2011/12/15

Udal Gobernu Taldea: «Preso politikoen eskubideak bermatu behar dira»

Urtarrilaren 7ko manifestazioarekin bat egin dute hautetsiek, eta herritarrei bertara joateko eskatu diete Pasaiako Udalak Bandoa zabaldu du herriko kaleetan, euskal presoen eskubideen alde. Une historikoa dela gogorarazi, eta presoen aldeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Lehenik, dispertsioa amaitzea eta preso guztiak Euskal Herriratzea eskatu du udalak, baita gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta zigorra beteta duten presoak askatzea ere. Bigarrenik, urtarrilaren 7an euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin bat egiteaz gain, herritarrak eta udalerriko eragile guztiak ere bat egitera gonbidatu ditu Udal Gobernu Taldeak. Hirugarrenik, bihar hautetsiek baraua eta elkarretaratzea egingo dituztela iragarri dute. Elkarretaratzea 12:00etan izango da, Arizabalo jauregiaren aurrean (Donibanen), eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete. Egungo egoeraren garrantzia nabarmendu du Udal Gobernu Taldeak zabaldutako bandoan: «Ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman behar dugu denek, eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena burutu». Presoen alde, Pasaiako portuan Egin Dezagun Bidea ekimenaren baraualdien testuinguruan, Pasaiako Portuko langileek elkarretaratzea egin zuten astelehenean Portuko Agintaritzako eraikin nagusiaren atarian. Euskal preso eta iheslariak etxera! leloa zuen pankartaren atzean izan ziren langileak. Mobilizazioek ez dute etenik Egin Dezagun Bidea ekimenarekin lotuta, eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazio nazionala berotzeko, baraualdiak eta elkarretaratzeak [...]

admin

Ekaitzak San Tomas jaia egingo du igandean Azkuenen

XX. urteurrena ospatzen ari da taldea, eta horri lotutako materiala saltzeko postua jarriko dute Ekaitza Gazte Taldeak San Tomas jaia antolatu du iganderako Trintxerpeko Azkuene parkean. Euria egingo balu, Karmengo Ama ikastetxeko patioan egingo lukete txistorrari lotutako festa. Taldearen XX. urteurrena ari dira ospatzen, hortaz, jai berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek. 11:00etan hasiko dira txistorra egiten Ekaitzakoak. 12:30ean tailerrak egingo dituzte, 13:30ean bertso saioa izango da, eta 14:00etarako prestatu dituzte zozketak. 15:00etan itxiko dituzte postuak. Postuen artean XX. urteurrenaren barruan atera duten materiala saltzekoa jarriko dute. Bertatik aterako duten dirua urteurreneko ekimenak finantzatzeko izango dira.

admin

Zuberoako eta Iruñerriko birak, Jaizkibelen 2012rako ardatzak

Antxoko mendi taldeko arduradunek hamazazpi irteera prestatu dituzte datorren urterako Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak prest du datorren urterako egutegia. Bi egitasmo handiren barruko irteerak egingo dituzte urtarriletik azarora: Zuberoako Birako bederatzi eta Iruñerriko Itzuliko zortzi. Bi horiez gain, Piriniotara irteera egingo dute, ekainaren 6an, eta Mendi Astea (maiatzaren 7tik 11ra), sagardo eguna (otsailaren 5ean), lagunarteko bazkaria eta mus txapelketak ere egingo dituzte. Zuberoako Biraren etapak zehaztuta dituzte (ondoko koadroan daude). Iruñerriko Itzulikoak aurrerago jakinaraziko dituzte. Zuberoako bira Urtarrilak 29. Ospitalepea-Eskiula. Otsailak 26. Eskiula-Montori. Martxoak 25. Montori-Izarbe estazioa. Apirilak 22. Izarbe estazioa-San Martin Harria. Maiatzak 20. San Martin Harria-Yegacueros. Ekainak 17. Yegacueros-Larraine mendatea. Irailak 16. Larraine mendatea-Iratiko etxolak. Urriak 21. Iratiko etxolak-Ahuski. Azaroak 18. Ahuski-Arla.

admin

Haurrentzako tailerrak antolatu ditu Oiasso Museoak, gabonetarako

Eguberriei begira haurrentzako tailerrak antolatu ditu Irungo Oiasso Erromatar Museoak. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta hilaren 22tik urtarrilaren 5a arte burutuko dituzte, asteartetik ostegunera, goiz eta arratsaldez. Tailerrak doan dira ...

