Kaiko Herrera berrantolatzeko proposamena aurkeztuko dute herritarrek
Kaiko Herrera berrantolatzeko herritarrek egin duten proposamena aurkeztuko dute etzi arratsaldean, Lezoko Kultura Aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta Herrera Herrirako kide batek hartuko du parte. Lezoko N-2000 taldeak, Eguzkik eta Gazte Asanb...
Kaiko Herrera berrantolatzeko herritarrek egin duten proposamena aurkeztuko dute etzi arratsaldean, Lezoko Kultura Aretoan. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta Herrera Herrirako kide batek hartuko du parte. Lezoko N-2000 taldeak, Eguzkik eta Gazte Asanbladak antolatu dute hitzaldia.
Herrera Herrira ekimeneko kideen arabera, orain da ingurua berrantolatzeko “azkeneko aukera”. Euren esanetan, egin duten proposamena “Pasaiako benetako beharrei erantzuten dien hirigintza antolamendu bakarra da”.

