Udaleko Hirigintza ordezkari Miguel Angel Paezek eta Behemendiko kideek Gasteizko baratze ekologikoak bisitatu zituzten herenegun. Irunen mota horretako baratzeak jartzeko asmoa du udalak, eta Gasteizko esperientziaren berri izan nahi zuten hiriaren ordezkariek, egitasmoa nola landu ezagutzeko. 1998an jarri zituzten Arabako hiriburuan baratze ekologikoak, eta aisia eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko helburua dute.
Irungo EAJk, Bilduk, PPk eta EBk Irunvin dituzten kontseilariek salatu dute Oinaurreko hirigintza garapenaren berri izateko alkateak egin zuen bisitara ez zituztela gonbidatu. Irunvi elkarte publikoaren bitartez kudeatzen ari dira Oinaurreko lanak, eta...
Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkartekoek urteroko bazkaria egingo dute herriko Etxeberria jatetxean. Azaroaren 12an izango da zita. Bertara joan nahi duenak, Aiton Bordaren egoitzatik pasatu behar dute. Eguerdi partean izan beharko du, urriaren 26ti...
Jam session-ekin jarraituz, bihar, Ñaco Goñi & Steve Zeeren emanaldia entzuteko aukera izango da De Cyne Reynan. “Estiloa, pasioa, intentsitatea eta profesionaltasuna” izango dira euren ezaugarriak, antolatzaileen arabera. Emanaldia 22:30ean hasiko da.
Herriko taldeek jardunaldi gazi-gozoa izan zuten. Bik irabazi egin zuten (Allerru Bk eta saiskibaloi taldeek), beste bik galdu (herriko futbol talde nagusiek) eta Allerru-Jaizkibel areto futboleko taldak berdindu egin zuen. Horregatik, asteburu honetan aurreko asteburuko akatsak emendatu eta irabazi egin nahi dute. Erregional Preferente Mailako Allerruk Kostkas-Miren Bihotza taldea jaso zuen Plazetan. Gol bakarrarengatik galdu zuten lezoarrek, 0-1. Donostiako taldea atzean uzteko aukera ezin izan zuten aprobetxatu. Sei puntu dituzte, beste horrenbeste jardunaldietan lortutakoak, eta 11. postuan jarraitzen dute. Datorren partida derbia izango da, Touringen kontra jokatuko baitute Fanderian, larunbatean. Emakumeen Ligako taldeari dagokionez, Irunen jokatu zuten, Mariñoren kontra, eta bi gol sartu zizkieten irundarrek. Liderra da Mariño, orain arteko lau partidak irabazi baititu. Allerruk bost punturekin jarraitzen du, azkenaurreko postuan. Amara Berriren bisita jasoko dute etzi, 16:00etan. Lehenengo Erregionaleko gizonezkoen taldeak, berriz, 1-2 irabazi zion Irauliri. Bigarren postuan jarraitzen dute, eta horri eutsi nahi diote, larunbatean EAS 08 taldeari irabazita. Plazetan izango da partida, 18:00etatik aurrera. Saskibaloi taldea, ondo Iaz ez bezala, aurtengo denboraldia ondo hasi du Allerru saskibaloi taldeak. Easo Zaharri irabazi zioten Bekoerrotan, 74-67. Lau partidetan bakarra galdu duteberdeek, eta bolada horrekin jarraitu nahi dute larunbatean Irunen, Carnicas San Marcial Erroibide taldearen kontra. Azken Portu kiroldegian izango [...]
Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko lasterketa egingo dute igandean. Hala, Irungo Udalak jakinarazi du proba hiritik pasatu bitartean honako kaleak moztuko dituztela: Santiago zubia, Iparralde etorbidea, Kolon pasealekua, Hondarribia kalea eta Zub...
EAT Errenteriako Atletismo Eskolako Amaia Narbartek, 2010-2011 denboraldiko Challange saria jaso zuen joan den larunbatean Kutxaren eskutik. Narbarte Gipuzkoako txapeldun izan da altuera jauzian eta disko jaurtiketan, eta txapeldunorde pisu jaurtiket...
Lezoko Udalak lau funtzionario postu bete nahi ditu, eta azterketen datak argitaratu dituzte. Jakinarazi dutenez, epaimahaiak hala erabakita, lehenengo proba “azaroaren 1etik 15era egingo dute, Gipuzkoan”. 3. mailako hizkuntza profila ez du...
XDS eta Caste taldeeak hip-hop doinuak taularatuko dituzte Kelys tabernan. Kontzertua 23:30ean hasiko da etzi, eta Caste taldekoek, gainera, Desde mi límite diskoko abestiak aurkeztuko dituzte. Sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Arrantza zuen maite Patxi Sanz Elorzak. Urte asko pasatu ditu itsaso aurrean, arrainak amuari kosk noiz egingo zain, eta halako batean azkeneko aldiz egin diote kosk. 53 urterekin hil da Sanz. Kaputxinos auzoan bizi zen, eta surf-casting arrantza modal...