Agur ke arteko egunei

Banaka nahiz taldeka, tabakoa uzteko terapiak jarriko ditu martxan Osasun Sailak erretzaile gehien dauden zonaldeetan; tartean Trintxerpeko eta San Pedroko anbulatorioetan. Kearen mapa egina du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta mapa horren arabera, Pasaia dago Euskal Autonomia Erkidegoan erretzaile gehien dituen zonaldeen artean. Horregatik, eta tabakoaren kontrako lege berriaren harira, besteak beste, San Pedroko eta Trintxerpeko anbulatorioan erretzeari uzteko terapiak martxan jarriko dituztela iragarri du, norbanakoei nahiz taldeei zuzenduta. Anbulatorioko buru Alejandro Olondrisek albistea  baieztatu du. Bilera batetara deitu dituzte gaurko, eta han emango omen dizkiete terapia horiei begira jarraitu beharreko irizpideak. Edonola ere, San Pedroko anbulatorioan ez daude horien zain. «Erizaintzako pertsonala prestatzen gabiltza», adierazi du Olondrisek. Terapiak, bestalde, lehenik ere egin izan dituzte, zehaztu duenez «medikazioa eta laguntza psikologikoa uztartuz». Legea indarrean sartuz geroztik, bestalde, anbulatorioaren sarrera zaintzen dihardutela esan du, eta erretzailerik ez dagoela baieztatu du. Askok utzi nahi, lortu gutxik Tabakoaren kontrako lege berriak erretzaileen kopuruan eragingo ote duen argitzeke dago. Oraingoz, baina, goizegi da. Mikel Egurrola botikaria da San Pedron. Esan duenez ez dute salmentetan igarri: «Ez partxetan, ez zigarro elektronikoan ez eta pilulatan». Are gehiago, zigarro elektronikoa orain dela hilabete ekarri dutela eta bat bera ere ez dutela saldu aitortu du. Erretzeari uzteko protokoloa, [...]

admin

Illimani GKEk jostailuak jaso ditu Boliviari laguntzeko nahiarekin

Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak (GKE)  jostailuak jaso zituen joan den hilaren 2an, urtean zehar Boliviari laguntzeko egiten dituen mekatu txikietan saltzeko. Megas motorzaleen elkarteko 70 kide izan zire gobernuz kanpoko era...

admin

Kiroldegietan bazkide berriak egiteko kanpaina abian jarri dute

Errenteriako Udalak jakinarazi du herriko kiroldegietan bazkide egiteko kanpaina berria abian jarri dut¡ela. Interesdunek hilaren bukaera bitarte izango dute Galtzarabordako kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuko  bazkide egiteko aukera. %50eko desko...

admin

Kevian Sport izango du aurrean Saskilagunak-ek

Federatuen Probintzia Mailako lehiaketan, seniorretan (gizonak) urteko lehenengo jardunaldia Kevian Sport taldearen kontra jokatuko du herriko Saskilagunak taldeak. Partida larunbatean jokatuko dute, 20:15ean, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Sailkap...

admin

Tecnun izango du aurrean Oiartzunek astelehenean

Abenduaren 18ko asteburutik partidarik jokatu gabe daude oiartzuarrak, baina indartsu ekingo diote lehiari berriro. Asteburu honetako jardunaldian Tecnun taldea izango dute aurrean. Astelehenean jokatuko dute partida, 20:00etan, Donostiako Tecnun Ingen...

admin

Urtarrileko kalean kantuz igandean

Igande honetan San Pedro Kaleko Azeri Elkartearen parean, eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera kalean kantuz saio berri bati. Udal Euskara Zerbitzuak deialdia luzatzen dio nahi duen guztiari ekitaldi honetan parte hartzeko. Bertaratzen direnei euska...

admin

Transportes Alcain izango dute aurrean neskek

Liga Nazionaleko neskak ere asteburu honetan itzuliko dira lehiara. Hala, Transportes Alcain taldearen kontra jokatuko dute urteko lehenengo jardunaldia. Partida larunbatean izango da, 16:00etan, Zaragozako Pedro Sancho zelaian. Oiartzuarrak sailkapene...

admin

Berioren kontra jokatuko du Oiartzunek igandean

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, asteburuan itzuliko dira lehiara Ohorezko Erregional Mailako taldeak. Hala, Oiartzunek Berioren kontra jokatuko du igandean. 11:30ean hasiko da partida, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian. Sailkapenari dagokionez, oia...

admin

Erregeak gaur iritsiko dira itsasontziz Bentara

Atzo erregeen postariak haurren eskutitzak jaso zituen Hondarribian, eta gaur aldiz, erregeak izango dira hirira itsasontziz hurbilduko direnak. 17:45ean Mendeluko auzotik aterako dira erregeen laguntzaileak, eta Amutetik pasata Kai Zaharrera abiatuko ...

admin

Navarlazen eltzegintza objektuak, Lumbierren

Herrian dentista den Alfredo Navarlazek bildutako eltzegintza objektuekin erakusketa jarri dute Lumbierren (Nafarroa). Udalak antolatu du eta igandera arte egongo da bertan. 60 piezaz osatutako erakusketa da. Lumbierren egiten zituzten eltzeak Nafarroa...

