Tarifa xinplegoak Varietes aretoan maiatzetik aitzinera

Udatik aitzinera Varietes zinema aretoan 3D teknologiaz numerizatzeko proiektua ezarri nahi dutela jakinarazi du Hendaiako Herriko Etxeak.

admin

Donibaneko hiru batel ariko dira Espainiako txapelketan

Ferrolen jokatuko da asteburuan Espainiako Batel txapelketa eta San Joango hiru batel izango dira lehian. Kadeteak eta seniorrak joango dira, neskak eta mutilak. Denek agertu dute Galiziatik etxera saria ekartzeko itxaropena.

admin

Sanferminetarako kartel lehiaketara lanak aurkez daitezke

Hasi da sanferminetarako atzera kontua, eta horren iragarle, kartel lehiaketa.  Maiatzaren 27ra bitartean aurkez ditzake lanak Pasaian jaio edo bizi den edonork, Trintxerpeko Euskadi Etorbidean, Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailean. Jai Batzordeak au...

admin

Beira izango da azokako protagonista

eskulangintza azoka zabalduko dute bihar

admin

Antigua Abesbatzak-ek Tomas Garbizu omenduko du datorren hilean

Zumarragako Antigua Abesbatzak taldeak Lezoko Tomas Garbizu konpositorea omenduko du maiatzaren 21ean, Abesbatza Kantu Lehiaketan. Hango ermitan izango dira emanaldiak eta Irungo Ametsak, Gasteizko Ahots-Argiak eta Dultzineak, Nafarroako Barañainek et...

admin

Emakume gazteak defentsa pertsonalean trebatzeko ikastaroa antolatu du Bekoz Bekok

14 eta 18 urte arteko neskak defentsa pertsonalean trebatzeko ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ikastaroa maiatzaren 6an hasiko da eta izena ematen dutenek ostiralero bilduko dira, San Pedroko gimnasioa, 21:00etatik 22:00etara. Antolatzaileek...

admin

Hurrengo irteeraren data aurreratu du Jaizkibel Mendi Taldeak

Hauteskundeen egunerako zegoen programatuta Mugarrien Ibilbidearen barruko hurrengo irteera, eta hori dela eta maiatzaren 8ra aurreratzea erabaki dute. Hamahirugarren  etapa osatuko dute, larrainetik iren eta Orhi mendira igoz, handik Iratiko oihanera...

admin

Larunbata Dantzaren Eguna izango da

Nazioarteko Dantzaren Egunaren harira Irungo Udalak, udal Musika Kontserbatorioak eta hiriko dantza eskolek Dantzaren Eguna antolatu dte larunbatean Zabaltza plazan, egun osoz. Besteak beste, adin guztietarako master class-eak eta dantza erakustaldiak ikusi ahalko dira

admin

Ametsaren eta Madrilgo abesbatza baten kontzertua igandean

Tomas Luis de Victoria abesbatzak (Brunete, Madril) eta Irungo Ametsak emanaldia eskainiko dute maiatzaren 1ean, igandearekin, Pasiotarren elizan, 19:00etan. Santu guztien zubian Ametsak Brunetera bidaia egin zuen eta horren trukean antolatu dute asteburuko kontzertua.

admin

Memoria historikoari buruzko hitzaldi bikoitza ostiralean Amaian

Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarrak memoria historikoaren gaineko hitzaldi bikoitza antolatu du biharko, hilaren 29rako, Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Irungo erepublikarrek hobi komunen ikerketan dabilen Jose Maria Pederño madrildarra eta Pedro Garcia Bilbao soziologo galiziarra gonbidatu dituzte. Hitzaldia 19:30ean hasiko da.

admin

Udaleku irekietan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Udaleku Irekiak antolatu ditu uztailerako, haurrek udan gozatzeko aukera izan dezaten, eta bide batez, ikastetxeetan urtean zehar bereganatutako euskararen erabilera indartu dezaten. Udalekuak Pasaian ...

admin

San Markoko erromeria inoiz baino beranduago, igandean

Aurten inoiz baino beranduago izango da San Marko Eguneko erromeria. Santu horren eguna astelehen honetan zen, baina Aste Santua zela eta, eta jende asko oporretan egoteagatik, dataz aldatzea erabaki du Udalak, maiatzaren 1era. Aldaketarengatik barkame...

admin

‘Ilargi ezkutatzailea’ obraren emanaldi bikoitza larunbatean Mendi Zolanen

Baionako Hecho en casa konpainiak egonaldia burutuko du Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, Ametsen batzarra (La bazar des reves) goiburuko sorkuntza berria prestatzeko helburuz. Gainera, Ilargi ezkutatzailea (Cache lune) antzezlanaren lenen zatia Hendaiako publikoaren aurrean antzeztuko dute bihar, larunbatarekin. Bi emanaldi eskainiko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan, biak Mendi Zolaneko eskenatokian.

admin

Joko garbia, Elorrion

Pasa den hilaren 16an, Elorrion (Bizkaia), bertako Udalak antolatuta, Xiberua-Elorrixo elkarlanean Zazpiak Bat Eguna ospatu zuten, eta bertan kirol ekitaldiak izan ziren. Horietako bat, joko garbiko erakustaldia izan zen. Oiartzungo Txost Pilota Taldeko Mitxelena eta Ezkurdia aritu ziren aurrelari gisa eta Aruartena eta Zabala atzelari gisa. Partida polita eta orekatua izan zen, eta bertara hurbildu ziren zaleen gustukoa.

