Fiskalak zortzi urtera jaitsi du Jacintorentzako zigor eskaera
Bateragune auzia bihar amaituko da, eta gaur, bitartean, Auzitegi Nazionaleko fiskalak hartu du hitza. Zigor eskaerak mantendu egin ditu Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen du) Bateragunen “funtzio erabakiga...
Bateragune auzia bihar amaituko da, eta gaur, bitartean, Auzitegi Nazionaleko fiskalak hartu du hitza. Zigor eskaerak mantendu egin ditu Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen du) Bateragunen “funtzio erabakigarria” zutelakoan. Gainontzekoei zigorra jaitsi egin die edo ez du zigor eskaerarik egin. Sonia Jacinto herriko auzipetuarentzat, esaterako, zortzi urteko espetxe zigorra eskatu du Arkaitz Rodriguezentzat bezala; Miren Zabaletarentzat bederatzikoa, eta Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serrarentzat ez du eskaerarik egin.
Fiskalak esan du Bateragune zuzendaritza bat zela eta estrategia politiko-militarra unean uneko egoerara egokitzea zuela helburu. Vicente Gonzalez Mota fiskalaren arabera, Bateragune izeneko zuzendaritza talde bat zegoela “garbi dago”. Horren helburu bakarra “estrategia politiko-militarra unean uneko egoerara egokitzea” zela adierazi du, eta “estrategiaren norabide aldaketaren gakoa” Auzitegi Gorenak agindutako legez kanporatzeak izan zirela. “Ez dago inolako agiririk ETArik gabeko proiektu bat zela dioenik”, gaineratu du.