Zientzia udalekuak hasi dituzte Arritxulon

Iaz bezala, aurten ere zientzia udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, Arritxulo aterpetxean. Dagoeneko iritsi dira lehenengo txandakoak: 50 gaztetxo dira, 1998-1999 urteetan jaiotakoak. Astele...

Iaz bezala, aurten ere zientzia udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, Arritxulo aterpetxean. Dagoeneko iritsi dira lehenengo txandakoak: 50 gaztetxo dira, 1998-1999 urteetan jaiotakoak. Astelehenean iritsi ziren, eta hilaren 10a arte egongo dira bertan.

Bigarren txandakoak hilaren 11n (astelehenean) iritsiko dira, hilaren 17a arte. Adin bereko beste 50 gaztetxo dira. Hirugarren txandakoak ere 50 izango dira, 1996-1997 urteetan jaioak. 18tik 24ra egongo dira Arritxulon.

Gazteengan zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea da udalekuen helburu nagusienetako bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.