admin

Bilboko manifestaziora, motorrean

Oiartzungo motorzale talde batek deialdia egin du, etzidamurako (larunbaterako) Bilbon Etxerat-ek antolatu duen presoen aldeko manifestaziora motorrean joateko. 14:45ean gelditu dira Doneztebe plazan, 15:00etan ateratzeko. Kostako bidetik egingo dute Bilborako bidea. Hala, Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldeko herrietako motorzaleei martxarekin bat egiteko eskatu diete.

admin

Argazki zaharren erakusketak hiru auzo bisitatuko ditu hilabetean zehar

Altzibarren, Ugaldetxon eta Iturriotzen jarriko dute; Udalak iragarri zuen auzoetara eramatea zela asmoa

admin

Gizon bat atxilotu dute poltsa bat lapurtzen saiatzea egotzita

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Errenteria-Oreretan, autokarabana batetik poltsa bat eta bi telefono mugikor lapurtzen saiatzea leporatuta. Herrizaingo Sailak eman du lapurretaren berri. Jakinarazi duenez, atzo arratsal...

admin

Garaipenaren bila Idiazabalera

Hondarribiko preferente futbol taldeak igandean jokatuko du urteko lehen partidua etxetik kanpo Idiazabalen aurka. 2010 urtea 2-0 eko garaipenarekin bukatu zuten Aretxabaletaren aurka etxean jokatu zuten partiduan eta hamaseigarren jardunaldia jokatuta...

admin

Hogei artisten erakuskera

Hogei artisten lanak jasoko ditu Pascua-Movellan galeriak datorren urtarrilaren 29a arte. Erakusketa heterogeneoa da, eta azken denboraldiko lanak daude ikusgai. Artisten artean, ibilbide luzekoak eta etorkizunekoak daude. Autore bakoitzak bere azken l...

admin

Urte berriari ekingo dio Psilocybek ostiralean

Urte berriari hasiera emateko kontzertua izango da Psilocyben ostiralean gaueko 22:00etatik aurrera, eta Colombina´s, Naica eta Deadbody and the fabolous bonusman taldeak ikusteko aukera izango da. Naica, Nyc, Gernika eta Hondarribia artean galduta da...

admin

Kontzentrazioa kirol kaian

Datorren larunbatean, Gipuzkoako kirol kaietako hainbat langile, Hondarribiko kirol kaiko sarreran goizeko hamarretan bilduko dira. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kaien Zuzendaritzak lehiaketa publikoa atera du zaintzaileak kontratatzeko, eta lanean zeu...

admin

Nerea eta Yune Hernan, Laguntasunaren pintura lehiaketako garaileak

Pasa den igandean Laguntasuna erretiratuen elkarteak III. Umeentzako Pintura Lehiaketako sariak banatu zituen. Hala, 8 urtetik beherakoen atalean Nerea Hernanen margolana izan zen epaimahaiaren arabera, onena. Bigarren Imanol Beraza geratu zen, eta hir...

admin

Erregeen gauean, erreginak nagusi

Erreginek kenduko diete protagonismoa Errege Magoei gaur gauean. Behintzat, Errenteria-Oreretan, eta zehazki, Landare elkartean. Erregeak lanean ari diren bitartean, erreginek festa giroa jarriko dute tabernan hara hurbiltzen diren denek gauaz goza dezaten. Izan ere, erregeena baino Erreginen Gaua izango da gaurkoa. Eta ez dira nolanahiko erreginak bilduko Landaren. Taularatuko diren izar guztietan distiratsuenak Yogurinha Borova eta La Prohibida izango dira. Horiekin batera La Kortxos eta Bielorrusiarrek parranda  giroa jarriko dute gauerditik goizaldera arte. Gaua osorik igarotzeko, baina, indarrak hartu behar izaten dira, eta horretan ere pentsatu dute antolatzaileek. Beraz, afariarekin hasiko da festa. 21:30ean jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi duenak 12 euroan lor ditzake sarrerak Landare elkartean bertan. Mirenkendutik erreginetara Batik bat herriko gay-en eta lesbianen mugimendua dabil Erreginen Gaua antolatzen, eta iaz sortu zitzaien lehenengo aldiz egiteko aukera. Aurretik, baina, antzeko beste ekimenak ere egin dituzte, eta horien artean ezagunena Mirenkenduen Jaia da. Herria, baina, txiki geratu zitzaien eta Donostiako Doka antzokira eraman behar izan zuten. Guztia duela bost urte Santi Vicente Altxu (herriko gay eta lesbianen mugimenduaren sustatzaile nagusienetakoa) hil ostean hasi zen mugitzen. Altxuren omenezko jaia antolatu zuten, eta hortik etorri ziren beste jaiak. Erreginen Gaua erregeen gauari kontrajartzen zaio. Antolatzaileen arabera, herritar guztien alde [...]

admin
Gehiago