Hilaren 15ean amaitzen da lanbide hastapenean izena emateko epea

20101-2012 ikasturtean Errenteriako Udaleko Lanbide Hastapenerako Ikastegian izena emateko azken egunak dira, hilaren 15an bukatuko baita epea. Prestakuntza zentro hori 16-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza...

admin

Joko garbi eta erreboteko lehiak azken txanpan sartu dira

Euskal Herriko Joko Garbi (plazakoa) eta Erreboteko txapelketak azken txanpan daude. Joko Garbi Txapelketan, Txosteko pilotariak finalaurrekoetara pasatu dira. Final-laurdena astelehenean jokatu zuten Beheko plazan Txostek eta Bidaxunek. Oiartzuarrek 4...

admin

Kutxa buru gainean eramango du Itxaso Ugartemendiak

Urtero bezala, Santiago egunean kutxa entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek arrantza oparoa izan dezaten eta aurten, Itxaso Ugartemendia Moreno izango da Santiago eguneko jaian, uztailaren 25ean, kutxa buru gainean eramango duen hondarribiar gazt...

admin

Maitane Azpeitiak urrezko domina eskuratu du 23 urtez azpiko lehian, Espainian

Urrezko domina janzteko faborito nagusia zen, eta ez du hutsik egin. Maitane Azpeitia atleta oiartzuarrak urrea irabazi zuen asteburuan, Espainiako 23 urtez azpiko Atletismo Txapelketan, Andujarren (Jaen). Luzera-jauzian eta salto hirukoitzean lehiatzekoa zen oiartzuarra, baina azkenean, luzera jauzian bakarrik lehiatu zen, hanka batean arazoak dituelako. Luzera-jauzi proba horretan eskuratu zuen urrea Azpeitiak, 6,14 metroko saltoa egin ondoren. Erakutsitako maila ikusita, Kraff-At. San Sebastian taldeko kideekin beste urre bat eskuratzeko gai izango zen errelebuetan, baina hankako arazoak medio, ez zuen proba horretan parte hartzerik izan. Hurrengo probak Txekiar Errepublikan jokatuko ditu Azpeitiak, hilaren 14tik 17ra. Espainiako Atletismo Federazioak aukeratu du, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan parte hartzeko.

admin

Fiskalak zortzi urtera jaitsi du Jacintorentzako zigor eskaera

Bateragune auzia bihar amaituko da, eta gaur, bitartean, Auzitegi Nazionaleko fiskalak hartu du hitza. Zigor eskaerak mantendu egin ditu Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen du) Bateragunen “funtzio erabakiga...

admin

Pilar Cuencaren lanak, Petra Lekuonan

Hilabete honetan ere Pilar Cuencaren lanak ikus daitezke Petra Lekuonan: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00.

admin

Ukrainako eta Euskal Herriko dantzak, Ereintza elkartearen eskutik

Asteburuan dantza izango da nagusi Errenteria-Oreretako kaleetan. Izan ere, Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, XXI. Errenteria Dantzan jaialdia egingo dute larunbat eta igandean. Folklore jaialdiarekin hasiko da Errenteria Dantzan larunbat arratsaldean. Zumardian izango da jaialdia eta 20:00etatik aurrera Euskal Herriko eta Ukrainako dantzak uztartuko dituzte dantzariek: “Ereintzako dantzariok eta Ukrainako Chernova Kalyna taldeko dantzariek saioak tartekatuko ditugu folklore erakusketa egiteko”, azaldu du Maider Ubarretxena Ereintza Dantza Taldeko kideak. Chernova Kalyna Ukraina mendebaldeko taldea da, eta bira egiten ari dira une honetan Europatik zehar. Poloniatik helduko dira herrira, ondoren Portugalera joateko. Euskal kultura zabaldu Igandean berriz, Xabier Olaskoaga plazara eramango dute Errenteria Dantzan jaialdia. Musika eta dantza emanaldia egingo dituzte bertan Udal Txistu Taldeak eta Chervona Kalyna taldeak zein Ereintza Dantza Taldeak, 13:00etatik aurrera. Bi egunetako ekitaldiak doan  izango dira eta Maider Ubarretxenak herritar guztiei egin die parte hartzeko deia. Garrantzitsua Jaialdiaren aurkezpenean Ereintza Dantza Taldeko Maider Ubarretxena, Mikel Koka eta Juantxo Maiarekin batera izan ziren Julen Mendoza alkatea, eta Garazi Lopez Etxezarreta Kultura zinegotzia. Mendozak, 1990. urtetik Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen Errenteria Dantzan ekimenaren “garrantzia” nabarmendu zuen: “Aurten Ukrainako dantza taldea datorren bezala, aurreko ekitaldietan beste herrialdetakoak izan dira, eta guztiek egiten duten kultura ekarpena kontuan hartzekoa da. Beste herrietatik [...]

