
Abenduaren 5etik 12ra. Karmele Irastorza-Garazi Moreno: 23-30. Jonathan Agirre-Xabi Manterola: 27-30. Borja Arruti-Jon Aroztegi: 30-26. Mikel Mitxelena-Jon Arin: 30-12. Ekain Guridi-Aitor Palomo: 30-20. Egoitz Mitxelena-Imanol Galardi: 19-30. Bikutze-...

Asteazkenean izango da San Tomas Eguna, baina zenbait auzo elkartek asteburura aurreratu dituzte egun horri lotutako ekitaldiak. Beraunen, esaterako, larunbatera begira prestatu dituzte ekintzak. Goizean goizetik erakusketa izango da auzo elkartearen t...

Igande arratsaldean antzerkia ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Txalo antzerki taldeak Baginaren bakarrizketak antzezlana eramango du Gezalako oholtzara. Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrerarik ez da ordaindu behar. Emakumeen sexualitatea Baginaren bakarrizketak antzezlanak emakumearen sexualitatea du oinarri, eta sexulitatearekiko dituzten lotsa eta errua kentzea da helburua. Umorea eta samurtasuna ditu antzezlanak. Antzezlana egiteko 200 emakume baino gehiago elkarrizketatu dituzte. Munduan obra garaikide antzeztuenetakoa da.

XIV. Prosa eta Poesiako sariak banatuko dituzte igandean, udaletxeko areto nagusian, 11:00etan. Urtero antolatzen ditu udalak sari horiek, eta herriko bi ikastetxeetako ikasleen lanak saritzen dituzte, adinaren araberako hainbat sailetan.

Irungo Bilgune Feministak autobusa jarriko du larunbat arratsaldean Bilbon Indarkeria sexistak mila aurpegi. Erantzun! lelopean egingo den manifestaziora joateko. Interesa duenak posta elektronikoz izena eman dezake. Bilgunetik esan dute leku gutxi bat...

Koldo Mitxelena ikastetxeak II. World Kafea antolatu zuen asteartean. Bertan, gogoeta egin zuten honako gai honen gainean: Gure ametsetako eskola. Bildutakoek gaur egun eskola nolakoa den eta gerora nolako eskola izatea gustatuko litzaiekeen aztertu zu...

Aurinko Eskola aisialdi eta formakuntza taldeak gabonetako kanpamendua antolatu du 4 eta 12 urte bitarteko haur euskaldunentzat. Udan eginiko kanpamendu irekien arrakastaren ondotik erabaki dute gabonetan errepikatzea. Hilaren 26tik urtarrilaren 5a arteko goizetan muntatuko dute kanpamendu nomada, baina, Saioa Garcia eta Virginia Huarte begiraleek adierazi dutenez egunero muntatu eta desmuntatuko dute: “nomadak izanda, egunero hiriko leku batera joango gara jolastera”. Aurinko Eskolatik esan dutenez, bi aukera daude: bata, egun guztietarako izena ematea, eta bestea, gustoko ekintzetarako soilik apuntatzea. Izena emateko epea hilaren 22an amaituko da. Informazio gehiago nahi eta izena eman nahi duenak aurinkoeskola.com webgunea bisitatu dezake. Edonola ere, Aurinko Eskolak egoitza du Irungo Pinudi auzoan, Bera Bidasoa kaleko 2. zenbakian, Rantxo bezala ezaguna den lekuan. Finlandiako esperientzia Aurinkok eguzkia esan nahi du finlandieraz, eta ez da ausaz hautatutako izena, Finlandiako hezkuntza metodologia baliatzen dutelako Aurinko Eskolan. Bizitzako esperientzietan oinarritutako hezkuntza da, eta Finlandia eskola porrot txikiena duen lurraldea dela nabarmentzen dute. “Haur guztiak dira ezberdinak, eta bakoitzaren ezaugarriak garatzea garrantzitsua da”, gaineratu dute Aurinkotik.

Angel Magoak magia ikuskizuna emango du gaur, 11:30ean, Sanmarkosene egoitzan. Helduei zuzendutako ikuskizun horretan magia eta umorea uztartuko ditu.

Haurtzaroan eta nerabezaroan bizkar hezurra nola zaindu azaltzeko hitzaldia emango du gaur, Karmengo Ama ikastetxean, Michel Marmier doktoreak. 15:00etan hasiko da hitzaldia, eta joan nahi duen oro sar daiteke ikastetxera Marmierren hitzaldia entzutera...

Kultura librea izango da Mikelazulo kultur elkartean mahai gainean jarriko duten gaia. Igandean, 10:30etik aurrera, gosari-solasaldia egingo dute gaiaren gainean hitz egiteko. Gaiaren testuingurua “kultura gizartearen behar bat” dela izango...

