Erregeak gaur iritsiko dira itsasontziz Bentara

Atzo erregeen postariak haurren eskutitzak jaso zituen Hondarribian, eta gaur aldiz, erregeak izango dira hirira itsasontziz hurbilduko direnak. 17:45ean Mendeluko auzotik aterako dira erregeen laguntzaileak, eta Amutetik pasata Kai Zaharrera abiatuko ...

Atzo erregeen postariak haurren eskutitzak jaso zituen Hondarribian, eta gaur aldiz, erregeak izango dira hirira itsasontziz hurbilduko direnak. 17:45ean Mendeluko auzotik aterako dira erregeen laguntzaileak, eta Amutetik pasata Kai Zaharrera abiatuko dira. 19:15ean erregeak itsasontziz iritsiko dira. Kai Zaharretik Hermandadera abiatuko dira, Domingo de Egia kaletik, eta Hermandadeko lehioetatik haurrak agurtuko dituzte. Jarraian kabalgatak ondorengo ibilbidea egingo du: Matxin de Arzu, San Pedro kalea, San Kristobal biribilgunea, Hiru Bide, Harresilanda eta Gernikako Arbola plazako jaiotza bizidunera iritsiko da eta jarraian gurtzea egingo dute. Bukatutakoan, Santa Mariako ateaurretik Kale Nagusira igoko dira 20:30ak aldera, eta Arma Plazatik erregeak San Gabriel egoitzara joango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.