Eskualdeko trafiko arazoei irtenbidea emateko bilera egin dute
Irungo eta Hondarribiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia). Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”. Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute. Proposamen berriak Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta, sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea. Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak. Irungo eta Hondarribiko udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein modutan, jarrera baikorra agertu dute bi alkateek. Jose [...]
Irungo eta Hondarribiko alkateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuarekin bildu ziren atzo Donostian, trafiko arazoak aztertzeko helburuarekin. Hala, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Aitor Kerejeta Hondarribikoa, eta Larraitz Ugarte diputatua elkartu dira bileran, eta Irungo agintariarekin urrian egindako bilkuraren segida izan da. Halere, oraingoan arazoari irtenbidea emateko xedearekin hiruko batzordea eratzea erabaki dute (Irun-Hondarribia-Aldundia).
Horiek horrela, aurreko agintaldian “Irungo autopistako lotune proiektu izugarri garestia planteatu zuen Aldundiak” adierazi dute diputaziotik; 43,8 milioi eurokoa, hain zuzen ere eta “gaur egungo Aldundiari proposamena gehiegizkoa irudi zitzaion eta planteamendua une honetako egoera ekonomiko larriari egokitu beharra ikusi zuen”.
Hortaz, Aldundiak beste aukera batzuk mahaigaineratu dituela jakinarazi du, eta Irungo eta Hondarribiko udalak beste aukera horiek aztertzeko prest daudela adierazi dute.
Proposamen berriak
Hala, aipatutako aukeren artean, besteak beste indar gehien hartu duena da,autopistan gaur egungo Irungo ordainlekuaren eta Biriatukoaren artean beste sarrera-irteera bat egitea, eta hortik abiatuta, sortzen diren arazoetan zer nolako eragina izango lukeen aztertzea, zein GI-638 eta GI-636 errepideetako zirkulazio arazoak konpontzeko ekarpenak egitea.
Batzordeak aukera horiek aztertuko ditu eta “irtenbiderik egokiena bilatzeko saioa” egingo duela baieztatu du Aldundiak.
Irungo eta Hondarribiko udalek jakinarazi dutenez, Zubieta eta Bidasoa Ospitaleako lotunea, edota Amuteko semaforoak dira arazo gehien sortzen dituzten guneak. Edozein modutan, jarrera baikorra agertu dute bi alkateek. Jose Antonio Santanoren esanetan: “urrian egindako bileran gure eskualdean arazo gehien sortzen dituzten guneetan hobekuntzak ematea lehentasuna zela adierazi zuten eta hainbat urrats interesgarri ematen hasi direla frogatu ahal izan dugu”.
Aitor Kerejetak bere aldetik adierazi duenaren arabera, “antza denez N1-en bikoizketa gaur egungo agintarien begirunea ez duen arren, egia da arazo gehien sortzen diren guneei konponbidea emateko lanean hasi direla”.
Bestetik, Hondarribiko aireportuaren gaia izan dute hizpide hiru erakundeek eta “nahiko sintonia ona” izan dutela adierazi dute, zehaztapen gehiagorik eman gabe.