Maitane Azpeitiak urrezko domina eskuratu du 23 urtez azpiko lehian, Espainian
Urrezko domina janzteko faborito nagusia zen, eta ez du hutsik egin. Maitane Azpeitia atleta oiartzuarrak urrea irabazi zuen asteburuan, Espainiako 23 urtez azpiko Atletismo Txapelketan, Andujarren (Jaen). Luzera-jauzian eta salto hirukoitzean lehiatzekoa zen oiartzuarra, baina azkenean, luzera jauzian bakarrik lehiatu zen, hanka batean arazoak dituelako. Luzera-jauzi proba horretan eskuratu zuen urrea Azpeitiak, 6,14 metroko saltoa egin ondoren. Erakutsitako maila ikusita, Kraff-At. San Sebastian taldeko kideekin beste urre bat eskuratzeko gai izango zen errelebuetan, baina hankako arazoak medio, ez zuen proba horretan parte hartzerik izan. Hurrengo probak Txekiar Errepublikan jokatuko ditu Azpeitiak, hilaren 14tik 17ra. Espainiako Atletismo Federazioak aukeratu du, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan parte hartzeko.
Urrezko domina janzteko faborito nagusia zen, eta ez du hutsik egin. Maitane Azpeitia atleta oiartzuarrak urrea irabazi zuen asteburuan, Espainiako 23 urtez azpiko Atletismo Txapelketan, Andujarren (Jaen).
Luzera-jauzian eta salto hirukoitzean lehiatzekoa zen oiartzuarra, baina azkenean, luzera jauzian bakarrik lehiatu zen, hanka batean arazoak dituelako.
Luzera-jauzi proba horretan eskuratu zuen urrea Azpeitiak, 6,14 metroko saltoa egin ondoren.
Erakutsitako maila ikusita, Kraff-At. San Sebastian taldeko kideekin beste urre bat eskuratzeko gai izango zen errelebuetan, baina hankako arazoak medio, ez zuen proba horretan parte hartzerik izan.
Hurrengo probak Txekiar Errepublikan jokatuko ditu Azpeitiak, hilaren 14tik 17ra. Espainiako Atletismo Federazioak aukeratu du, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan parte hartzeko.