Agenda 21eko lanak Zuloagan jarri dituzte

Hondarribiko eskoletako ikasleek Agenda 21erako egindako lanak ikusteko jarri dituzte Zuloaga Etxean, iganderra arte. Erakusketa 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute bitarte horretan.

admin

Oscar Pereira Garciaren argazkiak, Modottin

Oscar Pereira Garciaren argazkiak ikusteko jarri dituzte Kale Nagusiko Modotti tailerrean, hilaren 25era arte. Pereira Rockaren Historian lizentziaduna da, eta bere idoloak, toki atseginenak eta gune historiko garrantzitsuenak bildu ditu argazkietan. A...

admin

Euskal Herriaren partida eta pilota, irratian

Bi protagonista izango ditu gaur Joxe Migel Lopezen Kirolez blai! saioak, Oiartzun Irratian: Euskal Herriaren partida eta pilota. Esaiteko Martxel Toledo Euskal Herriko selekzioak hilaren 28an Tunisiaren kontra jokatuko duen partidaz ariko da. Pilotaz ...

admin

Disko eta liburu azokarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu ditu Ttur-tturrek

Etzi hasi eta hilaren 24 arte egongo da irekita azoka; igandean Txerri Eguna egingo dute, herriko San Tomas  Gabonen atarian, beste behin, Disko Eta Liburu Azoka antolatu du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Horren harira, hainbat ekimen antolatu dituzte, etzi hasi eta hilaren 24 arte. Eta igandean, ohi bezala, Txerri Eguna ospatuko dute. Azoka etzi irekiko dute, udaletxeko areto nagusian. Goiz eta arratsalde egongo da irekita: 10:30etik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hala ere, Ttur-tturrek zehaztu duenez, hilaren 18an (igandean), 21ean (San Tomas) eta 24an (Gabon Gaua) arratsaldez itxita egongo da azoka. Bertara hurbiltzen direnek euskal disko eta liburuak topatuko dituzte. Gabon Gaua hurbiltzen ari den honetan, oparitarako hainbat ideia eskainiko dizkie Ttur-tturren azokak hurbiltzen direnei. Gainontzean beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte: helduentzako ipuin kontaketa; kale ekintzako jolasak; haurrentzako ipuin kontaketa; film emanaldia, hitzaldia eta musika emanaldia (beheko egitarauan). Ttur-tturreko kideek zehaztu dutenez, haurrentzako jolasak Nekane Martiarenarekin elkarlanean antolatu dituzte. Martiarena larunbatero kale ekintzez arduratzen da, Ttak taldearekin. Bestalde, hilaren 23ko kontzertua berezia izango dela iragarri dute: «Entzuleek aukeratuko dituzte Ane Badiolak, Irati Odriozolak eta Joxeleon Kazabonek abestuko dituzte kantuak». Parte hartzeko deia Ttur-tturrek lan handia egin du ekimen horiek guztiak prestatzen, eta herritarrek parte hartzea da helburua. Hala, [...]

admin

Musika Eskolako abesbatza eta Kontserbatorioko akordeoi orkestraren emanaldia

Irungo Musika Eskolako abesbatzak eta Udal Kontserbatorioko akordeoien orkestrak kontzertua eskainiko dute ostegunean Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Emanaldia doan izango da, baina gonbidapena beharko da sartzeko.

admin

Garaipenak Touring eta Beti Onarentzat

Jardunaldi biribila izan dute Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Zubiaren aurretik jokatu zuen lehia Touringek, eta 2-0 gailendu zitzaion Martuteneri. Larunbat honetan, berriz, Beti Onak ere hiru puntuak lortu zituen: 1-3 irabazi zion Astigarr...

admin

‘Retorna’ kanpaina zer den azalduko dute gaur Reinan

Ekologistak Martxan taldeak antolatuta, Retorna kanpainaren gaineko azalpenak emango dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Hitzaldiaren izenburua Retorna, un paso más hacia el residuo cero. (Retorna, zero zaborrera pauso bat geh...

