2011. urteko Foru Finantzaketa Funtsaren gaineko bilera egin zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldeko udal guztiak, Irungo Udala tartean. Egoera honen aurrean, egonezina agertu du tokiko gobernuak, “aldundiak ez baititu udalen proposam...
Urtero bezala, Kontxa Murgia omendu dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideak. Elurrak atsedena eman du omenaldia hasi orduko, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo dutenean atera dira txistulariak. Manuel Lekuona liburutegiak hartu du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia, eta hura gogora ekartzeko hainbat hitz egin ondoren, lore eskaintza egin eta gaita-joleek kantu bat eskaini diote. Ondotik, hamaiketakoa egin dute. Murgia 1807ko urtarrilaren 29an jaio zen, egun Manuel Lekuona liburutegia hartzen duen eraikinean. Sarreran dagoen omenezko plakan bertan egin dute lore eskaintza.
Gipuzkoako Foru Aldundia, atzo, Lurraldeko Udalekin bildu zen Udal Finantzaketaren Foru Funtsa aztertu eta ordaintzeko aukera ezberdinak proposatzeko, beti ere 2011. urteko likidazioari begira. Bertara, Hondarribiko Udala ordezkatzeko alkateordea eta Ogasuneko zinegotzia den Juan Mari Altuna joan zen, eta adierazi duenez, “etsituta dagoela ikusita zein norabide hartu duen bilerak udal ikuspuntutik. Biltzar izaera izan du bilerak, erabakia aurretik hartuta zegoelarik, eta esan da Udalek 2012 urtean diru guztia itzuli behar dugula”. Kopuruei dagokienez, Hondarribiko Udalak denetara 1.173.423 euro itzuli behar ditu. Lehen erdia, 556.768 euro, otsailaren 25 aurretik ordaindu behar du,eta beste erdia, hiru herenetan zatitu dute, bakoitza 192.340 eurokoa, hain zuzen maiatzaren 25ean, abuztuaren 25ean eta azaroaren 25ean ordaindu beharrekoak. “Esan digute bankuekin kredituak emateko bideak kudeatzen ari direla, dirua itzuli ezin duten Udaletarako; alegia, zorrak itzultzeko zor handiagoetan sartzea. Konponbideak proposatzeko edo negoziatzeko bide bat exijitzen dugu. Foru Arauaren arabera Aldundiak Finantzetako Lurralde Batzorderako deia egin behar du, eta BILDUk ez du hala egin. Itxoin behar dugu, baina ez goaz ondo”, esan du Altunak. “Uste genuen BILDU ulerkorragoa izango zela udalen egoeraren aurrean, harrituta gaude Gipuzkoako BILDUko Alkateen isiltasunarekin; badirudi gehienek azken proposamena onartzen dutela. Ezker abertzaleak historikoki udalerrien aldeko jarrera izan dute, eta esan dute erabat beharrezkoak [...]
Irungo eta Hondarribiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia). Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”. Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute. Proposamen berriak Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta, sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea. Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak. Irungo eta Hondarribiko udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein modutan, jarrera baikorra agertu dute bi alkateek. Jose [...]
Euskal Herriko Mus Txapelketaren saio gehiago izan dira asteburuan. Oraingoan, Pausuko kanporaketak jokatu dituzte. Giro ezin hobean, eguraldiak ezin izan zuen asteburuko partidarik oztopatu, nahiz eta nolabaiteko eragina izan zuen. Hala, hirurak pasa...
Hasi dira lanean Lanbideren diru laguntza jasotzen duen enplegua berpizteko programaren barruan Udalak kontratatutako 19 langileak. “Argi izan behar dute Hondarribiko Udalak ahalegin handia egiten duela krisi garai gogorrean 19 langile kontratatzeko, eta horren jakinaren gainean izanik ahalik eta arduratsuenak izan behar dutela eguneroko lanean. Ziur nago hala izango direla”, esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Enplegu hauen iraupena gehienez 6 hilabetekoa izango da ia lanpostu guztietan, eta kasu batzuetan 4 hilabetekoa; jarduna egun osokoa izango da, eta lanpostuek behar berriei aurre egiteko balio izango dute. Udalaren asmoa programa honetan sartzerakoan herrian behar handiena duten pertsonen egoera arintzea eta lan merkatuan sartzea erraztea da.
Hondarribiko eta Irungo alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea, Jose Antonio Santano Irungoa eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia). Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”. Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute. Proposamen berriak Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta, sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea. Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak. Hondarribiko eta Irungo udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein [...]