Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Erregeen gauean, erreginak nagusi

Erreginek kenduko diete protagonismoa Errege Magoei gaur gauean. Behintzat, Errenteria-Oreretan, eta zehazki, Landare elkartean. Erregeak lanean ari diren bitartean, erreginek festa giroa jarriko dute tabernan hara hurbiltzen diren denek gauaz goza dezaten. Izan ere, erregeena baino Erreginen Gaua izango da gaurkoa. Eta ez dira nolanahiko erreginak bilduko Landaren. Taularatuko diren izar guztietan distiratsuenak Yogurinha Borova eta La Prohibida izango dira. Horiekin batera La Kortxos eta Bielorrusiarrek parranda  giroa jarriko dute gauerditik goizaldera arte. Gaua osorik igarotzeko, baina, indarrak hartu behar izaten dira, eta horretan ere pentsatu dute antolatzaileek. Beraz, afariarekin hasiko da festa. 21:30ean jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi duenak 12 euroan lor ditzake sarrerak Landare elkartean bertan. Mirenkendutik erreginetara Batik bat herriko gay-en eta lesbianen mugimendua dabil Erreginen Gaua antolatzen, eta iaz sortu zitzaien lehenengo aldiz egiteko aukera. Aurretik, baina, antzeko beste ekimenak ere egin dituzte, eta horien artean ezagunena Mirenkenduen Jaia da. Herria, baina, txiki geratu zitzaien eta Donostiako Doka antzokira eraman behar izan zuten. Guztia duela bost urte Santi Vicente Altxu (herriko gay eta lesbianen mugimenduaren sustatzaile nagusienetakoa) hil ostean hasi zen mugitzen. Altxuren omenezko jaia antolatu zuten, eta hortik etorri ziren beste jaiak. Erreginen Gaua erregeen gauari kontrajartzen zaio. Antolatzaileen arabera, herritar guztien alde [...]

admin
Bidasoa
2011/01/05

Erreginek kenduko diete protagonismoa Errege Magoei gaur gauean. Behintzat, Errenteria-Oreretan, eta zehazki, Landare elkartean. Erregeak lanean ari diren bitartean, erreginek festa giroa jarriko dute tabernan hara hurbiltzen diren denek gauaz goza dezaten. Izan ere, erregeena baino Erreginen Gaua izango da gaurkoa.
Eta ez dira nolanahiko erreginak bilduko Landaren. Taularatuko diren izar guztietan distiratsuenak Yogurinha Borova eta La Prohibida izango dira. Horiekin batera La Kortxos eta Bielorrusiarrek parranda  giroa jarriko dute gauerditik goizaldera arte.

Gaua osorik igarotzeko, baina, indarrak hartu behar izaten dira, eta horretan ere pentsatu dute antolatzaileek. Beraz, afariarekin hasiko da festa. 21:30ean jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi duenak 12 euroan lor ditzake sarrerak Landare elkartean bertan.

Mirenkendutik erreginetara
Batik bat herriko gay-en eta lesbianen mugimendua dabil Erreginen Gaua antolatzen, eta iaz sortu zitzaien lehenengo aldiz egiteko aukera. Aurretik, baina, antzeko beste ekimenak ere egin dituzte, eta horien artean ezagunena Mirenkenduen Jaia da. Herria, baina, txiki geratu zitzaien eta Donostiako Doka antzokira eraman behar izan zuten.

Guztia duela bost urte Santi Vicente Altxu (herriko gay eta lesbianen mugimenduaren sustatzaile nagusienetakoa) hil ostean hasi zen mugitzen. Altxuren omenezko jaia antolatu zuten, eta hortik etorri ziren beste jaiak.
Erreginen Gaua erregeen gauari kontrajartzen zaio. Antolatzaileen arabera, herritar guztien alde femeninoa sustatu nahi du batetik, eta bestetik, “monarkiaren kontrako keinua” da.

Aurtengo jaiak ere ez ditu bi osagai horiek faltako, baina plater osoa beste osagai batzuekin biribilduko da: musika, giro ona, festa, alaitasuna eta noski, transformismoa.

Izan ere, protagonista guztiak transformistak izango dira. Horietan ezagunenak Eduardo Gabiña Yogurinha Borova eta Luis Herrero La Prohibida dira. Bi artistak polifazetikoak dira. Yogurinha Borova aktorea da, argazkilaria eta musikaria. Hain zuzen, DJ lanetan ariko da gaur gauean DJ 2ttorrekin batera. Antolatzaileen arabera, batik bat Interneten lortu du fama, eta horrek Ander filma Berlinen aurkeztu zutenean animatzaile bezala aritzeko aukera eman zion. Hori gutxi balitz, Placeboren eta U2ren produktorearekin batera ere lan egin du.

La Prohibida, berriz, Europan eta Hego Amerikan ezaguna da musikari bezala. Madrileko tabernetan hasi zen emanaldiak egiten, eta egun Fangoriaren teloneroa da. Dagoeneko bi disko atera ditu (Flash eta Señor Kubrick ¿qué haría usted?) eta besteak beste, Txilen eta Mexikon aurkeztu ditu.

Gaueko beste izarrak, berriz, herrikoak dira: La Kortxos (antolatzaileen arabera, «tranformismo amateurra» egiten du) eta Bielorrusiarrak (“gatz gehiagorekin”; bertsioak egiten dituzte). Nerea Izagirre ibiliko da aurkezle lanetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.