Saririk gabeko lana Hondarribia-Irunentzat

Laugarren sailkatuaren kantxan ezustekoa emateko urrats batera gelditu zen larunbatean Hondarribia-Irun. Garaipena behar zuten berdeek, eta indartsu kantxaratu ziren arren, 74-69 galdu zuten azkenean Sollerren kontra. Sailkapenean behera egin dute eta ...

admin

Anaitasunaren aurka galdu du Hondarribiak

Hamalaugarren jardunaldiko partida galdu zuen, Anaitasunaren aurka, larunbatean, Hondarribiko futbol taldeak. Etxean jokatzen bazuten ere, partida esku artetik joan zitzaien eta 0-2 galdu zuten aretxabaletarren kontra. Hamalaugarrenak dira berdeak sail...

admin

Gaztetxeari buruzko agerraldia, Zuloagan

Hilaren 16an Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek bilera egingo dute, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin. Herriko koadrilekin bildu ondoren, gaztetxearen proiektuari buruz mintzatuko dira bileran. Horren harira, hilaren 17an, eguerdiko hamabieta...

admin

Urruntze agindua urratu duelakoan gizon bat atxilotu dute

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan ustez bikotearengana ez hurbiltzeko agindua urratzea leporatuta. Herrizaingo Sailaren arabera, emakume batek ertzainei deitu zien esanez bikotekideak urruntzeko agindua izan arren, bere etxean azald...

admin

Garraiolari bat hil dute labankadaz

40 urteko gizona da hildakoa; Ertzaintzak 50 urteko beste gizon bat atxilotu du hilketarekin zerikusia duelakoan Oiartzun Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiolari bulgarria da herenegun arratsadean Oiartzungo Lanbarren industrigunean labankadaz hil d...

admin

Erretiratuak San Martzialera joango dira

Asteburu honetan irteera egingo dute erretiratuek, herriko erretiratuen elkarteek antolatuta. Oraingoan, San Martzial bisitatuko dute, eta larunbat goiza pasatzen izango dira. Joateko asmoa dutenek larunbatean, 08:50ean, Topoko geltokian agertu beharko...

admin

Irun Hiria Igeriketa Txapelketa larunbatean Azken Portun

Heldu den larunbatean Irun Hiria Igeriketa Trofeoa antolatuko dute Azken Portu kiroldegian. Horrez gain, waterpolo partida bat jokatuko dute ere; ondorioz, igerilekuak eta spa zerbitzua ohiko erabileentzako itxita egongo dira arratsaldean. Zerbitzua et...

admin

Iñigo Lavado Anakako elizako auditorioan ariko da bihar

Anaka 1881 eta Gordezan elkarteek antolatuta, Ficobako jatetxeko Iñigo Lavadok sukaldaritzaren gaineko solasaldia emango du bihar Anakako elizan, 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaren ondoren bi lagunentzako afari baten zozketa egingo dute. Hitzaldia eliz...

admin

Unai Oiartzun: “400 bisitatik gora izan nituen lehen astean”

Asko dira eskualdeko kirol taldeen emaitzen berri ematen duten komunikabideak. Baina horren berri euskaraz eman dutenak gutxi dira, Irungo Hitza horietako bat, eta Kiroletik bloga bestea Unai Oiartzun Irastortza kazetaritza ikasle irundarrak (Irun, 1992) duela bi aste sortu duen Kiroletik bloga (http://kiroletikblog.blogspot.com). Irun eta Hondarribiko kirol emaitzak, partidetako prebiak eta laburpenak, eta taldeek sortzen duten informazioez idazten du Oiartzunek Kiroletik blogean; inkestak ere egiten ditu, eta aurrerantzean erreportaiak eta elkarrizketak sartzeko asmoa du. Nola sortu zen bloga egiteko ideia? Helburua zen gai baten inguruan idaztea eta nik idatzitakoa jendeak irakurtzea. Kirolaren gaia aukeratu nuen eskualdean kirolari buruz ez zegoelako informazio nahikorik, edo dagoena oso sakabanatuta dagoelako. Dagoen informazio hori bideratzea pentsatu nuen, zerbait gehiago eskaintzeko asmoz. Lehen jarraitzen zenuen gaia al da? Bai, jarraitzen nuen, baina orain gehiago. Ez kirol talde, eta kirolari guztiak, baina jarraitzen nuen. Hasierako ideia partiden kronikak eta prebiak eskaintzea zen, inkestak, bideoak sartzea… bideoena erronka da; bat edo beste sartu dut, baino gehiago sartzea gustatuko litzaidake. Ikasten ari zaren karrerarako baliagarria izango zaizula uste al duzu? Bai, uste dut praktika bezala, ondo etorriko zaidala. Hasiera batean egiten ari naizen gauza bakarra beste komunikabideetan ageri dena nire erara idaztea da, baina aurrerago erreportaia txikiak edo elkarrizketak egin [...]

