Herriko haurrentzako ekintzak antolatu dituzte Gabonetarako
Adin tarte guztientzako ekintzak antolatu ditu Ttak taldeak —larunbateko kale ekintzen arduradunak— Gabonetarako. Gabonetako egitarau osatua egin du. Ia arratsaldera zerekin gozatu izango dute etxeko txikiek (behean). Ttak taldeak larunbaterako kale ekintzaren bat antolatzen du 6-12 urteko haurrentzat: jolasak, puzgarriak, eskulanak, magia… Doneztebe plazan elkartzeaz gain, auzoetara eta elkarteetara ere eramaten ditu Ttak-ek kale ekintzak. Gabonetan, 6 urtetik beherako txikientzat ere egingo dituzte. EGITARAUA Bihar. Jolasak eta ipuin kontaketa, Doneztebe plazan, 16:30ean (Liburu Eta Disko Azokararen harira). Hilaren 22an. Zirko jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Hilaren 23an. Tailerrak eta eskulanak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Hilaren 26an. Puzgarriak, Elorsoro kiroldegian. 11:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 19:00etara. Hilaren 27an. Puzgarriak, Elorsoro kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara. Hilaren 28an. Antzinako jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Hilaren 29an. Kultura plazara, Irrien Klubeko pertsonaiekin, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hilaren 30an. Jonmagic magoa (14 urteko mago gaztea). 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Urtarrilaren 2an. Jolas erraldoiak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Urtarrilaren 3an. Taloak egitera, 17:00etan, Doneztebe plazan. Urtarrilaren 4an. Tailerrak eta eskulanak, 17:00etan, Doneztebe plazan. Urtarrilaren 7an. Agur oporrak jolasean, 17:00etan, Doneztebe plazan.
Adin tarte guztientzako ekintzak antolatu ditu Ttak taldeak —larunbateko kale ekintzen arduradunak— Gabonetarako. Gabonetako egitarau osatua egin du. Ia arratsaldera zerekin gozatu izango dute etxeko txikiek (behean).
Ttak taldeak larunbaterako kale ekintzaren bat antolatzen du 6-12 urteko haurrentzat: jolasak, puzgarriak, eskulanak, magia… Doneztebe plazan elkartzeaz gain, auzoetara eta elkarteetara ere eramaten ditu Ttak-ek kale ekintzak.
Gabonetan, 6 urtetik beherako txikientzat ere egingo dituzte.
EGITARAUA
- Bihar. Jolasak eta ipuin kontaketa, Doneztebe plazan, 16:30ean (Liburu Eta Disko Azokararen harira).
- Hilaren 22an. Zirko jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Hilaren 23an. Tailerrak eta eskulanak, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Hilaren 26an. Puzgarriak, Elorsoro kiroldegian. 11:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik 19:00etara.
- Hilaren 27an. Puzgarriak, Elorsoro kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara.
- Hilaren 28an. Antzinako jolasak, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Hilaren 29an. Kultura plazara, Irrien Klubeko pertsonaiekin, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Hilaren 30an. Jonmagic magoa (14 urteko mago gaztea). 17:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Urtarrilaren 2an. Jolas erraldoiak, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Urtarrilaren 3an. Taloak egitera, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Urtarrilaren 4an. Tailerrak eta eskulanak, 17:00etan, Doneztebe plazan.
- Urtarrilaren 7an. Agur oporrak jolasean, 17:00etan, Doneztebe plazan.


