Blues doinuak igande arte izango dira Hondarribiko hiru eszenatokietan
Blues doinuak iritsi dira Hondarribira. Memphisera bidean lehiaketa egin zuten asteburuan eta bihar emango diote hasiera jaialdiari hiru kontzerturekin. Bentan aste honetan muntatu duten eszenatokian izango dira 21:30etik aurrera eta ondorengo taldeak ...
Blues doinuak iritsi dira Hondarribira. Memphisera bidean lehiaketa egin zuten asteburuan eta bihar emango diote hasiera jaialdiari hiru kontzerturekin. Bentan aste honetan muntatu duten eszenatokian izango dira 21:30etik aurrera eta ondorengo taldeak izango dira taula gainean: Belceblues, Girls Whith Guitars eta Johnny Winter.
Memphisera bidean
Travellin Brothers blues musika taldea izan da Road To Memphis lehiaketaren lehenengo edizioaren irabazlea. Aurtengo berritasunik nabarmenetakoa da Hondarribiko Blues Festibalak asteburuan martxan jarri zuen Memphisera bidean lehiaketa. Larunbat eta igandean egin zuten eta parte hartzaileak Euskal Herriko blues taldeak izan ziren. Travellin Brothers garaileek Memphiseko International Blues Challenge (IBC) jaialdian parte hartzeko hegazkin txartelak eta hotel erreserba eskuratu zituen.
IBC mundu guztiko blues taldeek parte hartzen duten lehiaketa da. Memphisko Beale Street kale famatuko klubetan jo ohi dute taldeek lau egunez, blues munduan dauden eragile garrantzitsuenen aurrean. Askoren ustez, Memphis da blues musika estiloaren hiriburua.
Johnny Winter sarituko dute
Aurtengoa seigarren edizioa izango da eta bihar hasi eta igande arte izango dira kontzertuak Hondarribian. Gainera, Johnny Winter blues eta rock gitarra jotzaile estatubatuarrak jasoko du aurten festibalak ematen duen ohorezko saria.