admin

Hondarribiko komertzioekin elkarlana hasi du Arma Plaza Fundazioak

Hondarribiko Arma Plaza Fundazioa herriko hainbat komertziorekin lanean hasi da. Hala, Hondarribiko ondarea berreskuratu ez ezik, gune historikoa suspertu nahi dute.Arma Plaza Fundazioak Hondarribian garatzen dituzten artisautza ekimenak garatu nahi ditu, beti ere ikuspegi historikoa kontuan hartuta. Lanean hasteko, Garaiz Etxebeste artisauarekin jarri dira harremanetan. Portzelana apaintzen lan egiten du Etxebeste hondarribiarrak. Portzelana piezak Etxebeste hondarribiarraren tailerra Gipuzkoa plazan dago, Hondarribiko Alde Zaharrean, eta portzelana piezak apaintzen ditu banaka-banaka. Artisauaren bezeroak partikularrak ez ezik, ostalaritza establezimenduak dira. Gainera, zeramikako bilduma bat garatu du, Gipuzkoa plazako tailerraren ondoan dagoen Kuttixia dendarekin batera. Lurra izena eman dio bildumari eta Euskal Herriko tradizioko irudiak ageri dira bere lanetan. Bilduma horiek bestelako dendetan eros daitezke, eta www.euskal-denda.com webgunean kontsulta daitezke. «Lankidetza horren seinale, adierazgarri historikoaz hornituta den zeramika sorta bat jarri nahi dugu abian», esan du Miren Ayerbe Hondarribiako arkeologoak. Hala, Hirigune Historikoan egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako zeramika zati apainduak biltzen ari dira, Arma plazako interpretazio zentroan ikusteko jarri eta saltzeko. Lankidetza Hala, bertako komertzioekin lankidetza bilatuko du Arma Plaza Fundazioak. «Horixe da lankidetza horren lehenbiziko urratsa, izan ere Arma Plaza beste zenbait enpresa eta artisautza alorrekin harremanetan jartzen ari da talde eta norbanakoek garatzen diren proiektuetan parte har dezaten», nabarmendu du Ayerbek.

admin

Haurrentzako zinema emanaldia, Itsas Etxean

Haurrentzako zinema emanaldia izango da bihar Itsas Etxeko auditorioan: Las aventuras de Tintin- El secreto del Unicornio. Sarrerak saioa hasi baino ordubete lehenago eros daitezke Matxin Artzu kaleko bigarren zenbakian, hiru euroan. Hala, Itsas Etxeko...

admin

Azken Portuko igerilekua itxita larunbat arratsaldez

Heldu den larunbatean Irun Hiria Igeriketa Trofeoa antolatuko dute Azken Portu kiroldegian. Horrez gain, waterpolo partida bat jokatuko dute ere; ondorioz, igerilekuak eta spa zerbitzua ohiko erabileentzako itxita egongo dira arratsaldean. Zerbitzua et...

admin

Helduentzako ipuinak gaur Ikus Alaian

Virginia Imaz ipuin kontalariak gaztelerazko ipuinak kontatuko ditu gaur, 19:30ean Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldiaren goiburua Corazonadas izango da, eta arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasiko da.

admin

Zure Abenturaren Bila bertan behera geratu da

Udaletik jakinarazi dutenez bertan behera geratu da aste honetako honetako Zure Abenturaren Bila programako saioa, proiekzioaren egileak, Joanes Gibelaldek, ezin izango duelako Irunera etorri. 2007ko maiatza eta 2008ko urria bitartean bizikletaz eginik...

admin

Fermin Vilaren kontrako euroaginduak aztertuko dituzte bihar

Ipar Irlandan preso dagoen Fermin Vila Fermo irundarraren aurkako euroaginduak aztertuko dituzte bihar. Hori dela eta batzar informatiboa egingo dute 19:30ean Urdanibia plazan. Eta larunbatean bazkaria egingo dute Hazia tabernan, Gabriel Zabala presoak...

admin

GPuntuko finalaren atarian daude Alaia eta Jon Martin

Igande arratsaldean jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Donostiako Illunben Igandea. Abenduak 18. Donostiako Illunbe zezen plaza. Arratsaldea. 16:30ak. Aretoa jendez lepo, eta zortzi bertsolari taula gainean. Horietatik bi oiartzuarrak: Alaia eta Jon Martin anai-arrebak. Urruti zegoela zirudien arren, gainean dute GPuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Honako bertsolariak izango dituzte kontrario: Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre eta Agin Rezola. Hamabosna bertso puntuagarri izango du zortzikoteak, eta buruz burukoan beste hamaikana. Lan gogorra izango dute anai-arrebek. Bertsolari guztiek ederki merezitakoa dute finalerako txartela, baina hiru kontrariok oiartzuarrei lanak emango dizkietela uste dute bertso zaleek. Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi dira hiru bertsolari horiek. Hala ere, Martin anai-arrebak ere lanak ematera aterako dira taula gainera. Txapelketa hasi baino lehen entrenatzen ari dira biak, beste bertsolari batzuekin. Finala lehiatua izango da, beraz. Ezin jakin oraindik, ordea, nork jantziko duen txapela. Txapela hori zeinek emango duen, baina, argi dago. Laxaro Azkunek jarriko dio txapela 2011ko Gipuzkoako txapeldunari. Azkune, bertsolaritzan eskarmentu handiko gizona da. Irrati-esatari, bertsolari, gai-jartzaile, txapelketen antolatzaile… hainbat gauza egin ditu. Sarrerak, Internetez Finaleko sarrerak Internetez erosteko aukera zabaldu du Gpuntuko Antolakuntzak, bertsosarrerak.eu gunean. Aukera horrez gain, herrietako saltokietan ere geratzen diren sarrerak erosteko [...]