admin

Ander Elosegik sendo segitzen du Olinpiar Jokoetan egoteko bidean

Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi bigarren geratu zen asteburuan Alpeetako L’Argentiereko kanalean (Frantzia) jokatu zuten Munduko Kopan. Elosegik zilarra lortu zuen C1ean, Joan Crespok bosgarren postua K1eko finalean, eta Jone Otaño 36.a izan zen K1ean. Elosegirekin batera Samuel Hernanz donostiarra igo zen podiumera K1ean; lehen aldia da Munduko Kopan, Espainiako taldeko kirolariren batek Seu Urgelleko kanala ez den beste batean domina lortzen duela. Ostegunean hasi zuen Elosegik C1eko txapelketa eta lehiaren hiru egunetan oso erregularra izan zen, bi aste lehenago Europako Txapelketan erakutsitako mailari eutsiz. Erraz sailkatu zen finalaurrekoetara, hirugarren denbora onenarekin. Ostiraleko jardunean zertxobait okerrago jaitsi zen kanaletik, baina finalerako txartela eskuratu zuen, zortzigarren denbora onena egin eta gero. Larunbateko finalean Elosegirena izan zen denborarik onena, baina hamabigarren atean bi segundoko zigorra ezarri zioten, eta Matej Benus eslobakiarrak aurrea hartu zion. Zilarrarekin konformatu behar izan zuen, beraz, irundarrak. Joan Crespok ere ostegunean ekin zion kaiakeko txapelketari, eta egunetik egunera emaitzak hobetuz joan zen. Ostegunean hamazazpigarren sailkatu zen, eta ostiraleko finalerdietan bederatzigarren. Finalean bosgarren denbora onean egin zuen Crespok, bi segundoko zigorra ezarri zioten arren. Jone Otañok ezin izan zuen bere taldekideen lana berdindu. Emakumeen K1eko sailkapen jaitsieran parte hartu zuen. 36. bukatu zuen, eta ezin izan zuen finalerdietara sailkatu. Londreseko [...]

admin

El Espaziok sare sozialen gaineko tailerra antolatu du

Bidasoa Bizirik-ek, Etorkizuneko Lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez, sare sozialen gaineko ikastaroa antolatu du biharko Web 2.0aren enplegurako tresnak. Sare sozialak erabili goiburuarekin. Ikastaroa berrikuntzarako tailerraren barruan antolatu ...

admin

Zientzia udalekuak hasi dituzte Arritxulon

Iaz bezala, aurten ere zientzia udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, Arritxulo aterpetxean. Dagoeneko iritsi dira lehenengo txandakoak: 50 gaztetxo dira, 1998-1999 urteetan jaiotakoak. Astele...

admin

Nahikari Otermin (EAJ): «Eguneko dedikazioa beharrezkoa da»

«Oposizio on bat egiteko eguneko dedikazioa beharrezkoa da, eta hau ez da posible eguneko dedikazioa kenduz, are gehiago talde politikoen idazkaririk ez badago». EAJko eledun Nahikari Oterminen adierazpenak dira, lehengo astean egin zen lehen udalbatzarrean hartutako neurrien gainean emandako balorazioan esandakoak. Oterminen iritziz, «gastu murrizketa zinegotzien soldatak jaitsiz bakarrik lortzen da, eta ez soldata kenduz, honek oposizioa beraren ezabatzea ere ekarriko bailuke». Horrez gain, oposizioak gastu murrizketa babestu zuela nabarmendu nahi izan du Oterminek: «Talde politikoen idazkariak kenduz, talde politikoei eta zinegotziei esleipenak erdira jaitsiz, eta erabateko dedikazioagatik soldatak, Udalhitzen 21. mailatik 14. mailara jaitsiz». «Jarrera itxia» Bilduren jarrera kritikatu du EAJk: «Bilduk gai honetan bakarrik jokatu nahi izan du, gutxiengoan dagoela kontuan hartu gabe, oposizioarekiko, legealdi hasiera honetan, elkarrizketarako jarrera itxia azalduz». Gauzak beste modu batez egin zitezkeela iritzi dio Oterminek: «Ziur gaude, udaletxeko alderdi guztien arteko adostasuna posible izango litzatekeela gobernuak gutxieneko borondatea azaldu izan balu, Errenterian gertatu dena kasu». Soldatak finkatzeko irizpidearen kontra «Ulergaitza» deritzo EAJk zinegotzien soldatak finkatzeko ezarritako irizpideari. Ordainsariak zinegotziek beren aurreko lanean zuten soldataren araberakoak izatea ez du «inondik inora ulertzen» EAJk, «lan bera modu ezberdinean ordainduko dela esan nahi duelako» .

admin

“Gure asmoa da aurten mailaz igotzea”

