Waterpolo partida medio, igerilekuak itxiko dituzte
Oiasso-Bidasoa eta Leioa waterpolo taldeen arteko partida izango da bihar Azken Portu kiroldegian, Euskal Herriko ligaren barruan. Hori dela eta, kiroldegiak berak jakitera eman duenez, igerilekuak itxita egongo dira bihar, 19:30etik 22:00ak bitartean....
Oiasso-Bidasoa eta Leioa waterpolo taldeen arteko partida izango da bihar Azken Portu kiroldegian, Euskal Herriko ligaren barruan. Hori dela eta, kiroldegiak berak jakitera eman duenez, igerilekuak itxita egongo dira bihar, 19:30etik 22:00ak bitartean. Horiek horrela, bazkideek Artaleku kiroldegiko instalazioak erabiltzeko aukera izango dutela jakinarazi dute.