admin

Donibane Eskubaloiak beharrezkoa du garaipena

Gipuzkoako Lehen Mailako Donibane Eskubaloia taldeak behar-beharrezkoa du asteburuan garaipena jaitsiera postuetatik ihes egiteko. Eibarko Gorosabel Group taldearen bisita jasoko dute etzi, 18:45etik aurrera, Donibaneko kiroldegian. Ligan jokatu dituzt...

admin

Presoen aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte

Alcampon elkarretaratzea deitu dute bihar 20:00etan; etzi eguerdian agerraldi masiboa egingo dute Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM), Gabonen eta urtarrilaren 7ko manifestazioaren, hainbat ekimen antolatu ditu presoen alde, Egin dezagun b...

admin

‘Mineritos’ ikus-entzunezkoa, kulturgunean

Gaur arratsaldean Boliviako haur meatzariak nola bizi diren ikusi eta ezagutzeko aukera izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. 19:00etatik aurrera Mineritos Ander Izagirre eta Daniel Burgiren ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute, eta sarrera doakoa da. H...

admin

Komisaldegian inkomunikatuta jarraitzen du Julen Mujikak

Pasaiako Udaleko Gobernu Taldeak sanjuandarraren eta Oxandabaratzen atxiloketak salatu ditu Julen Mujika sanjuandarrak eta Intza Oxandabaratz baxenafarrak inkomunikatuta jarraitzen dute Baionako komisaldegian. Herenegun goizean atxilotu zituzten biak, ...

admin

Gospela euskaraz entzuteko aukera izango da etzi arratsean

The Upper Room bikote donostiarrak kontzertua emango du San Esteban parrokian, arratsaldeko zortzietan Etzi, hilak 17, gospelaz gozatzeko aukera izango da San Esteban parrokian, 20:00etan, The Upper Room bikote donostiarraren eskutik. Abestuko dituzten kantuak euskaraz izango dira. The Upper Room bikotea Mikel San Josek eta Iñaki Miguelek osatzen dute. Ahotsa eta pianoa uztartuz, gospel doinuak eramango dituzte Oiartzunera, Kultura Sailaren ekimenez. Kontzertu hori Euskal Herri osoan barrena egiten ari diren VI. Gospel Zikloaren barnean kokatzen da.

admin

Ura moztuko dute gaur, hoditeri berria jartzeko

Ura moztuko dute gaur Martin Etxeberria eta Oria kaleetan. Martin Etxeberria kaleko   7, 9, 10,12,14 eta 16 zenbakietako bizilagunei eragingo die ur mozketak. Oria kalean, berriz, 2 zenbakiko bizilagunei. 08:00etatik 11:00etara kenduko dute ura,  ho...

admin

Euskal Liburu eta Disko azoka, Arrantzale auzoan

Gaur hasi eta igandera arte, Euskal Liburu eta disko azoka irekiko dute Arrantzale auzoan. Azoka 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik eta 20:00etara izango da zabalik, eta gaur, eguerdiko hamabietan, Toti Martinez de Lezea iazko azokan liburu gehien ...

admin

Literatur lehiaketako sari banaketa etzi egingo dute

Bordari eta Satarka literatur lehiaketetako sari banaketa etzi egingo dute udaletxeko areto nagusian, eguerdiko hamabietan. Irabazleek saria jaso ondoren, lanen azalpena egingo dute bertaratzen direnentzat.

admin

‘Nagore’ filma proiektatuko dute Amaiako pantaila handian, bihar

Helena Taberna zuzendariaren Nagore dokumentala emango dute bihar, Amaia Kultur Zentroko auditorioan, 20:00etan hasita. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Duela bi aste eman zuten ere, Amaiako hitzaldi aretoan, Zinema Paradiso programaren barruan. Bihar, ordea, pantaila handian emango dute, auditorioan. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin.  

admin
Gehiago