
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Rotetaren kontrako partida jokatuko du bihar, 17:30ean. Rotetaren zelaian (Herreran). Sailkapeneko erdialdean daude oiartzuarrak bosgarren postuan, eta Roteta, aldiz, sailkapeneko behealdean dago, hamabosgarrena h...

Pasaian ostalaritza eta turismoa sustatzeko helburuz, hainbat proposamen helarazi dizkie PPk udalerriko gainontzeko indar politikoei, gerora babes ditzaten. PPko bozeramaile David Hernandezek azaldu duenez, proposamenak herriko ostalariekin batera adostutakoak dira. “Proposamen xumeak, dira, ez dira proiektu handiak. Borondate politikoaren kontua omen da, proposamenak gauzatzeak, ez omen duelako, PPren arabera, kostu ekonomiko handia. Udalerrirako sarrerak ondo identifikatzea eskatuko du PPk, Pasaiara heltzen diren bisitariak barruti bakoitzera nola heldu jakin dezaten “errepidetik bertatik”, popularren iritziz gaur egun dauden txartelak ez direlako nahikoak. Nekazal turismoa bultzatu nahi du baita ere PPk, Hernandezen arabera, Pasaiak horretarako behar diren ezaugarri guztiak biltzen dituelako. Begiratoki bat ere sortu nahiko lukete, Jaizkibelen, Lizeotik gertu “gure ingurune naturalaren ikuspegia izan dezagun”. Horrez gain, ibilbide turistikoak atondu beharko lituzketela uste du Hernandezek. Ipar Euskal Herrian sustatu nahiko luke PPk Pasaiaren irudia, Hendaia, Donibane Lohizune eta Biarritz inguruan, Hernandezen arabera, handik eros ahalmen handiko jendea erakar daitekeela uste baitu. Gipuzkoatik iritsi ohi den turismoari ere erreparatu dio Hernandez, eta Pasaiaren gaineko publizitate turistikoa zabaltzearen garrantzia nabarmendu du. “Horrekin guztiarekin batera, garrantzitsua deritzogu udalerriko kaleak garbi mantentzeari, eta espaloiak eta errepideak txukuntzeari, horrek, gure udalerriko irudia hobetu ez ezik, pasaitarren bizi kalitatea hobetuko duelako ere “, gaineratu du.

Euskararen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta Errenteriako Udalak berarekin bat egiteaz gain, konpromisoa hartu du “euskara sendotzeko neurri malguak eta politika egokiak bultzatzeko”. Horrekin batera, euskararen erabilera ere aldarrikatu du, “guztiona den hizkuntza, gizarte kohesiorako giltza bilakatuz, aniztasunean oinarritutako herria eraikitzeko”. Udalak eleaniztasuna defendatu du, eta hizkuntzen dibertsitatea babesteko euskara ere babestu eta sustatu beharra dagoela adierazi du. Ildo horretatik, herritarren gogoa indartu, euskaraz bizitzeko jarrera sustatu eta euskararen erabilera kalera eramateko ekimenak babestu nahi dituztela adierazi du udalak. “Errealitate horri erantzuten” saiatuko dela gaineratu du. Azken urteetan euskararen ezagutza eta erabileran “aurrerapauso sendo eta ikusgarriak” eman dira udalaren ustez, eta hori “ikuspegi ezberdinen arteko adostasunean du oinarri, adostasunik gabe ezinezkoa baita halako prozesu bat”. Hala ere, euskara erabiltzeko deialdia egin die udalak herritar guztiei “etxean, kalean, lanean, aisian eta edonon”. Gaineratu duenez, “herritarrok euskaraz bizi nahi dugulako biziko da euskara”.

Espainiako Estatuko Bigarren Mailan jokatzen duen Oiartzunek Marcilla Aurora taldearen kontra jokatuko du asteburu honi dagokion jardunaldia, ligako bederatzigarrena. Etxean jokatuko dute partida neskek, bihar 15:30ean, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuar...

Luis Elberdinek Karmengo Amaren omenez konposatutako meza kantatuko du etzi, Trintxerpeko parrokiako emakumeen abesbatzak San Pedroko elizan, Sebas Salaberriaren zuzendaritzapean. Ondartxo Abesbatzak antolatutako Musika Abesbatza zikloaren barruko kontzertua da etzikoa, eta mezaren ondoren hasiko da, 13:00ak inguruan. Hiru ahotsetara abestuko dute meza, eta piezaren sortzailea bera, Josu Elberdin izango da organo jolea. Karmengo Amaren mezaz gain, Josu Elberdinek Haendel, Bach y Gorostidiren musika interpretatuko du, besteak beste.

Jai egunak izango dira hilaren 6 eta 8a (asteartea eta osteguna) eta udalak jakinarazi duenez, bi egun horietan ez dituzte altzariak eta tresnak bilduko.

