Sorospen eta emergentzia jardunaldia, portuan
Pasaiako Portu Agintaritzan sorospen eta emergentzien gaineko jardunaldia egin zuten herenegun goizean, Prevencilanek antolatua. Bertan, portuan zeregin horretan hartzen dituzten neurrien berri emateaz gain, gai horien gaineko zehaztasunak eman zituzte...
Pasaiako Portu Agintaritzan sorospen eta emergentzien gaineko jardunaldia egin zuten herenegun goizean, Prevencilanek antolatua. Bertan, portuan zeregin horretan hartzen dituzten neurrien berri emateaz gain, gai horien gaineko zehaztasunak eman zituzten hainbat adituk. Prevencilaneko, Osakidetzako, Osalaneko eta Osatu erakundeetako kideek eman zituzten argibideak Agintaritzaren egoitza nagusian izan zirenei.

