Bi pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, droga trafikoa leporatuta
Larunbatetik iganderako gauerdian atxilotu zuten emakume bat, eta gizon bat goizaldean Asteburuan bi pertsona —gizon bat eta emakume bat— atxilotu zituen Ertzaintzak, dantzaleku baten inguruan droga salerostea leporatuta. Osasun publikoaren kontrak...
Larunbatetik iganderako gauerdian atxilotu zuten emakume bat, eta gizon bat goizaldean
Asteburuan bi pertsona —gizon bat eta emakume bat— atxilotu zituen Ertzaintzak, dantzaleku baten inguruan droga salerostea leporatuta. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diete bi atxilotuei.
Herrizaingo Sailaren arabera, biak larunbatetik iganderako gauean atxilotu zituzten Makarrastegi industrialdean. Lehenengo, emakumea atxilotu zuten, auto batean droga kontsumitzen ari zela ikusi ondoren.
Autoa erregistratu zuten ertzainek, baita neskaren poltsa ere. 100 gramo speed atzeman zizkioten eta atxilotu egin zuten.
Gizona, berriz, igande goizaldean atxilotu zutela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Dantzaleku baten inguruan droga saltzen ari zela iruditu zitzaien ertzainei, eta hurbilduta, zortzi poltsa txiki speed atzeman zizkioten galtzerdi batean, «saltzeko prest». Hori ere atxilotu zuten.

