Kontserbatorioko ikasle ohiek mahai-ingurua egingo dute
Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko asmoarekin, zenbait ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte bertako arduradunek. Hala, ospakizunei segida emateko, mahai-ingurua egingo dute gaur kontserbatorioko hainbat ikasle ohiek, Esperientziak partekatzen lelopean. Ekitaldia, aurreikusitako lau mahai-inguru hitzorduen lehena izango da. Kontserbatorioko auditorioan da, 19:30ean: Maitane Salmeron piano jotzailea, Tatiana Elorz biolontxelo jotzailea eta Iker Sanchez orkestra zuzendaria esperientziak partekatzeko prest izango dira. Hala, ikasle ohiek beren bizipenak azalduko dituzte. Era berean, musikarien lanbidearen zailtasunen zein sarien berri emango dute. Hiruak, musika arloko profesionalak dira, eta ikasketak Irungo Musika Kontserbatorioan gauzatu arren, gerora norabide ezberdinak hartu zituzten musikaren esparruan.
Irungo Udal Musika Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko asmoarekin, zenbait ekitaldi eta jarduera antolatu dituzte bertako arduradunek. Hala, ospakizunei segida emateko, mahai-ingurua egingo dute gaur kontserbatorioko hainbat ikasle ohiek, Esperientziak partekatzen lelopean. Ekitaldia, aurreikusitako lau mahai-inguru hitzorduen lehena izango da. Kontserbatorioko auditorioan da, 19:30ean: Maitane Salmeron piano jotzailea, Tatiana Elorz biolontxelo jotzailea eta Iker Sanchez orkestra zuzendaria esperientziak partekatzeko prest izango dira.
Hala, ikasle ohiek beren bizipenak azalduko dituzte. Era berean, musikarien lanbidearen zailtasunen zein sarien berri emango dute. Hiruak, musika arloko profesionalak dira, eta ikasketak Irungo Musika Kontserbatorioan gauzatu arren, gerora norabide ezberdinak hartu zituzten musikaren esparruan.