Kargu berria du pasa den ostegunetik Javier Peralek (Errenteria, 1947): Touringeko presidente da. Luis Mari Larrainen lekukoa hartu du, eta aldaketaren atea ireki du. Orain kanpoko taldeetan aritu diren etxeko jokalariak berreskuratzen ari da, eta hemendik lau urterako Hirugarren Mailan egotea du helburu. Zergatik aurkeztu zenuen zure burua Touringeko presidente izateko? Touringeko zuzendaritzan egon naiz zortzi urtez, eta gauzak ez zeuden ondo. Bazkide [28ren babesa lortu du] batzuk iazko ekainean proposatu zidaten presidente izateko. Ondo pentsatu nuen, eta baiezkoa eman nien. Zerk mugitu zuen balantza baiezkoaren aldera? Touring nola zihoan ikusita, aldaketa behar zuela uste nuen. Errenteriako jendea kanpoan zegoen, eta horiek ekarri behar ziren, eta horretan ari gara. Astebete daramazu Touringeko presidente bezala. Izan duzu denbora elkartea nola dagoen ikusteko? Lan asko egin behar da. Dena oso nahasia dago, eta ordena falta da. Zeintzuk dira Touringek dituen gabezia handienak? Elkartea aldatu behar da, eta hori lortzen ari gara jokalarien bidez; hortik aurrera ikusi beharko dugu nola segitzen duen martxa. Gure asmoa da aurten mailaz igotzea. Jende gaztea hartu dugu,  nahikoa ibilbide eduki dutenak. Helburua da mailaz igotzea hiru kategoriatan: Preferentean, Lehenengo Erregionalean, eta Gazte Mailan. Aurten Gazte Mailakoak jaitsi egin dira, eta espero dugu aurten berriro igotzea. Preferentean aurten, [...]

admin

Blues doinuak igande arte izango dira Hondarribiko hiru eszenatokietan

Blues doinuak iritsi dira Hondarribira. Memphisera bidean lehiaketa egin zuten asteburuan eta bihar emango diote hasiera jaialdiari hiru kontzerturekin. Bentan aste honetan muntatu duten eszenatokian izango dira 21:30etik aurrera eta ondorengo taldeak ...

admin

Rosario Roman gogoan

Atzo elkarretaratzea egin zuten herriko talde feministek deituta pasa den igandean Hernanin izan zen Rosario Romanen hilketa salatzeko. Hamarnaka herritar inguratu ziren emakumeen kontrako indarkeria salatzera, eta zehazki, heriotza hori errefusatzera.

admin

Oiartzun Irratia: uztailak 6

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Elkarrizketaren tartea. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Eguzkia eta itzala. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albisteak. 20:3...

admin

Salaketa jarri dute ekologistek Bakarraiztegiko errekagatik

Bakarraiztegiko errekaren egoera dela eta, Eguzkik eta Ekologistak Martxan taldeek salaketa jarri dute Gipuzkoako Ingurumeneko Fiskaltzan. Sagasti industriagune ondoko errekaren egoeraren berri pasa den ekainaren 18an berriro egiaztatu zutela adierazi dute bi talde ekologistek Fiskaltzaren aurrean egindako salaketan. “Ekainaren 18an ikusi genuen errekak kolore grisa zuela, erabat ilunak eta ur fekalen usainarekin”. Horrela, “agerian dagoen estolda” dela iritzi dute Eguzkikoek zein Ekologistak Martxan-ekoek: “Usaina jasanezina da. Gainera, inolako zalantzarik gabe esan daiteke inguruan ez dagoela animaliarik”. Horrez gain, errekaren ondoan plastiko zantzuak eta lokatza daudela zehaztu dute talde ekologistako kideek jarri duten salaketan. Hori bai, errekaren inguruko basoa (hainbat motako haritzez osatutakoa) “egoera onean” dagoela esan dute. Arazoa aspaldikoa dela gogorarazi dute: “Inguruko bizilagunekin hitz egin dugu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari egoera zein hainbatetan salatu duten arren, inoiz ez diote irtenbiderik jarri”. “Isuriak, industriagunetik” Fiskaltzari errekaren egoera zein den azaldu ondoren, isurien jatorria euren ustez zein den idatzi dute ekologistek: “Ziur esan daiteke ondoan dagoen Sagasti industriagunetik datozela isuriak. Porlanezko hodi bat dago Bakarraiztegi errekaren ibilguan, eta badirudi hori dela isuri kutsagarriak botatzen dituen hodia”. Hala ere, hodi bat baino gehiago gehiago dagoela dirudiela esan dute, “errekan gora eginez gero, ura kutsatuta dagoela ikus daitekeelako”. Horregatik, egoera [...]

admin

Gaizka Saizar futbolariak Gironan jokatuko du 2011/2012an

Espainiako Ligan Bigarren Mailan dagoen Girona futbol taldeak Gaizka Saizar futbolaria fitxatu du. Talde zuri-gorriak fitxatu berri duen jokalaria, gazteen Ohorezko Mailan hasi zen jokatzen Antiguoko taldearekin. 1999/2000 denboraldian Sabadell taldeak...

admin

Ainara Lasaren erakusketa ikusteko azken egunak

Ainara Lasaren Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa etzi arte ikus daiteke udaletxean.

admin
Gehiago