Oiartzun liderrak azkena hartuko du etxean bihar
Espainiako Estatuko Bigarren Mailan jokatzen duen Oiartzunek Marcilla Aurora taldearen kontra jokatuko du asteburu honi dagokion jardunaldia, ligako bederatzigarrena. Etxean jokatuko dute partida neskek, bihar 15:30ean, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuar...
Espainiako Estatuko Bigarren Mailan jokatzen duen Oiartzunek Marcilla Aurora taldearen kontra jokatuko du asteburu honi dagokion jardunaldia, ligako bederatzigarrena. Etxean jokatuko dute partida neskek, bihar 15:30ean, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko liderrak dira, baina bigarrenak —Athleticek— puntu berdinak ditu (20). Marcilla Aurora, berriz sailkapeneko azkeneko taldea da, hamalaugarrena, eta ez du punturik, jokatutako zortzi partidak galdu baititu.

