Eguraldiak ez du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia oztopatu
Urtero bezala, Kontxa Murgia omendu dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideak. Elurrak atsedena eman du omenaldia hasi orduko, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo dutenean atera dira txistulariak. Manuel Lekuona liburutegiak hartu du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia, eta hura gogora ekartzeko hainbat hitz egin ondoren, lore eskaintza egin eta gaita-joleek kantu bat eskaini diote. Ondotik, hamaiketakoa egin dute. Murgia 1807ko urtarrilaren 29an jaio zen, egun Manuel Lekuona liburutegia hartzen duen eraikinean. Sarreran dagoen omenezko plakan bertan egin dute lore eskaintza.
Urtero bezala, Kontxa Murgia omendu dute Oiartzungo Udalak eta Daniel Castelao Fato Cultural Galegoko kideak. Elurrak atsedena eman du omenaldia hasi orduko, eta elizako kanpaiek 12:00ak puntuan jo dutenean atera dira txistulariak. Manuel Lekuona liburutegiak hartu du Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldia, eta hura gogora ekartzeko hainbat hitz egin ondoren, lore eskaintza egin eta gaita-joleek kantu bat eskaini diote. Ondotik, hamaiketakoa egin dute.
Murgia 1807ko urtarrilaren 29an jaio zen, egun Manuel Lekuona liburutegia hartzen duen eraikinean. Sarreran dagoen omenezko plakan bertan egin dute lore eskaintza.