
Euskal Herri osoko hainbat hautetsi 24 orduko baraualdia egiten ari dira gaur, euskal presoen eskubideen alde. Lezon Bilduko hautetsiak ari dira egiten, eta eguerdian elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean. Hautetsiez gain, udaleko hainbat lang...

Azken emaitza kaskarrak ahazteko eta sailkapenean beheko postuetatik aldentzeko ezinbestean irabazi behar du bihar Ohorezko Erregional Mailako Trintxerpek Real Union Bren zelaian (15:30ean). Izan ere, bost partida jarraian daramatzate zuri-urdinek part...

Gaur gauean The Back Tracks taldeak kontzertua emango du Zumardiko Haizea tabernan. Emanaldia 23:30ean hasiko da, eta bi ordu inguru iraungo ditu. Rock, soul eta blues doinuak entzuteko aukera izango dute hara joaten diren guztiek.

Adin tarte guztientzako ekintzak antolatu ditu Ttak taldeak —larunbateko kale ekintzen arduradunak— Gabonetarako. Gabonetako egitarau osatua egin du. Ia arratsaldera zerekin gozatu izango dute etxeko txikiek (behean). Ttak taldeak larunbaterako kale ekintzaren bat antolatzen du 6-12 urteko haurrentzat: jolasak, puzgarriak, eskulanak, magia… Doneztebe plazan elkartzeaz gain, auzoetara eta elkarteetara ere eramaten ditu Ttak-ek kale ekintzak. Gabonetan, 6 urtetik beherako txikientzat ere egingo dituzte. EGITARAUA Bihar. Jolasak eta ipuin kontaketa, Doneztebe plazan, 16:30ean (Liburu Eta Disko Azokararen harira). Hilaren 22an. Zirko jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Hilaren 23an. Tailerrak eta eskulanak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Hilaren 26an. Puzgarriak, Elorsoro kiroldegian. 11:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 19:00etara. Hilaren 27an. Puzgarriak, Elorsoro kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara. Hilaren 28an. Antzinako jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Hilaren 29an. Kultura plazara, Irrien Klubeko pertsonaiekin, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hilaren 30an. Jonmagic magoa (14 urteko mago gaztea). 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Urtarrilaren 2an. Jolas erraldoiak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Urtarrilaren 3an. Taloak egitera, 17:00etan, Doneztebe plazan. Urtarrilaren 4an. Tailerrak eta eskulanak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Urtarrilaren 7an. Agur oporrak jolasean, 17:00etan, Doneztebe plazan.

Bihar, 16:00etan eta Andonaegin, Sanpedrotarrak eta Dunboa-Eguzkik neurtuko dituzte indarrak. Puntu premia dute moreek.

Elur falta dela eta, proba Espot Esqui estazioan ez jokatzea erabaki dute eta Port Aine mendian egingo dute Herria Cronoespot proban parte hartuko du Izaskun Zubizarreta kirolariak bihar Port Aine mendian (Bartzelona, Herrialde Katalanak). Proba puntua...

Hondarribiak bi azoka izaten ditu urtean; bat udan eta bestea neguan. Hala, Neguko Jardunaldien barruan, Euskal Liburu eta Disko Azoka ireki dute, igandera arte, Arrantzale auzoan. Azoka 10:00etatik 13:00etara, goizez, eta 16:00etatik eta 20:00etara, arratsaldez izango da zabalik. Atzo, Toti Martinez de Lezea, iazko azokan liburu gehien saldu zituen idazlea saritu zuten. Durangoko liburu eta disko azokako berritasun gehienak daude azokan.

Donibanen, Antxon eta Trintxerpen San Tomas azokak egingo dituzte eguerdira arte Azken urteetako ohiturari jarraituz, San Tomas Egunaren aurreko igandean egingo dituzte Antxon, Donibanen eta Trintxerpen egun horri lotutako azokak. Hau da, etzi, txistor...

Portua auzoko bigarren faseko lanak aurrera doaz, eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditorium berriaren arteko gunea bukatu dute jada. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakitik zortzigarrenera arte, hau da, Hondar jatetxean hasi...

Emeki elkarteak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Berdintasunerako Irudiak izeneko argazki lehiaketa antolatu du lehenengo aldiz, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna landu eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Genero ikuspegiko lehiaketa 1...

Bi emanaldi, bi tokitan. Asteburuan Zornotzan (Bizkaia) eta Luhuson (Lapurdi) emango du Gure bide galduak antzezlana Dejabu Panpin Laborategiak. Gaur, 21:30ean, Zornotza aretoan izango da Bizkaiko herrian, eta bihar, berriz, 20:00etan, Luhusoko Harri X...

Erregional Ohorezko Mailako Pasaia eta Oiartzun bihar neurtuko dira 16:30etik aurrera Don Boscon. Pasaiak lau partida segida daramatza irabazi gabe, eta Oiartzun, berriz, azken hiruetan garaile izan da. Antxotarrek beharrezkoa dute garaipena mailaz igo...

Ereintza eskubaloi taldeak etxetik kanpo izango du lehia asteburuan, BM Colindresen kontra. Errenteriarrek liderrari aldentzen ez uzteko irabazi beharra daukate. Kantabriarrak zortzigarren postuan daude sailkapen nagusian. Lehia 18:30ean hasiko da Coli...

Urtarrilaren 8ra arte izango da zabalik gehien jota hamabi zentimetro dituzten artelanen erakusketa San Pedroko Udal Aretoa 12 cm erakusketaren ekitaldi berri bat jasotzeko prestatu dute dagoeneko. Gaur zabalduko dute gehien jota hamabi zentimetro luze...

Legeak dioena betetzeko laguntza da Foru Aldundiak emango duena; Pasaiak ere jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntzak emango ditu herrialdeko hainbat zaharren egoitza egokitzeko lanak egiteko. Horietako bat da Oiartzungo Petra Lekuona. Aldundiak 1...

60 bat lagun bildu ziren herenegun iluntzean eta astearte arratsaldean Donibanen, Julen Mujikaren eta Intza Oxandabaratzen atxiloketa eta inkomunikazioa salatzeko. Atzo arratsaldean Parisen zuten atxikita sanjuandarra. Inkomunikatuta duten artean mobil...

Pasaia Musikalen abenduko kontzertu zikloaren harira, lau musika emanaldi izango dira herrian gaur, bihar eta etzi. Gaur, 20:00etan, Irungo Musika Eskolako soka orkestrak saioa emango du Trintxerpeko elizan. Bihar, ordu berean, baina Antxoko elizan, Pa...

Gabonetako jaiak bertan direla eta, Hondarribiko Gurutze Gorriak jostailuak jasotzeko kanpaina hasi du. Hala, hilaren 20ra arte, egoera onean dauden jostailuak emateko aukera izango dute herritarrek. Hondarribiko Molla ibilbideko zazpigarren zenbakian ...

Ligako bigarren sailkatua menderatzen saiatuko da Ohorezko Erregional Mailako Hondarribia futbol taldea bihar, 17:00etatik aurrera, Donostian. Berio izango dute dute berdeek aurrez aurre. Azken jardunaldiko porrotaren ondorioz, behera egin dute sailkap...