2012/2/7

Abu-Jamalen gaineko filma, Zine Txiroaren eskutik

Nire bizitza osoa espetxean, Mumia Abu-Jamal kazetari, pantera beltza eta 1981. urtetik preso dagoen estatubatuarraren gaineko filma emango dute Mikelazulo Kultur Elkartean. Zine Txiroaren barruan antolatu du emanaldia Mikelazulok eta etzi, 19:30etatik aurrera ikus dezakete lana elkartera bertaratzen diren lagunek. Marc Evans zuzendariaren filmean, Willian Francome, “erdi mailako zuri arrunta” antolatzaileen arabera, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) sistema judizialaren itzalen barnerantz abiatuko da, heriotzaren korridorean dagoen preso famatuenaren nondik norakoak ezagutzeko: Mumia Abu-Jamalenak, hain zuzen ere. Francome berak azaldu du bera eta Mumia Abu-Jamalen arteko harremana. 1981. urteko abenduaren 9an jaio zen Francome, Londresen: “Egun horretan bertan, 5.000 kilometrora, pantera beltz eta kazetari iraultzaile zen aktibista bat polizia bat hiltzea leporatuta atxilotu zuten Filadelfian. Bere errugabetasuna defendatu zuen arren, heriotza zigorra ezarri zioten, eta ordutik bere exekuzioaren zain dago”. Mumiaren lagun taldea Filmaren emanaldiaren ostean, solasaldia antolatu dute. Bertan, Euskal Herriko Mumiaren aldeko taldeko kideak izango dira . Mumiak 30 urte bete ditu espetxean, eta abenduaren 7an heriotz zigorra behin betiko ezeztatu ziotenetik, isolamendu guneetan izan dute. “Azken sei asteetan, korridorean baino baldintza okerragoetan” izan dutela salatu dute Mumiaren askatasunaren aldeko taldeek. Mahanoy (Pensilvania, AEB) espetxean aurkitzen da egun Mumia Abu-Jamal, eta bizitza orokorreko gunera aldatzeko agindua eman dute agintariek, “mundu [...]

admin

Nuendo erabiltzen ikasteko aukera, Gaztelekuan

Nuendo audio edizio eta masterizazio programa bat da. Hori erabiltzen irakatsiko dute Altzibarko Gaztelekuan, gaurtik aurrera. Interesa dutenek 19:00etan agertu behar dute gaur bertara. Eskolak astearteetan eta ostegunetan emango dituzte, 19:00etatik aurrera.  

admin

Bi urte eta sei hilabeteko kartzela ustez sei hondeamakina lapurtzeagatik

2009an egin zituen lapurretak Oiartzunen eta Langraiz Okan; 2.813 euro eskatzen dizkio enpresa batek Bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak ustez sei hondeamakina lapurtu dituen gizonezko batentzat. Horrekin batera,...

admin

Kaiko Herrera berrantolatzeko proposamena aurkeztuko dute herritarrek

Kaiko Herrera berrantolatzeko herritarrek egin duten proposamena aurkeztuko dute etzi arratsaldean, Lezoko Kultura Aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta Herrera Herrirako kide batek hartuko du parte. Lezoko N-2000 taldeak, Eguzkik eta Gazte Asanb...

admin

Elkarretaratzea egingo dute Herri Eskolako langileek gaur arratsaldean

Herri Eskolako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin nahi dituen murrizketen kontra. Elkarretaratzea 16:15ean hasiko da, Euskal Herria plazan, eta ordu erdi iraungo du. Etzi, berriz, lau ordu...

admin

Hotzari aurre egin diote Santa Ageda bezperan

Santa Ageda egunaren bezperakoa ohitura handiko jaia da Oarsoaldean eta Bidasoan, Euskal Herriko beste eskualde askotan bezala. Hala, larunbat arratsaldean baserritar jantziak soinean jarri, makila esku artean hartu eta herrietako kaleak girotzen ibili ziren hainbat lagun kantu artean. Hotza nagusi zen eta eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ohiturari jarraiki, Santa Ageda bezpera eguna ilusioz ospatu zuten. Ezkerreko irudian, Trintxerpeko Karmengo Amako ikasleak (ostiralean bildu ziren) ikus daitezke, makila esku artean dutela koplak abesten. Eskuinekoan, berriz, Hondarribiko Santa Maria Madalena plazan, abestera animatu zen herritar talde bat. Irunen, Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, Pasaiako barrutietan eta Lezon ere atera ziren santa eskean. Arratsaldeko elurteagatik ez ziren izutu.

admin

1.173.423 euro itzuli behar ditu Hondarribiko Udalak 2012an

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udaletako ordezkariek bilera egin zuten ostiralean, Udal Finantzaziorako Foru Funtsaren gainekoak aztertu eta ordainketa aukerak proposatzeko, beti ere 2011. urteko likidazioari begira. Bertara, Hondarribiko Ud...

admin

Gitarra eta Bollywood, Sainduako tailerretan

Saindua gaztelekuak ekitaldiak antolatu ditu hilabete honetarako eta martxorako. Gitarra ikastaroa aurreko urteetakoen artean arrakasta gehien izan duena izan da, eta beraz, berriz ere egingo dute: astelehenetan izango da, 17:30etik aurrera. Ikastaroa...

admin

Aoizen hitzaldia

 Independentistak Sareak antolatuta, Floren Aoiz historialariak hitzaldia eman zuen ostiralean udaletxean. Jendearen interesa piztu zuen ekitaldiak eta 130 pertsona inguru bildu ziren bertan. Koldo Kortabitartek egin zuen sarrera eta ondoren Floren Ao...