admin

Erlaitzeko errepidea moldatzea aztertuko dute aste honetan Kontseilu Orokorrean

Heldu den ostegun eta ostiralean Pauen egingo den Kontseilu Orokorreko osoko bilkuran, besteak beste, mugikortasunaren gainean eztabaida eginen dute eta, Departamentuko bost errepideei dagozkien planak aztertuko dituzte, horien artean Hendaia eta Zibur...

admin

Aurtengo taldea mantenduko du Hondarribia-Orsak 2012 denboraldian

Dagoeneko lanean hasi dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak. Lan talde zabala osatu nahi izan dute berdeek 2012rako, 45 arraunlarikoa, eta horretarako Gazte Mailako hainbat arraunlari lehen taldera igotzea erabaki dute: Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Aritz Olaizola, Ion Olaizola, Ivan Rodriguez, Ramon Olaskoaga, Endika Amunarriz, Julen Parramon eta Aritz Etxebeste dira arraunlari horiek. Talde osoa mantenduko dute Zuzendariak pozik daude 2011ko emaitzekin, eta horregatik, talde osoa mantentzeko erabakia hartu dute. Fitxaketen alorrean, Gorka Vertiz arraunera bueltatu da, eta San Juandik Ivan Lopez eta Oriotik Fernando Balenziaga iritsi dira. Mikel Orbañanosen ustez, jende berriaren ekarpena onuragarria izango da: «Denek lana gogor egin beharko dute. Zaila izango da postua lortzea».

admin

Gaztelutxo harrera etxeko proiektua esleitzea aztertuko du Tokiko Gobernu Batzarrak

Ostiral goizean, 08:00etan, bilduko da Tokiko Gobernu Batzarra Ohiko Bilkura egiteko, eta hiru puntuko gai zerrenda izango du mahai gainean. Lehenengo puntuan, Gobernu Batzarrak 2011ko azaroaren 18an eginiko akta irakurri eta bidezkoa bada, onartu egin...

admin

Abaraxka, haur eta gurasoen festarekin joango da oporretara

Abaraxka ludotekak Gabonetako oporrengatik ateak itxiko ditu etzi, urtarrila arte. Hiruhilabete honi bukaera emateko, euskal jolas eta abestien festa prestatu dute egun horretarako ludotekako arduradunek, haur eta gurasoentzat. Gainera, aste honetan at...

admin

Bertako barazkiak modu osasungarrian nola kontsumitu azalduko dute

Arraztalo elkarteak hitzaldia antolatu du; bihar izango da, Elorsoro kiroldegiko bilera aretoan Arraztalo elkarteak galdera batekin piztu nahi du jendearen interesa: «Bazenekien azenario hostoak jan daitezkeela?». Jende gehienak ez daki hori. Horrega...

admin

‘Nagore’ filma emango dute ostiralean, pantaila handian

Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 16an, Amaia Kultur Zentroko auditorioan. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.  