Laurogei lagun elkartu dira gaur goizean Irungo hiru euskaltegiek, Irun Iruten eta Betti Gotti elkarteek, Udaleko Euskara arloak eta Mendibil Merkataritza Guneak antolatutako Mintzodromoan. Antolatzaileek arratsaldeko saiora joateko animatu dute jendea...

Egitarau luze bezain zabala prestatu dute aurten ikastolan Euskararen Eguneraren harira. Aste guztian zehar izan dituzte ekimenak. Eta berez, Euskararen Eguna bihar bada ere, gaur ospatuko dute ikastolan. Izan ere, ikastolako klaustroak erabaki zuen gaur jai eguna ez izatea, elkarrekin ospatzeko festa eguna baizik. Haur Hezkuntzan, goizetik, astean zehar prestatutako opariak eskainiko dizkiote Argitxo iratxoari, euskararen zaintzaile maitagarriari. Eskuttun elkateko kideek gonbidapena eta gutuna eramango dituzte gelaz gela, eta aurtengo euskararen aldeko pregoia irakurriko dute. Arratsaldeko aurreneko orduan, Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute ikastolako areto nagusian. Bertan Argitxok ere opariak banatuko dizkiei haurrei. Lehen Hezkuntzan, Eskuttun elkartekoak pasatuko dira gelaz gela pregoia irakurtzera eta Argitxoren eskutitza ere eramango dute. Jarraian, gela bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa idatziko du. Ondoren, geletako konpromiso guztiak bateratu, eta mailakoa osatuko dute, ekitaldi nagusian irakurtzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan bezalaxe, Eskuttunekoek pregoia irakurriko dute, eta konpromisoak hartuko dituzte gelaka, ondoren, bateratu eta etapakoa osatzeko. Era berean, 3. eta 4. mailako ikasleek motibazio saioak izango dituzte, beren artean euskararen erabilera sustazeko. 15:30ak aldera frontoian elkartuko dira guztiak, ekitaldi nagusian parte hartzeko. Bertan, goizean idatzitako konpromiso guztiak irakurriko dituzte banan-banan, eta amaitzeko, maila bakoitzak bera abestia kantatuko du. HHkoek Euskal haurrak, 1.mailakoek Urtxintxa abestuko dute, 2.goek Loretxoa, 3.mailakoek [...]

Pentsioen gainekoa ez du onartu, «beste eremu batekoa delako»; Euskararen plan berria aurrera atera da. Hereneguno udalbatzarrean, lau mozio aztertu zituzten Udalbatzako kideek, eta hiru atera ziren aurrera. Lehenengo, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruzkoa onartu zuten zinegotziek aho batez (Bilduko zazpi zinegotzi zeuden udalbatzarrean, eta EAJko biak). Herriko emakume taldeek lana goraipatu, eta bere egin zuen Udalbatzak. Horrez gain, Miren Irigoien zinegotziak zehaztu zuen, protokolo bat prestatzen ari direla erasoak gertatzen diren kasuetarako, eta hezkuntzan ere indarrak jarriko dituztela, «gazteen artean jarrera horiek errepikatzen direlako». Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa zen bigarrena. Hilaren 16an baraualdia egingo dute Oiartzungo hautetsiek presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestazioarekin ere bat egin du udalak. Bilduren bozkekin atera zen aurrera, eta EAJ abstenitu egin zen. Aitor Santxezek beste testu bat irakurri zuen, abstentzioaren zergatia azaltzeko. Onartutako hirugarren Euskararen Nazioarteko Egunari buruzkoa zen. Zinegotzi guztiek bozkatu zuten alde. Irati Etxebeste ziengotziak zehaztu zuenez, euskaraz bizi ahal izateko jarraituko du udalak lanean: «Euskaraz bizitzeko eskubidea dugu». EAJk beste testu bat irakurri zuen. Mozio bat ez zuen onartu Udalbatzak, Bilduren kontrako botoekin: pentsioak izoztearen gainean aurkeztutakoa. Espainiako Gobernuari pentsioak ez izozteko eskatzen zuen mozioak, eta kontrako bozkaren zergatia azaldu zuen Aiora Perez de [...]

Urtarrilaren 5ean Pirritx eta Porrotx pailazoek Zazpikoloroa emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian. Bertara joan nahi duenak datorren astelehenetik, hilaren 12tik, aurrera eros ditzake sarrerak, bost euroren truke. Honako toki hauetan eskura ...

