
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak, Madrilen eskaintza turistikoak dituen erakargarritasunak azaldu ditu. Hondarribitik, sareko presidente eta Hondarribiko alkate den Aitor Kerejeta, Txomin Sagarzazu Turismo zinegotzia eta Fernando Gonzalez Bidaso...

1958an jaiotakoen jaian parte hartzeko inskribatu ahal izateko epea zabaldu egin dute bihar arte. Pertsona batzuei abisua berandu samar iritsi zaie, eta horregatik hartu dute erabaki hori. Jaia hilaren 29an egingo dute Irungo Atalaia jatetxean, eta aut...

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan futboleko denboraldi hasieraz ariko dira gaur: Espainiako ligaz eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionalaz. Lau gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: David Zurutuza eta Asier Illaramendi Realeko jokala...

Gizon batek ustez 26 urteko emakume bat erasotu zuen Errenteria-Oreretan joan den igandean. Gertaerak goizeko zazpi eta erdietan izan ziren, emakumea bere etxeko atarira sartu zen unean. Errenteriako Ertzain Etxetik jakinarazi dutenez, bertan erasotzai...

Erakusketa berria inauguratuko dute bihar Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoan: Trilobiteen aztarna jarraituz. Museoko funtsetan jasotako piezekin osatu dute erakusketa tematikoa, eta bisitariek trilobiteak ezagutzeko aukera izango dute, baita eurekin bizi izan ziren beste hainbat izaki ere. Lehen aldiz izango da horiek ikusteko aukera herrian. Trilobiteak itsasoko artropodoak izan ziren, gaur egun ezagutzen ditugun eskorpioen eta karramarroen arbasoak. Erakusketan egongo diren fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira. Batzuek 550 milioi urte dituzte. Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek. Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari». Erakusketa hainbat hilabetez egongo da Luberrin.

Aurten ere jarri dute martxan Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketa. Dagoeneko zortzigarren aldia da. Giriziak eta Kataxulo Gaztetxiak antolatu dute, eta Oiartzungo Udalak lagundu die. Igandea da izena emateko azken eguna. Miren, Amazkar eta Maku...

Pertsona bat zauritu da gaur goizean GI-636 errepidean izandako istripuan. Barne Sailak adierazi duenez, goizeko 09:00etan hiru autok talka egin dute Don Boscoko tuneleko sarreran, Irungo noranzkoan. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute. Istripua...

Hilaren 30ean izango da Mendiola Ulia Ibilaldi Neurtua. Trintxer Mendi Taldeak antolatuta, ekitaldiaren XX. aldia da. Parte hartuko duten taldeek egunean bertan eman behar dute izena, Trintxerpeko Azokan, han kokatuko baita irteera eta helmuga. Irteera 08:00etan da eta taldeak bat, bi edota hiru mendizaleez osatuta, minutuz minutu irteten joango dira. Ibilaldia bukatuta, 14:30ean, bazkaria izango da Trintxer elkartean, eta parte hartzaileek izena emateko unean adierazi beharko dute bazkaltzera geratuko diren edo ez. Bazkariak 16 euro balio du eta ibilaldi neurtuaren izen-emateak 3 euro mendi taldeko bazkideentzako, 5 euro bazkide ez direnentzako eta 2,5 euro haurren kasuan.