani Irungo alkatearen eskutik. Irungo trenbide azpiegitura berrien inguruan ariko da. 10:15-10:45. Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko L.M. Castillok AHTren egungo egoera azalduko du. 10:45-11:15. Atsedena. 11:15-12:00. Abiadura handiaren ustiapena eta kudeaketarako sistemak, Renfe-ren eskutik –baieztatzeke–. 12:00-12:45. Modu askotako [...]

Hasi dira inauteriak Errenteria-Oreretan, eta gaur, ikastetxeak izango dira protagonista nagusiak. Koldo Mitxelenako ikasleak, adibidez, Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte Errenteria Ezagutzen gaiarekin lotutako pertsonaiez mozorrotuta: Xanti eta Mai...

Bihar, eskupilotako Udaberri Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 17:00etan, Bekoerrotan. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Gaztelekuren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 2 (Tatiegi-Saizar) Allerru 1en kontra (Telletxea-Iñarra).

Txirrita AEK euskaltegiko arduradunek jakinarazi dute ikasturtearen bigarren lauhilekorako, hasiberrien mailan, euskara ikasteko tokiak dituztela. Maila horretako eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan ematen dituzte, 19:30etik 21:30era. Norbait...

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal ludoteketan ikasturtearen bigarren zatirako izena emateko epea hilaren 29an bukatuko da. 24,95 eurokoa da kuota. Hala, izena eman nahi dutenek, tokian tokiko ludotekara joan behar dute matrikula egitera, ...

Sorbeltzek ekimenak antolatu ditu gaurtik igandera arte Gipuzkoan zehar. Nagusiena, Hondarribiko hondartzako aparkalekuan autokarabanen topaketa egingo dutela da. Horrez gain, autokarabana zaleek afari, bazkari, bisita gidatu eta batzar orokorra jai giroan ospatuko dituzte, inauteri giroan. Jarduera horiez gain, euren garraio eta ostatu ibilgailuaren gaineko gogoeta egiteko baliatuko dute Hondarribiko egonaldia. Batzarra, Itsas Etxean Asteburuko ekimenetan ez ezik, batzar orokorrean elkarteko bazkideen partaidetza ere eskatu dute. Batzarra bihar da, Itsas Etxeko auditorio berrian, eta bertaratzen direnek elkarteko txartel berria jasoko dute. Hala eskatu zutenek, CCI txartela ere jasoko dute. Gauean, Hondarribitik atera eta Urnietan afalduko dute, sagardotegian; etzi, Astigarragako Sagardo Etxea bisitatuko dute. Egitaraua Gaur. Arratsaldean, hondartzako aparkalekuan autokarabanen kontzentrazioa egingo dute; 21:00etan, afaria Ardora jatetxean. Bihar. 09:30ean, batzar orokorra egingo dute Itsas Etxeko auditorioan; 19:00etan, Hondarribitik aterako dira, Urnietara; 21:00etan, afaria Oialumen. Etzi. 09:30ean, Urnietatik aterako dira, Astigarragara; 11:00etan, bisita gidatua Sagardo Etxean.

Ondartxoko bizilagunek urteko bazkaria antolatu dute martxoaren 10erako. Versalles jatetxean egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek Ondartxoko Conchi fruta dendan eman behar dute izena. Bazkariari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenak, ...

Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak herritar orori zuzendutako Olerki Lehiaketa antolatu du laugarren aldiz, frantsesez eta euskaraz. Mediatekak antolatutako Olerkarien Udaberria ekimenarekin batera garatuko da lehiaketa. Herriko Etxeak jakinar...

Oiasso-Bidasoa eta Leioa waterpolo taldeen arteko partida izango da bihar Azken Portu kiroldegian, Euskal Herriko ligaren barruan. Hori dela eta, kiroldegiak berak jakitera eman duenez, igerilekuak itxita egongo dira bihar, 19:30etik 22:00ak bitartean....

Allerru-Jaizkibelek hasiera batean behintzat zaila izango den partida jokatuko du gaur iluntzean, Gure Txokoak bisitatuko baitu Bekoerrota. Sailkapeneko lehenengo postuan daude beratarrak. Partida 20:30ean hasiko da. Allerru saskibaloi taldeak etzi jok...

Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako bazkideak batzar orokorrera deituta daude. Batzarra astelehenean izango da, egoitzan bertan, 17:00etatik aurrera.

Etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko harrera ikastaroa antolatu du udalak Etorkinentzako AISA harrera ikastaroa antolatu du aurten ere udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Ize...

Pasaiako Portu Agintaritzan sorospen eta emergentzien gaineko jardunaldia egin zuten herenegun goizean, Prevencilanek antolatua. Bertan, portuan zeregin horretan hartzen dituzten neurrien berri emateaz gain, gai horien gaineko zehaztasunak eman zituzte...

Torturaren aurkako egunaren harira, gaur, Tortura Euskal Herrian ikus-entzunezkoa emango dute, 19:30etik aurrera, Zuloaga Etxeko beheko solairuko aretoan. Herritarrei agertzeko eskatu diete antolatzaileek.