admin

Oiartzungo bi bikote, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan

Larunbatean jokatu zuten Girizia elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko herriko kanporaketa. Hamabost bikotek hartu zuten parte. Gehiago ere espero zituzten antolatzaileek, baina ordubete lehenago elurra hasi zuen, eta hainbat muslari etxean geratu ziren. Hala, 16:00etan hasi ziren jokatzen, eta 20:30ean bukatu zuten. Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa izan ziren txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Hilaren 25ean izango da, 15:00etan Segurako Larresoro pilotalekuan. Oiartzungo kanporaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete larunbateko saioa antolatzen lagundu zieten guztiei.

admin

Bihar aurkeztuko du Kukaik ‘Out/In’ ikuskizuna

Kukai dantza konpainiak bihar goizean aurkeztuko du Out/in ikuskizuna, nahiz eta estreinaldi ofiziala, igandean izango den, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 7 ...

admin

Bana egin du Allerruk Zumaian

Eguraldia izan da protagonista asteburuko partidetan. Izan ere, herriko taldeek jokatu behar zituzten bost partidetatik bi bakarrik jokatu zituzten, eta besteak bertan behera utzi zituzten. Emaitza positibo bakarra Allerruko nesken futbol taldekoek lortu zuten. Izan ere, herenegun eguerdian Zumaiakoren zelaian jokatu zuten, eta puntu bat urratzea lortu zuten. Bana berdindu zuten zuri-berdeek. Gipuzkoako Emakumeen Ligako Igoera Faseko bosgarren puntua urratu dute horrela lezoarrek. Lau jardunaldiren ondoren, laugarren postuan daude Allerrukoak (zortzi dira multzoan). Hala ere, atzetik dituzten hiru aurkarik partida bat gutxiago jokatu dute.   Saskibaloikoek, ia Bestalde, Allerruko saskibaloi taldeak puntu bakarragatik galdu zuten Donostian, Easo Zahar taldearen kontra: 67-66. Denboraldiko bederatzigarren porrota da lezoarrentzat. Bestalde, herriko hiru taldek ez zuten partidarik jokatu: Erregional Preferenteko eta Lehen Erregionaleko Allerruk, eta areto futboleko Allerru-Jaizkibelek. Lehenengoek Andoainen jokatu behar zuten, eta beste biek Errenteria-Oreretan.

admin

Murgiari omenaldia

 Kontxa Murgia omendu zuten larunbatean Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideek. Elurrak atsedena eman zuen omenaldirako, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo zutenean atera ziren txistulariak. Gero, Manuel Lekuona Bibli...

admin

Ezker abertzalearentzat kanpoko kaiak Gipuzkoaren etorkizuna “hipotekatzen” du

Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...

admin

Mugaritzi buruz

Phaidon argitaletxeak Mugaritz Errenteria-Oreretako jatetxeari buruzko liburu bat argitaratuko du laster: Mugaritz. A natural science of cooking. Maiatzean jarriko dute salgai, ingelesezko bertsioan.

admin

Pasaia Antzerki Tailerreko emakumeek eta gizonek bi obra prestatu dituzte hilaren 17rako

Pasaiako antzerki tailerrak proposamen bikoitza egin du hilaren 17rako, inauterien harira. Bi antzezlan egingo dituzte, emakumeena bat, eta gizonena bestea. Antxoko Kultur Etxean izango da, 22:30ean.  Armadas hasta los dientes izango da emakumeek egindako obra, Yolanda Torviscok eta Fatima Rodriguezek taularatuko dutena. “Umorezko komedia burutsu eta aldi berean garratza” bezala aukeztu dute, bizi dugun gizarte aztoratuari heltzen diona. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du Armadas hasta los dientes antzezlanak. Eta Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar interpretatuko dute. Haien hitzetan obra bizitzaren inauteria bezalakoa izango da: “Ezin genien utzi tailerreko emakumeei beraiek bakarrik antzezten. Horregatik guk, basati izateaz harro gauden gizonok, basakeria hau prestatu dugu”.  

admin

Kaldereroen konpartsak bihar eta etzi egingo ditu entseguak

Hilaren 11an, larunbatean, egingo den helduen kaldereroen konpartsan atera nahi dutenek, bihar eta etzi (asteazkena eta osteguna) entseatuko dute. Entseguak Trintxerpeko alkateordetzako beheko solairuan izango dira, 20:00etatik 21:00etara. Antolatzaileek dei egin diete parte hartu nahi duten guztiei, entseguetara joateko. Hilaren 11an izango da kaldereroen elkarretaratzea, 18:30ean, Serafin Esnaola plazan. Juan Jesus Neirak eta Maribel Mugikak zuzenduko dute konpartsa, eta erreginak honako hauek izango dira: Santi Lopez Galdona, Juan Benito Fernandez eta Santos Celemin. Parte hartzaile bakoitzak bere zartagina eta mailua eraman beharko du. Trintxerpeko Ilunbe Musika Bandak lagunduko die jardunean. Haurrena Karmengo Ama eskolan Haurren elkarretaratzea Karmengo Ama eskolan izango da, larunbatean ere, 17:00etan. Arraiketai eta Pasaia Musikaleko Pantxanga txarangek girotuko dute kalderero txikien elkarretaratzea.

admin

Kirol emaitzak

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Tolosa-Oiartzun: Bertan behera. Emakumeen Bigarren Maila. Oiartz.-Abanto: Bertan behera. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Laskorain-Oiart.: Bertan behera. Bigarren Maila. Joxe Mari Taberna-Power Rangers: 3-5. ...

admin
Gehiago