Lezoko Udalak bandoa atera du, bihar Euskal Herri osoko hautetsiek egingo duten baraualdiarekin bat egingo dutela iragarriz. Baraualdia euskal presoen eskubideen aldekoa izango da. Bihar eguerdian elkarretaratzea egingo dute Gurutze Santuaren plazan, 12:00etatik aurrera. Herriko eragile guztiei mobilizazio horretan parte hartzeko gonbitea egin diete. Horrez gain, urtarrilaren 7an euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioarekin bat egin dute. Ainhoa Zabalo alkateak sinatutako bandoaren arabera, egungoa “aukera historikoa” da, eta “euskal preso politikoen eskubideen errespetua eskatzen du”. Eskubide horiek honakoak dira: “Dispertsioa bukatzea eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea etea zigorra beteta dutenen askatzea”. Bandoan, baraualdiarekin eta manifestazioarekin bat egiteaz gain, herritarrei batzeko deia egin diete: “Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilaren 7ko mobilizazioarekin bat egin eta beronen eskuetan dagoena egin dezaten bere ekimen sozial, kultural edo kirolaren alorreko ordutegiak berau indartze aldera koka ditzaten”. Ezberdintasunen gainetik Presoen eskubideen aldeko mobilizazioetan ahalik eta jende gehien biltzeko nahia du udalak. “Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osa dezagun”, nabarmendu du alkateak.

Lezoko mapa toponimiko berria aurkeztuko dute gaur arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Aurreko mapa toponimikoa orain dela hamabi urte egin zuten. Berritzeko arrazoiak 1999ko mapa toponimikoa berritzeko hainbat arrazoi...

Helduen Tailerretako arduradunek ikastaro berria antolatu dute: luzatze ariketa ikastaroa. Hainbat saio solte egin dituzte aurretik, eta jendearen interesa ikusita, ikastaroa antolatzea erabaki dute. Urtarriletik martxora egingo dute, astelehenetan eta...

Gainean daude Gabonak eta garai hauetan ohikoak baino erosketa gehiago egiten dituzte herritarrek. Iragarkietan bultzatzen duten eredua ingurumenarentzako «jasangaitza» dela salatzearekin batera, Errenteriako Udaleko Ingurumen Sailak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei Gabon ekologikoagoak egite aldera. “Edozer erosi aurretik, beharrezkoa den eta ingurumenean izango dituen ondorioen gainean gogoeta egiteko eskatzen diegu herritarrei”, azaldu dute Ingurumen Sailetik. Energiaren kontsumoa, hondakinen murrizketa, Gabon opari eta Gabonetako zuhaitz eta apaingarrien gaineko aholkuak eman ditu udaleko sailak, jaiak modu “jasangarriagoan” ospatzeko. Energiaren kontsumoari dagokionez, kontsumoa murrizteko, autoaren ordez garraio publikoaren alde egiteko, etxetresna elektriko eraginkorrak erabiltzeko, kontsumo baxuko bonbilak erabiltzeko eta etxeetan berogailuak neurriz erabiltzeko eskatu diete herritarrei. Sortutako hondakinen gainean, berriz, datua eman du Ingurumen Sailak: “Eguneko kilo eta erdi zabor sortzen du herritar bakoitzak, eta Gabonetan, berriz, bi kilo sortzen ditu, eta azken horien erdia, bilgarriak da”. Horren harira, erabili eta botatzeko produktuak saihesteko, dendetan ematen dituzten plastikozko poltsen ordez oihalezkoak edo erosketa gurdiak erabiltzeko eskatu diete herritarrei: “Edukia erosi, eta ez ontzia”. Kontsumo «bidezkoagoa» egite aldera, jostailu “ezberdinak” erosteko proposatu dute: “Bertako artisauek egindakoak, ez sexistak eta ez belikoak izatea garrantzitsua da, baita sormena lantzen lagungarri izatea ere”. Neurri horiekin guztiekin herritarrek “diru gutxiago gastatzeaz gain”, Gabon ekologikoagoak izango dituztela nabarmendu du [...]

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte etzi, Kontzejupeko, Elizaldeko eta Haurtzaroko pilotalekuetan. 16:00etatik 18:00etara pilotaleku horiek ezin izango dituzte erabili gainontzeko erabiltzaileek. Beste pilotazaleek frontoiak ezin dituztela erabil...

Joaquin Sabina eta Joan Manuel Serrat ekarriko dituzte De Cyne Reynara. Bi musikariak, ordea, ez dira Errenteria-Oreretan izango, beste bi aurpegi ezagunek interpretatuko baitituzte euren abestiak: Iñaki Salvador eta Luis Mari Moreno Pirata-k. Gaur ga...

Ertzaintzak 20 urteko neska bat atxilotu du ustez adin txikiko bati bi aldiz erasotu eta lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, ustezko erasotzailea 12, 13 eta 14 urteko hiru adin txikikoekin batera zegoen. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Fan...

San Tomas Eguna antolatzeko batzarra deitu dute gaurko. Orain artekoak bezala, batzar irekia izango da, eta Merkatuzarren egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera. Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

M15 Bidasoa herri mugimenduak kooperatiba integralen gaineko hitzaldia antolatu du heldu den astelehenerako, hilaren 19rako, Cooperativa Integral Catalana taldeko kide batzuen partehartzearekin. Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan izango da, 19:00etan ...