admin

Real Unionek liderraren aurka berdindu du

Real Unionek berdindu zuen larunbatean Mirandes Bigarren B Mailako liderraren aurka, Galen jokatutako partidan (0-0). Lehen zatian Mirandakoak izan ziren nagusi, baina bigarrenean baloiaren jabetza txuribeltzena izan zen. Bi taldeek golak sartzeko auke...

admin

Andra Mari Abesbatza Gasteizko Principal antzokian

Andra Mari Abesbatzak Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin batera ariko da etzi, Gasteizeko Principal antzokian. Philip Picketten zuzendaritzapean. Kontzertua La Caixaren Gizarte Ekintza Fundazioak antolatu du. Iaz, Iruñeako Baluarten egin bezala, aurten...

admin

Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa antolatu dute Hondarribian

Gabonetako lehenengo erakusleiho lehiaketa antolatu du udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak. Merkataritza herriko egunerokotasunaren parte izateko helburuz, ondoen apaindutako establezimenduei sariak emango dizkiete. Gabonak girotu nahian, erakusleiho apainduek hilaren 21etik urtarrilaren 8ra arte egon beharko dute ikusteko. Kalera ematen duten erakusleihoa duten establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute. Askatasun osoa izango dute teknika eta estiloari dagokionez, eta izena emateko epea hilaren 19an itxiko dute. Biztanleen Arreta Zerbitzuan eman behar da izena. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena baloratuko ditu, eta erakusleiho onenentzako hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Bertako merkataritza Aitor Kerejeta alkateak testuinguru orokor batean kokatu du lehiaketa: «Hondarribiko Udalak kontsumoa hobetu eta indartu nahi du, zenbait bidetatik: batetik, Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleetako azpiegiturak hobetzen ari gara. Iaz, Almirante Alonso eta horren kale elkartzutak berritu genituen, 5,5 milioi euroko inbertsioa eginez». Gabonetako argiak jartzeko 28.000 euroko inbertsioa egin dutela zehaztu du Kerejetak: «Eta horrez gain, lehiaketa hau jarri dugu martxan». Udalak, merkatariek eta Bidasoa Bizirik-ek osatutako Merkataritza Mahaiari ere garrantzia eman dio alkatea: «Hiriko merkataritza sustatzeko ahal dugun guztia egiten ari gara, eta hala jarraituko dugu».

admin

Gaur piztuko dituzte gabonetako argiak

Gaur arratsaldean piztuko dituzte gabonetako argiak Irunen, San Juan Harria plazan 18:30etik aurrera egingo duten ekitaldian. Irungo Kontserbatorioko Bandak eta Eguzkitzako hirugarren mailako ikasleek parte hartuko dute ekimenean. Azken urteetan Zabalt...

admin

Finala, Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketan

Igandean, Oier Sarasti eta Ander Imaz Oiarpeko pilotariek Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatuko dute, Urretxuko pilotalekuan. Aurkari, Amezketako Zazpi Iturri taldeko Altuna eta Tolosa izango dituzte. Final gogorra eta parekatua espero dute.

admin

Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu Frantziako Poliziak Donibane Garazin

BERRIA.INFO-k jakin duenez Frantziako Poliziak Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu gaur goizean Donibane Garazin. Albiste agentzien arabera Laurence Levert epaileak eman du atxilotzeko agindua, eta ETAko kidetzat jo dituzte...

admin

Asteburuko emaitzak

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Mirandes 0-0 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Roteta 4-0 Mondragon-Real Union 0-0 Erregional Preferente Maila Mariño-Lengokoak 4-4 Allerru-Dunboa Eguzki 1-4 Eskubaloia Zilarrezko maila Bidasoa Irun-Alcobenda...

admin

Odola emateko aukera, gaur, anbulatorioan

Abenduko odol erauzketa saioa gaur egingo dute. 18:00etatik 20:00etara izango da elkartasun keinua egiteko aukera anbulatorioan. Odola eman dutenei askaria emango diete. Herritarrei animatzeko deia egin diete.

admin

Helduentzako ipuinak kontatuko ditu Virginia Imazek, ostegunean

Virginia Imaz ipuin kontalariak gaztelerazko ipuinak kontatuko ditu ostegunean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldiaren goiburua Corazonadas izango da, eta arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasiko da.

admin

17 hilabeteko bidaia osteguneko Zure abenturaren bila programan

Aste honetako Zure abenturaren bila programan euskarazko proiekzio bat ikusteko aukera izango da. 2007ko maiatza eta 2008ko urria bitartean Joanesek 26.000 km egin zituen bizikletaz; 29 herrialdeetan zehar, planetako leku ezkutukoenetako batzuk zeharkatu zituen egileak.  

admin
Gehiago