admin

Udala: “Izugarrizko arrakasta izan zuen Leteren omenezko jaialdiak”

Oiartzungo Udalak eta AM kultur promotorak antolatuta, Xabier Leteren omenezko jaialdia izan zen Elorsoron hilaren 16an. Udalak sekulako arrakasta izan zuela nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie “jaialdi hau borobila izaten lagundu duten guztiei”. Bereziki Arantxa Leteri, Xabier zenaren arrebari eman dizkio eskerrak: “Oiartzunen sortu eta bizi da egun ere, eta hitzalditxo hunkigarria eskaini zien bere anaia Xabier Leteri eta ikusle guztiei”. Momentu horretan, Aitor Etxeberria alkateak lore sorta oparitu zion. Era berean, Udalak eskerrak eman dizkie jaialdia prestatu zuen AM Kultur Promotorari, laguntzaile izan zen Girizia Kultur Elkarteari eta bertan parte hartu zuten abeslari eta musikari guztiei. Jaialdiak ia hiru ordu iraun zuen eta arrakasta izugarritzat du Udalak, abeslari, musikari eta entzuleen iritzia bildu ondoren: “Une hunkigarri ugari izan ziren. Jaialdi borobila, Xabier Letek merezi zuen tamainakoa”. Kulturgintzako erreferente Xabier Lete Bergaretxe 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen, eta pasa den abenduaren 4an hil zen, Urnietan. Poeta, idazlea eta kantaria zen. Udaletik gogorarazi dutenez, “euskal kulturgintzako erreferente garrantzitsua izan da”. Ez Dok Amairu taldeko kide garrantzitsuenetariko bat izan zen oiartzuarra. Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Joxean Artze eta Jose Angel Irigarairekin batera, bera izan zen taldea sortu zutenetako bat, 1965. urtean. Azken urteetan, Jakiundeko kide izendatu zuten eta [...]

admin

Hondarribiko Bildu aurkeztu dute

Hondarribiko Bildu koalizioak aurkezpena egin du gaur goizean Zuloaga Etxean eta talde berria aurkeztu dute: Ibai Labaien, Mikel Garmendia, Marilena Castillo, Kattalin Noblia eta Juanito Ortiz. “Talde berria gara, baina arduratsua, esperientzia ...

admin

Teatro Pezkaoren ’20.000 treguas de viaje submarino’ larunbatean Kabigorrin

20.000 treguas de viaje submarino (Hogei mila treguako bidaia ur azpitik) antzezlanaren emanaldia antolatu du Kabigorri Ateneoak larunbatean, 19:00etan. Serioak diren egoerekin barre egiteko gonbita da, antzerki ezerosoaren korrontetik edaten duen Teatro Pezkao konpainia aragoarrak (Zaragoza, Espainia) eskaintzen duena. Teatro Pezkao konpainiaren bigarren lan honetan hainbat gertaera gurutzatzen dira, batzuetan modu absurdoan landuak, beste batzuetan dramatikoan: ETAren agiri bat, obsesionatutako psikologo batzuk, militar taldea eta bere tenientea… hots, eguneroko bizitzakoak izan daitezkeen egoerak, alde batera edo bestera erabakitzera ala tregua bat eskatzera eramango gaituzteenak.

admin

Biharko eta etzirako kontzertuak iragarri dituzte Mogambon

Bihar (hilak 29)  Agent Of Kaos, Collapsed by fate eta Flattened frog massacre taldeek joko dute Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Etzi (Hilak 30), berriz,  Capsula, Dead Meadow eta Spindrift taldeek joko dute. Azken biak Los Angelesek...

admin

Bilduk koalizioaren lan ildo nagusiak aurkeztu ditu

Aldaketa politikoa eta sozialerako oinarriak ezartzea, Pasaiari dagozkion erabakiak bertan hartzea eta herritarren parte hartzea sustatzea. Horiek dira Pasaiako Bildu koalizioan elkartu direnek batzeko izan dituzten hiru arrazoi nagusiak. Hala eman zuten aditzera, atzo arratsean Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten aurkezpenean. Esan zutenez, koalizioan bildu direnek «jatorri, tradizio eta kultura politiko eta ikuspegi ideologiko desberdina dute abiapuntu». Lehen erronka udal hauteskundeetan duten arren, akordioa luze irauteko borondatearekin jaio dela eta aurrerantzean hala elikatuko dutela iragarri zuten. Bildu koalizioaren ustez, «Pasaiari bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea ukatu nahi zaio, interes gehiegi dagoelako jokoan». Pasaian bi eredu kontrajarri daude, haien iritziz: Pasaia interes ekonomikoen zerbitzura jarri nahi dutenen eredua, eta etorkizuna bertan bizi eta lan egiten dutenek erabaki behar dutela uste  dutenena. Bilduk bigarren ereduaren alde egiteko konpromisoa agertu du.

admin

Poxpolo ta konpainia pailazoak larunbatean Amaian

Poxpolo ta konpainia pailazoek Segi jotzen ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, hilaren 30ean, Amaia Kultur Zentroan. Ekitaldia 17:00etan hasiko da.

admin
Gehiago