Erretiratuen bazkaria eta Arantzazura irteera

Gazte Izanak-ek Arantzazura irteera antolatu du hilaren 16rako (datorren asteazkenerako). Abenduaren 6an, berriz, aurten 80 urte bete dituztenen eta beteko dituztenen bazkaria egingo dute, Ergoiengo Olaizola jatetxean. Bi ekimenetarako izena emateko az...

admin

Mariasun Landak Dabilen Elea saria irabazi du

Mariasun Landa idazle errenteriarrak euskal liburugintzan lanean ari diren bost elkartek emandako Dabilen Elea saria eskuratu du. Gaur, 20:00etatik aurrera, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian emango diote saria eskura liburugintzaren alorrean egin d...

admin

Santa Zezilia Eguna ospatuko du Tomas Garbizu Musika Eskolak

Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak.   Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoi jotzaileak. Musikariek hitzordua egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak. Musikalean eta banda Hilaren 17an (gaur zortzi), Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi Abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak parte hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea.   Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean, 12:30etik aurrera.

admin

Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute hilaren 26an

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea egingo dute hilaren 19tik 27ra. Lezoko Udalak ere bat egin nahi du ekimen horrekin, hondakinen gaiak duen garrantziaz arduratuta. Horrela, hilaren 26an Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Karlos Saldise plazan (11:00tatik 14:30era iraungo du). Bi helburu nagusi ditu azokak. Alde batetik, hondakinak murriztea da xedeetako bat, eta, bestetik, berrerabilpenaren garrantziaz ohartaraztea. Lezoko udalak elkarteei, eta orohar herritarrei, deia egin die Kontsumo Arduratsuaren Azokan parte hartzeko. Horrela, produktuak saldu nahi dituenak izena eman behar dute lehenago, eta saldu nahi duten objektuei buruzko informazioa eman behar dute, gero mahai kopurua antolatzeko helburuarekin. Izena emateko honako Izadi 21en telefono zenbakira deitu dezakete: 943 49 22 15. E-postaz izena eman nahi izanez gero, info@izadi21.net helbidera mezu bat bidal dezakete. Izena emateko epea hilaren 23an bukatuko da, azoka baino hiru egun lehenago.

admin

Udalak bihar aurkeztuko ditu Haur eta Narabeen Eskubideen Egunaren harira antolatutakoak

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna hilaren 20an da. Pasaiako Udalak bi egun lehenago ospatuko du eguna, eta bihar aurkeztuko du prestatu duten egitaraua. Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haien beharrei erantzuna emateko Udal P...

admin

Areto futboleko bi taldeek galdu egin dute

Pasa dena ez zen asteburu ona izan herrian areto futbolean aritzen diren bi taldeentzako. Oiartzunek, 5-6 galdu zuen Horbel Tabernaren kontra. Sailkapeneko hirugarrenak dira oiartzuarrak. Power Rangersek ere galdu egin zuen, 0-2, Bilkoin Legorreta Ered...

admin

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak eros daitezke

Gpuntuko  Talde Antolatzaileak jakinarazi duenez, abenduaren 18an Donostiako Illunbe zezen-plazan jokatuko den final handirako sarrerak salgai jarri ditu jada Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Hiru aukera izango dituzte bertsozaleek sarrerok erosteko: ...

admin

Hiru auzo elkarterekin bilduko da udala

Azken asteotan bezala, datorren astean ere bilerak egingo ditu udalak herriko auzo elkarteekin. Datorren astean, hiru elkarterekin bilduko da: Kaputxinoak, Erdigunea eta Igantzi. Astelehenean Kaputxinoen auzo elkartean izango da, 19:30ean; asteartean E...

admin

Futbolean, mutilek berdindu eta neskek galdu

Ohorezko Erregional Mailako mutilek hiruna berdindu zuten asteburuan Bergararen kontra. Borrokatua eta lehia estukoa izan zen partida. Oiartzuarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude. Neskek, bestalde, 1-2 galdu zuten Mondragonen aurka. Eguraldia txa...

admin

Amaiurrek ekitaldia egingo du gaur, Niessenen

Hilaren 20ko hauteskundeak direla eta, ekitaldia egingo du Amaiurrek, gaur, 19:00etan, Niessen aretoan. Etzirako, berriz, Donostiako ekitaldi nazionalaren aurretik, Zubi Ekimen Erraldoia antolatu du, 12:00etan, Zumardian.

admin

Trintxerzahar Abesbatzaren eta Illunbe Akordeoi Orkestraren kontzertua Antxon

Santa Zeziliaren ospakizuna hurbiltzen ari da, eta data hurbiltzen den heinean ugaritzen doaz han eta hemen kontzertuak. Gaur (hilak 12), kontzertu bikoitza izango da Antxoko San Fermin parrokian. Trintxerzahar Abesbatzak kantatuko du lehenik eta ondoren Illunbe Akordeoi Orkestrak joko du. 20:00etan hasiko da kontzertua.

admin

Txistulariak eta trikitilariak korrikalariak animatatuko dituzte igandean

Urtero legez, musika eskolako trikitilariak eta txistulariak kalera irtengo dira igandean, behobia Donostia lasterketa Trinntxerpeko kaleak zeharkatu bitartean kirolariak eta zaleak girotzera.

