Abu-Jamalen gaineko filma, Zine Txiroaren eskutik
Nire bizitza osoa espetxean, Mumia Abu-Jamal kazetari, pantera beltza eta 1981. urtetik preso dagoen estatubatuarraren gaineko filma emango dute Mikelazulo Kultur Elkartean. Zine Txiroaren barruan antolatu du emanaldia Mikelazulok eta etzi, 19:30etatik aurrera ikus dezakete lana elkartera bertaratzen diren lagunek. Marc Evans zuzendariaren filmean, Willian Francome, “erdi mailako zuri arrunta” antolatzaileen arabera, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) sistema judizialaren itzalen barnerantz abiatuko da, heriotzaren korridorean dagoen preso famatuenaren nondik norakoak ezagutzeko: Mumia Abu-Jamalenak, hain zuzen ere. Francome berak azaldu du bera eta Mumia Abu-Jamalen arteko harremana. 1981. urteko abenduaren 9an jaio zen Francome, Londresen: “Egun horretan bertan, 5.000 kilometrora, pantera beltz eta kazetari iraultzaile zen aktibista bat polizia bat hiltzea leporatuta atxilotu zuten Filadelfian. Bere errugabetasuna defendatu zuen arren, heriotza zigorra ezarri zioten, eta ordutik bere exekuzioaren zain dago”. Mumiaren lagun taldea Filmaren emanaldiaren ostean, solasaldia antolatu dute. Bertan, Euskal Herriko Mumiaren aldeko taldeko kideak izango dira . Mumiak 30 urte bete ditu espetxean, eta abenduaren 7an heriotz zigorra behin betiko ezeztatu ziotenetik, isolamendu guneetan izan dute. “Azken sei asteetan, korridorean baino baldintza okerragoetan” izan dutela salatu dute Mumiaren askatasunaren aldeko taldeek. Mahanoy (Pensilvania, AEB) espetxean aurkitzen da egun Mumia Abu-Jamal, eta bizitza orokorreko gunera aldatzeko agindua eman dute agintariek, “mundu [...]
Nire bizitza osoa espetxean, Mumia Abu-Jamal kazetari, pantera beltza eta 1981. urtetik preso dagoen estatubatuarraren gaineko filma emango dute Mikelazulo Kultur Elkartean. Zine Txiroaren barruan antolatu du emanaldia Mikelazulok eta etzi, 19:30etatik aurrera ikus dezakete lana elkartera bertaratzen diren lagunek.
Marc Evans zuzendariaren filmean, Willian Francome, “erdi mailako zuri arrunta” antolatzaileen arabera, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) sistema judizialaren itzalen barnerantz abiatuko da, heriotzaren korridorean dagoen preso famatuenaren nondik norakoak ezagutzeko: Mumia Abu-Jamalenak, hain zuzen ere.
Francome berak azaldu du bera eta Mumia Abu-Jamalen arteko harremana. 1981. urteko abenduaren 9an jaio zen Francome, Londresen: “Egun horretan bertan, 5.000 kilometrora, pantera beltz eta kazetari iraultzaile zen aktibista bat polizia bat hiltzea leporatuta atxilotu zuten Filadelfian. Bere errugabetasuna defendatu zuen arren, heriotza zigorra ezarri zioten, eta ordutik bere exekuzioaren zain dago”.
Mumiaren lagun taldea
Filmaren emanaldiaren ostean, solasaldia antolatu dute. Bertan, Euskal Herriko Mumiaren aldeko taldeko kideak izango dira .
Mumiak 30 urte bete ditu espetxean, eta abenduaren 7an heriotz zigorra behin betiko ezeztatu ziotenetik, isolamendu guneetan izan dute. “Azken sei asteetan, korridorean baino baldintza okerragoetan” izan dutela salatu dute Mumiaren askatasunaren aldeko taldeek.
Mahanoy (Pensilvania, AEB) espetxean aurkitzen da egun Mumia Abu-Jamal, eta bizitza orokorreko gunera aldatzeko agindua eman dute agintariek, “mundu osoan zehar milaka lagunek egindako presioari esker”, azaldu dute Mumiaren askatasunaren aldeko taldeetako kideek.

