2012/1

Kaleratze baten kontra protesta egingo dute igandean

Mari Carmen Marquez errenteriarrak eta bere gurasoek ez dituzte momentu onak bizi. Kutxa Marquezen gurasoek Beraunen duten etxearen jabe egin da enkante batean, eta gurasoak kalean geratzekoak dira. Egoera hori salatzeko Gipuzkoako Stop Desahuciosek, B...

admin

Bixintxoetako zaharren bazkaria otsailean

Otsailaren 5ean eginen dute bixintxoetako zaharren ohiko bazkaria, Landa Agerrian. Joateko interesdunek Laguntza Sozialeko Herriko Zentroan eman behar dute izena (Lorategietako karrika, 9). Hilaren 16tik 27ra eman daiteke izena.

admin

Bixintxo Bestak, bihartik

Bihar hasiko dira Hendaiako Bixintxo Bestak, Pellot kortsarioaren lehorreratzearekin. Bi asteburuz ekitaldiz puztutako egitarauaz disfrutatzeko aukera izanen dute hendaiarrek zein bisitariek. Bihar Manolo Alkaiaga Besta Komiteko presidenteari egindako ...

admin

Euskararen Hilabetea hirugarrenez egiteko lanean ari dira eragileak

Hendaia Euskaraz, Euskararen Hilabetea urteroko ekimena antolatu du Herriko Etxeko Udal Euskara Batzordeak, Hendaiako saltegietan ere, euskaraz izenburupean. Hala, aurten dendak ardatz gisa hartuko ditu ekimenak, eta bertan, euskara bultzatzeko hainbat...

admin

Birziklatutako materialekin eginda

Erakusketa inauguratu zuten astelehenean Zuloaga Etxean, eta hilaren 28a arte izango da, astelehenetik larunbatera, irekita. 7 Emakume eta Cetacées en Mer Science et Partage elkarteek antolatuta, Arte txiroa erakusketa prestatu dute eta birziklatutako materiala erabili dute artelanak egiteko. Zuloaga Etxeko erakusketa astelehenetik ostiralera irekitzen dute goizeko hamarretarik eguerdiko ordubatetara goizetan, eta lauetatik zortzietara arratsaldetan. Larunbatetan, berriz, goizetan irekitzen dute soilik, goizeko hamarretatik eguerdiko ordubatetara.

admin

Inauterien barruko lehiaketak abian jarri dituzte

Hilabete inguru geratzen da Inauteriak iristeko, eta Hondarribiko Udaleko Kultura Sailak bi lehiaketa antolatu ditu horri begira. Lehenengoa, kartel lehiaketa, eta bigarrena, otsailaren 19an egingo duten desfilea: bertan talde onenei sariak emango dizkiete. Aurten, desfilearen ibilbidea aldatuko dute, Portua auzoko lanak direla eta. Desfileak ezingo du Matxin Artzu kaletik pasatu, eta Bernat Etxeparetik jarraituko du Zuloaga kalera, egungo trafiko norabidearen kontra. Antolatzaileek hala azalduta, Hondar jatetxe inguruan San Pedro kalera bidean, bira estua egin beharko dute karrozek. Ez dute gutxieneko neurririk ezarri, eta ibilgailuek garraiatuta edo ibilgailu batean egindakoak izan daitezke karrozak. Musika aparailua eraman dezakete, eta su itzalgailua derrigorrezkoa da. Izena emateko Desfilean parte hartu nahi dutenek, Hondarribiko Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (BAZ) eman behar dute izena, otsailaren 10a baino lehen. Parte hartzeko lau talde daude: banakakoa; bat eta bost partaide artekoa; sei eta hamabost kide artekoa, eta hamabost partaidetik gorakoa. Azken talde honetan, gehienez hamabost konpartsa onartuko dituzte: herrikoek dute lehentasuna. Kartel lehiaketa Inauteriak datozela iragartzeko, kartel lehiaketa antolatu dute ere, eta hilaren 26tik 28ra aurkez daitezke lanak BAZen. Artistak nahi duen teknika erabil dezake kartela egiteko, eta originalak behar dute izan. Kartel irabazleak iragarriko ditu Inauteriak. Lanak ikusgai jarriko dituzte otsailaren 13tik 26ra, Zuloaga Etxeko erakusketa aretoan.

admin

The White Towels-en kontzertua, bihar, Uxoan

Men of Rock Musika elkarteak antolatuta, bihar, ostirala, The White Towels talde hondarribiarrak kontzertua emango du 22:30etik aurrera Butroi pasealekuko Uxoa tabernan. Kontzertua abenduaren 16rako antolatuta bazegoen ere, arazo batzuek medio, zuzenek...

admin

2.000 euro bildu ditu Illimani elkarteak

Illimani elkarteak azken kanpainan 2.000 euro jaso dituela eta dagoeneko La Pazeko (Bolivia) begiraleen eskuetan dagoela jakinarazi du. Diru hori jaso ahal izateko emandako laguntza eskertu die Alaia, Megas, Lagunak eta Laguntasuna elkarteei, eta CAN e...

