Hamaika istorio, Ikuskan

Gaur hasiko da Trintxerpen Ikuska, film laburren erakustaldiko XIII. ekitaldia. Trintxer Kultural elkarteak 58 film labur hautatu ditu jaso dituzten 518 film laburren artetik.   Istorioen esentzia harrapatzeko ariketa, horixe edozein film laburren atzean dagoen ezkutuko ahalegina. Bada, saiakera horien maitaleek, luxuzko eskaintza dute gaurtik hasi eta hilaren 19ra arte Trintxerpeko alkateordetzan.   Trintxer Kultural elkarteak antolatuta, Ikuskaren XIII. ekitaldia abiatuko da gaur Trintxerpen. Hilaren 19ra arte 58 film labur emango dituzte alkateordetzan, antolakuntzak jaso dituen 518 lanen artetik hautatuak.   Gaur, 19:00etatik aurrera, Cinemagis eskolako ikasleek sortutako filmak emango dituzte. Biharko berriz,  bi emanaldi antolatu dituzte. 19:00etatik aurrera Emea eta anitza zikloaren barruko filmak emango dituzte, guztiak emakumea ardatz dutela, eta 22:00etatik aurrera, berriz, Gau guasa, barre egin nahi duen edonori zabalik.   Etzi, gaurkotasun handiko gaiari egingo diote tarte Ikuskako antolatzaileek. Krisi ekonomikoa hizpide duen Inside Job dokumentala emango dute ordu berean, 19:00etan.   Lehia, astelehenetik ostiralera Sail ofizialaren barruko lanak, berriz, astelehenetik ostiralera emango dituzte. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira egunero, alkateordetzan, eta sarrera doan izango da. Epaimahaiak emango dituen sariez gain, ikusleek beren gustukoena bozkatzeko aukera izango dute, Ikusleen Sarirako. Horrez gain, herri epaimahai batek Xabier Portugal Saria erabakiko du, Gipuzkoako film labur onenarentzat.   Ikasleak [...]

Gaur hasiko da Trintxerpen Ikuska, film laburren erakustaldiko XIII. ekitaldia. Trintxer Kultural elkarteak 58 film labur hautatu ditu jaso dituzten 518 film laburren artetik.

 

Istorioen esentzia harrapatzeko ariketa, horixe edozein film laburren atzean dagoen ezkutuko ahalegina. Bada, saiakera horien maitaleek, luxuzko eskaintza dute gaurtik hasi eta hilaren 19ra arte Trintxerpeko alkateordetzan.

 

Trintxer Kultural elkarteak antolatuta, Ikuskaren XIII. ekitaldia abiatuko da gaur Trintxerpen. Hilaren 19ra arte 58 film labur emango dituzte alkateordetzan, antolakuntzak jaso dituen 518 lanen artetik hautatuak.

 

Gaur, 19:00etatik aurrera, Cinemagis eskolako ikasleek sortutako filmak emango dituzte. Biharko berriz,  bi emanaldi antolatu dituzte. 19:00etatik aurrera Emea eta anitza zikloaren barruko filmak emango dituzte, guztiak emakumea ardatz dutela, eta 22:00etatik aurrera, berriz, Gau guasa, barre egin nahi duen edonori zabalik.

 

Etzi, gaurkotasun handiko gaiari egingo diote tarte Ikuskako antolatzaileek. Krisi ekonomikoa hizpide duen Inside Job dokumentala emango dute ordu berean, 19:00etan.

 

Lehia, astelehenetik ostiralera

Sail ofizialaren barruko lanak, berriz, astelehenetik ostiralera emango dituzte. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira egunero, alkateordetzan, eta sarrera doan izango da.
Epaimahaiak emango dituen sariez gain, ikusleek beren gustukoena bozkatzeko aukera izango dute, Ikusleen Sarirako. Horrez gain, herri epaimahai batek Xabier Portugal Saria erabakiko du, Gipuzkoako film labur onenarentzat.

 

Ikasleak protagonista

Ikastetxeetarako emanaldi bereziak ere izango dira. Tierra dokumentala ikusiko dute Anunciata, Karmengo Ama eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek, eta eurek haur eta nerabeen eskubideen gainean sortu dituzten filmak ere emango dituzte.

programa IKUSKA 2011

'Maradona'

'Maradona'

Datuak
Sariak eta epaimahaia
Sariak. 1.200 euro film labur onenari;600 zuzendari onenari; 500 eurona emakume eta gizon aktore onenei; epaimahairen sari berezia eta Xabier Portugal Saria, 500 eurona.
Epaimahaikideak. Jon Garañode, Pablo Malo, Jose Miguel Beltran eta Kike Santiago.
Sinopsiak eta beste. www.ikuska.net

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.