admin

‘Errenterian, hartu-eman bizian’ kanpaina, abian

Beste urte batez, Errenteriako Udalak merkataritzan euskararen erabilera sustatzera zuzendutako Errenterian, hartu-eman bizian kanpaina jarri du martxan. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak jakinarazi duenez, datozen sei hilabeteetarako bi pertsona kontratatu dituzte herriko komertzio eta ostalaritza establezimenduak banan-banan bisitatzeko. Euskararen presentzia areagotzeko lana egingo dute. Balentziagaren arabera, bisita horiek bi helburu nagusi izango dituzte. Batetik, establezimenduak euskaraz dituen datuak eguneratzea, eta bestetik, udalak  ematen dituen doako zerbitzu eta diru laguntzak ezagutaraztea. Zerbitzu eta diru laguntza horiek establezimenduetan euskararen erabilera sustatzera bideratu ditu udalak. Euskararen presentzia, hain zuzen, “establezimenduaren kalitatearen ezaugarri garrantzitsua” dela nabarmendu du Euskara zinegotziak. Errenteriako Udalarekin batera, Oarsoaldeko beste hiru udalek ere, Lezo, Pasaia eta Oiartzungoek, parte hartzen dute egitasmo horretan, eta Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean ari dira. Hain zuzen, proiektua Euskara Komertziora planaren barruan dago. Zerbitzuak eta diru laguntzak Egitasmorako kontratatu dituzten bi langileek establezimenduei informazioa xehe-xehe emango dieten arren, udalak horren gaineko informazioa aurreratu du. Zerbitzuei dagokionean, itzulpen eta hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskainiko du, testuak zuzentzeko. Horrez gain, informazio oharrak ere banatuko ditu zabalik-itxita, merkealdia, lehen/orain, oraintxe nator, menua euskaraz eta antzeko oharrekin. Merkatari eta ostalariei ere euskara eskolak emango dizkiete hala nahi izanez gero. Diru laguntzak, berriz, establezimenduaren errotulua, poltsak, eta webgunea euskaraz jartzera eta euskara eskoletara [...]

admin

EPLEko bi taldeek irabazi dute trinkete txapelketan

Gipuzkoako Trinkete Txapelketa ongi baino hobeto hasi dute EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteko bi taldeek. Eskuz banakako Nagusien Bigarren Mailan, lehen jardunaldian, EPLE 2ko Antton Aranburuk 40 eta 27 irabazi zion Mundarro 1i Gaskako trink...

admin

Julen Mujika sanjuandarra atxilotu dute Donibane Garazin

Julen Mujika sanjuandarra atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizean Donibane Garazin. Ihintza Oxandabaratzekin atxilotu dute, elkarrekin bizi diren etxebizitzan, Nafarroa Behereko hiriburuko erdigunean, Espainia kalean. Goizeko zortzietan bertaratu dira poliziaren hamar bat ibilgailu. Garde-a-vue protokoloa aplikatu diete Mujikari eta Oxandabaratzi, eta Yolanda Molina abokatuarekin ordu erdiz egoteko aukera izan dute. Etxebizitza miatu dute poliziek, arratsaldeko hirurak arte, eta Baionako komisaldegira eraman dituzte pasaitarra eta baxenafarra. Bitartean, 40 bat lagunek babesa eman zieten kanpoan.   ETAren zulo batekin lotura Parisko epaile Laurence Le Vertek aginduta atxilotu dituzte gaur goizean Mujika eta Oxandabaratz. Epailearen arabera, ETArena dela dioten zulo batekin dute harremana biek. Zulo hori 2009an atzeman zuten, Herault departamenduko Minerve herrian. Oxandabaratzek bost hilabete daramatza haurdun, eta lekukoek jakinarazi dutenez, eskuburdinak jarri dizkiote. Aurretik ere espetxean egon da. Gaur arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute Pasai Donibaneko Santiago plazan.

admin

Ereintzak bigarren tokiari eusten dio

Beste jardunaldi batez, Ereintza eskubaloi taldeak ez du hutsik egin. 25-20 irabazi zion larunbatean Arian San Antonio Ardoiri. Lortutako bi puntuekin bigarren jarraitzen du Errenteriako taldeak, Amenabarren atzetik.

admin

Igandean egingo dute San Tomas azoka Agustinetan

Agustinetan ere ez du hutsik egingo San Tomas Egunak. Egun ofiziala abenduaren 21a den arren, auzoan ere egingo dute azoka, baina hiru egun lehenago, igande honetan. Egun horretarako ohiko egitaraua prestatu du bertako auzo elkarteak, eta azoka izango ...

admin

Gipuzkoako Txapelketako finalerdietan

Imanol Ugaldek eta Ekain Etxeberriak finalerdietara iristea lortu dute Gipuzkoako Pilota Txapelketan, Haur Mailan, banaka. Ugaldek etzidamu jolastuko du Madalensoro, 20:30ean. Etxeberriak kanpoan jokatuko du finalerdia. Ez dute zehaztu noiz eta non.

admin
Gehiago