admin

Bihar, Urdaburun izena emateko azken aukera

Bihar izango da azken aukera Urdaburuk antolatutako Urumeako birako azken etapan izena emateko. 20:30etik 22:00etara egongo da zabalik egoitza, eta tarte horretan, 943 52 78 79  telefono zenbakira deituta ere egin daiteke. Kausotik Donostiara joango d...

admin

Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, droga trafikoa leporatuta

Larunbatetik iganderako gauerdian atxilotu zuten emakume bat, eta gizon bat goizaldean Asteburuan bi pertsona —gizon bat eta emakume bat— atxilotu zituen Ertzaintzak, dantzaleku baten inguruan droga salerostea leporatuta. Osasun publikoaren kontrak...

admin

Zabor bilketan aldaketak izango dira hil honetan

Hendaiako Herriko Etxeak iragarritako moduan, birziklagarria den zaborraren bilketan aldaketak emango dira. Hemendik aurrera, kutxa horiak (estalkiak eta papera) asteartetan bilduko dira, eta kutxa berdeak (beira) ostegunetan herri osoan zehar. Sistema...

admin

Nicolas Billotelen lanak ikusgai dira Mendi Zolanen

Mendi Zolan kulturguneak, Nicolas Billotelen erakusketa hartuko du datorren urtarrilaren 28ra arte. Erakusketak marrazkia, margoa, argazkiak eta animazioa uztartzen ditu. Bisitak: asteartetik larunbatera, 10:00etik 13:00era eta 15:00etik 19:00era.

admin

Aice Egoaren urteroko erakusketa abiatzear da

Hendaiako Aice Egoa margolarien elkarteak 49. margo erakusketa antolatu du hilaren 20tik 29ra Herriko Etxean. Musika ardatz gisa hautatu du aurten elkarteak, eta udalaren Hendaia Herriko Sariaz gain, Publikoaren Saria emango du lehen aldiz elkarteak. I...

admin

Lezo Herri Eskolako ikasleek Porrotxen bisita jaso zuten atzo

Lezo herri eskolako ikasleekin izan zen atzo prorrotx

admin

Jarduerak antolatu ditu Kasino Zaharrak

Kasino Zaharrak lehenengo hiruhilabeterako jarduerak antolatu ditu. Ohiko zerbitzuez gain, txangoak, txapelketak, jaialdiak, hitzaldiak eta omenaldiak egingo dituzte. Horietarako izena elkartearen bulegoan eman behar da.

admin

Galtzarabordako igerilekua itxita, etzidamu

Gipuzkoako Igeriketa Ligaren jardunaldia egingo dutela-eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da etzidamu, 14:00etatik aurrera. Gainontzeko azpiegitura zabalik egongo da ohiko ordutegian. Horrenbestez, bazkideek eta gainontzeko e...

admin

Udaltzainen gaueko zerbitzua kenduko du Lezoko Udalak

Lezoko Udalak jakinarazi du Udaltzaingoaren zerbitzuetan aldaketa egingo dituela aurten. Nagusiena, gaueko zerbitzua kentzea izango dela nabarmendu du. Bide horretan, “eguneko zerbitzua indartuko” dutela adierazi du udalak. Esan dutenez, 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien artean, Lezo da udaltzainen gaueko txanda mantentzen duen bakarrenetakoa. Hemendik aurrera, gauean larrialdiren bat gertatuz gero, Ertzaintza izango da bertaratuko dena. “Orain arte bezala, herritarrek 112 telefono zenbakira deitu beharko dute larrialdirik izanez gero”, adierazi dute Udaleko ordezkariek. Aurrekontuekin bat Gaueko zerbitzua murrizteak aurrekontua doitzearen barruan dagoela esan du udalak: “Udalak herritarrekin eta elkarteekin egindako bileretan argi azaldu duenez, aurten ahalegin berezia egin behar izan du udalak urteko aurrekontuak doitzeko”. Horrela, krisi ekonomikoaren ondorioz, “diru-sarrerek nabarmen egin dutela behera, eta hainbat zerbitzu berrikusi egin behar izan dira; tartean, udaltzainena, herritarrekin egindako bileretan aipatu izan bezala”. Horrela, iazko udazkenean udaltzainekin bilerak egin zituztela jakinarazi du udalak, “udaltzainekin batera zerbitzua berrikusi eta dagokion aurrekontua doitzeko”. Hala, erakundearen lehentasuna “herritarrei ahalik eta zerbitzurik egokiena” ematea izan da, eta udaltzainen lan baldintzak mantentzea.   120.000 euro aurreztu Gipuzkoan 5.000 eta 10.000 biztanle arteko hamar herri daude. Horietan, beste herri bateko udaltzainek eskaintzen dute gaueko zerbitzua. “Horregatik, zerbitzu hori kendu eta egunekoa indartzea erabaki dugu”, azaldu dute. Egin dituzten kalkuluen [...]

admin

Eleak mugimenduak agerraldia egin du, zigortutako gazteak babesteko

OARSO BIDASOKO HITZAn dago agerraldiaren bideoa.

admin
Gehiago