Hogei eta hamar lagunek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza aztertu eta garbitu zuten lehengo igandean. Itsas Gelak hamar urte daramatza itsas ondare naturala ezagutzera ematen. Itsas ekosistemaren ahulezia kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi du jendea eta horretara bideratutako kanpainak burutzen ditu, ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez. 2003. urtean hasi ziren Jaizkibel eta Uliako itsasertzak aztertzen, Azterkosta ingurumen programaren bitartez. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopuru handia zela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, lehengo igandeko jarduera antolatu du. Itsas Gelak kostako ibilaldiak eskaintzen ditu Jaizkibel eta Uliako itsasertzeko balio ekologiko nabarmena ezagutzera emateko, eta itsas ingurunearen kontserbaziorako hainbat sentsibilizazio kanpaina eta jardunaldi antolatzen ditu, lehengo igandean egin antzera. Elkarteko arduradunek esan dutenez “landa irteera honek goiz zoragarri batez gozatzeko aukera” eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Campingek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren, Lete baserrian hasita. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan “bi ezusteko eder” izan zituzten: “Batetik, azaroko itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra eta bestetik, bertan hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzat prestatuko hamaiketako goxoa”. Garbiketa egin ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Ibiltariek itzulerako bidea egin zuten, pista berari jarraituz. Plastikozko hondakinen arazoa: Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu dituztena: bidoiak, poltsak, [...]

Zeateakoizut kanpainak Pasaian ere baditu irabazleak. Unai Castillok irabazi du zozketa. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezolak. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan afari edo bazkaria. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzua. Urrian zehar, hiru astez, kontsumisioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabaltzea espero dute.

Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko alkateek, Europako Interes Ekonomikoko Elkartzea sinatu zuten herenegun, Hondarribiko Itsas Etxean. Hondarribia sare horretako partaide da. Pauso berria eman eta taldearen garapena bilatuko dute Europan. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea, Iberiar penintsula iparraldetik hasi eta hego-mendebaldera zeharkatzen duen sarea da. Helburu nagusia, hiriak eta hiribilduak sustatzea eta ezagutaraztea dute. Sarea hamabi herrik osatzen dute, hiru Euskal Herrikoak dira, Hondarribia, Lizarra (Nafarroa) eta Guardia (Araba); bi Portugalgoak (Vila Vicosa eta Marvao), eta gainontzeko zazpiak Espainiako Estatukoak dira: Sos del Rey Catolico (Aragoi), Almazan (Gaztela-Leon), Siguenza (Guadalajara), Pedraza (Segovia), Consuegra (Toledo), Coria ( Caceres) eta Olivenza (Extremadura). Europako programatan Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko presidente eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejetak, herenegun Itsas Etxean esan zuenez, «Europako Batasunak aurkeztu dituen programetara aurkezteko aukera izango dugu». Elkartze berri horrekin, sarearen proiektuen %75 finantzatuko du Europako Batasunak, eta gainontzekoa jarri beharko lukete sareko bazkideek. Lehenengo proiektua 2012ko martxoan aurkeztu behar dute. Donibane Garazi, martxoan Sareko kideak bazkide berrien bila hasi dira, Europak hala aginduta. «Herri batzuekin bilerak egin ditugu, eta martxoan Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) sarean sartuko dela baieztatu dezakegu».

Hondarribiko Kaialde jatetxeko Oscar Gonzalez eta Garikoitz Jara sukaldariek Donostian iragan astean egin zuten Espainiako Parrilla Txapelketaren lehen saria eskuratu zuten. Espainiako hamar sukaldari onenek parte hartu zuten Donostiako Gastronomika Kongresuan. Gonzalezek Valladolideko Espainiako Pintxo Txapelketa irabazi berri du. «Gure sekretuak egur-ikatza erabiltzean datza. Ataungo baserri batetik hartzen ditugun piper eta piperminek ere lagundu digute», esan du.

Ligako hiru onenen kontra jokatu ondoren jaitsiera postuetatik kanpo dago Hondarribia-Irun. Bihar jokatuko dute ligako zortzigarren jardunaldiko lehia, eta Cadi La Seu D’Urgell menderatu beharko dute arratsaldeko zazpietatik aurrera. Hamaikagarren di...

Aloña Mendi futbol taldea izango du bihar Hondarribiak aurrez aurre. Hondarribia hamaikagarrena da hamasei punturekin, eta iragan astean Pasaiari berdintzea lortuta, gogotsu daude hiru puntuak etxera ekartzeko.

Izkiro elkarteak antolatutako I. Patxi Sanz saria Alberto Garcia zumaiarrak irabazi zuen. Kirol arrantza txapelketan 155 lagunek parte hartu zuten. Erretiratuen mailako lehena Florentino Dominguez izan zen; lehen emakumea Maria Ester Sein, eta Gaztee...

Andoaingo Leizaran Ernio Inmobiliariaren kontra jokatuko du Donibane Eskubaloiak etzi, 10:00etan. Andoaindarrak ez dabiltza fin eta sanjuandarrek aukera polita dute sailkapenean gora egiteko. Bigarren taldeak atsedena du.

Aurrekontuaren gaineko informaziorik ez dutelako, kexu agertu dira alderdi sozialistako zinegotziak. PSE-EEren iritziz «erasanezintasuna» da Bilduko gobernuen ezaugarri nagusia, eta esan dutenez, «ezaugarri horren adibiderik adierazgarriena Pasaian ...