admin

Saskilagunak-ek galdu, baina liderrari aurre eginez

Saskilagunak-ek Alde Zaharra liderraren kontra jokatu zuten pasa den asteburuan. Oiartzuarrek galdu egin zuten 38-42, baina liderrari aurre egin zioten. Partida bat gutxiagorekin, sailkapeneko azkenak dira.

admin

Urteko lehenengo derbia

Asteburu honetan derbia izango da Errenteria-Oreretan. Erregional Preferenteko herriko bi taldeak, Beti Ona eta Touring, nor baino nor ariko dira. Lehia garrantzitsua izango dira, lehen postuetarako borrokan sartuta dabiltzalako biak. Touring dago aurretik sailkapen nagusian laugarren, baina bi puntuko aldea besterik ez dio ateratzen Beti Onari (seigarren dago). Hala ere, aurreko partidan nagusitasunez gailendu zitzaion Touring Lengokoak-i: 3-1. Beti Onak, berriz, bana berdindu zuen Kostkas Miren Bihotzaren kontra, baina arerioaren zelaian. Etzi izango da lehia, 16:00etan, Beraungo zelaian.  

admin

Sexuen arteko berdintasuna bermatzeko proposamena egin du Bilduk

Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta kolektiboek, baita Bilduk ere, Berdinketaren agentearen irudia sortu nahaian, Udal Ordenantza bat onartzea proposatu dute. Duela 14 urte onartu zuten Udal Pla...

admin

Zaborra, denen kezka

2010-2011 ikasturtean Errenteria-Oreretako zortzi ikastetxetako —Beraun Berri, Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz Ikastola (LHI eta BHI), Orereta Ikastola, Gurutzearen Alabak eta Don Bosco— 3.583 ikasle hondakinen gaia jorratzen aritu dira Eskola Agenda 21en barruan. Atzo bukatu zuten ibilbide hori, eta udalaren irakurketa entzutea izan da azken pausoa. Hala, hainbat ikasle udalbatzarrean izan ziren atzo alkatearen azalpenak entzuten. Udaberrian ere gauza berbera egin zuten, baina orduan ikasturtean egindako ikerketatik aterako ondorioak helarazi zizkioten Udalbatzari. Atzo, horren erantzuna jaso zuten. Hondakinen arloan udala datorren urterako plan bat egiten ari dela aurreratu zuen alkateak: Hondakinen Kudeaketa Plana.  Hala, ikasleek egindako hainbat proposamen hor aztertuko dituztela jakinarazi zien ikasleei. Hala ere, beste zenbait eskaera udalaren eskumenetatik ateratzen direla esan zuen Mendozak, eta San Marko Mankomunitatean aztertzen direla: materia organikoaren konposta bultzatzea; pila, olio, arropa, zapata eta osagarrien edukiontzi gehiago jartzea; edukiontziak haur eta ezinduentzako egokitzea; edukiontzien garbiketa maiztasuna handitzea; eta gaikako bilketaren zikloa egiaztatzea. Zorionak Ikasleak egindako lanarengatik zoriondu zituen alkateak: “Lan handia egin duzuela entzun dut, zorionak. Lan eredugarria izan da”. Ahalegin berbera egiteko eskatu die aurten, ura, energia eta hondakinak ikusi ostean, beste gai berri bat aztertu beharko baitute: biodibertsitatea. Ekainean berriro proposamenak azalduko dizkiote Udalbatzari, “eta gu horiei erantzuten saiatuko gara”, [...]

admin

Dixie-n musika, Reynara

Ostegun gauek Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan badute xarma berezia. Are gehiago, afaldu ondoren kontzertuak entzuteko aukera baldin badago. Era guztietako musika entzun ahal izan da Gamon Zumardiko tabernan: jazza, bluesa, rocka…   Eta gaur gauean americana musikaren txanda izango da. Bertan, jatorri ezberdina duten eta musika topaleku duten bi musikari ariko dira: Chip Kilpatrick eta Fer Garcia. The Young Wait taldea osatzen dute biek.   Musika denda bat… Kilpatrick bateria jotzailea Birminghamen jaio zen (Alabama, Ameriketako Estatu Batuak). Dixie-a (AEBetako Hegoaldea) da, beraz, Kilpatrick. Jaioterrian hasi zen musikaren munduan mugitzen. Esperientzia du Alabamako hainbat musika taldetan: Wild Sweet Orange, The Great Book of Johnny, Remy Zeri, Azure Ray… Orain dela urtebete joan zen Kilpatrick Donostiara bizitzera, bere familiarekin. Musika instrumentuak saltzen dituzten denda batean ezagutu zuten elkar Garciak eta Kilpatrickek. “Patua izan zen”, dio amerikarrak: “AEBtako Hegoaldeko musikaz hitz egiten aritu ginen: The Band, Tom Petty, Tom Waits… baita musika mota horretako beste artista batzuei buruz ere”. Iazko azaroan erabaki zuten The Young Wait taldea sortzea.   Horrela, elkarrekin abestiak konposatzen hasi ziren. Urtebete baino gutxiago behar izan dute dixie-n, Hegoaldeko amerikarren, musika oinarri diskoa kaleratzeko. Taldearen izena darama, eta eurek sortutako ekoiztetxeak argitaratu du, Green Farm Recordings-ek. Labeldun [...]

admin
Gehiago