ENBA sindikatuak bilera egingo du kaltetutako baserritarrekin

ENBA nekazarien sindikatuak bilera egingo du bihar arratsaldean, Donostiako Zabalegi Nekazaritza Eskolan (Oriamendi pasealekuan dago), joan den asteburuko uholdeek eragin zituzten kalteak aztertzeko asmoz. 15:00etan hasiko da bilera.   Sortutako egoera aztertuko dute, eta administrazioaren aurrean egin beharreko balizko eskabideak ere jorratuko dituzte.   Sindikatuak argazkiak eramateko eskatu die parte hartzaileei, informazio gehiago pilatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.