
Oiartzungo Emakumeen Taldeak, udalaren laguntzarekin, helduentzako tailerrak antolatu ditu 2011/2012 ikasturterako. Eskaintza zabala prestatu du Emakumeen Taldeak beste behin ere (behean). Hilaren 16a arte eman daiteke izena ikastaroetan, Manuel Lekuona Bibliotekako sarreran, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera. Ikasturtea urrian hasiko da eta maiatzera arte luzatuko dira ikastaro gehienak (badira hiru hilabetekoak ere). Oiartzuarrek 55 euro ordainduko dituzte eskolak, eta 75 euro Oiartzunen bizi ez direnek. Hiru hilabeteko ikastaroek, aldiz, honako prezioak dituzte: 30 euro oiartzuarrentzat, eta 40 gainontzekoentzat. Euskadiko Kutxan eta Kutxan egin daitezke ordainketak. Lehenengoan, 3035 0126 62 1260016390 kontu zenbakian, eta bigarrenean, 2101 0060 06 0125995225 kontu korrontean. Izena ematerakoan, interesa dutenek ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dituzte liburutegiko sarreran. Horrekin batera, aukeratutako ikastaroa eta ordutegia zehaztu beharko dituzte, baita izen-abizenak eta telefono zenbakia ere. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, baliteke izena eman ondoren, ikastarorik ez izatea: “Izan ere, ikastaroetako taldeak osatzeko, gutxienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Hala ez bada, ez da ikastarorik izango”. Informazio gehiago nahi dutenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 618 091 176. Urritik maiatzera Bertsolaritza. pEhoziria. Egur-taila. Zaharberritzea. Eskulanak. Euskal dantzak. Gimnasia. Gitarra. Informatika. Joste-lanak. Margolaritza. Masajea. Memoria tailerra. Oihalkilanak. Perkusioa. Pilates. Sabel-dantza. Sukaldaritza. Yoga. Tai-Chi/Chi-Kung. Haurrentzako masajea. Hiru hilabetekoak Makillajea. [...]

Jaizkibel konpainiak erabaki “onartezina” dela adierazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak entseguetako eta Alardeko ibilbidetan aldaketak egiteko azaldutako argudioa. Konpainiaren arabera, erabakiaren iraganeko “konfrontazio eta bazterketara” itzuli nahi da. “Hori dela eta, ez dugu onartuko. Ez dugu utziko arazorik ez dagoen tokian beldurra sor dezaten, elkarbizitza dagoen lekuan liskarra izatea. Elkarbizitza da gure helburua”, adierazi zuen konpainiako kide den Garoa Lekuonak, asteazken arratsaldean Jaizkibel konpainiak Santa Maria ateaurrean eman zuen prentsaurrekoan. Atzerapausorik ez onartzeko eskatu diete Hondarribiko herritarrei, alderantziz, “jaiaz gozatzen eta beren eskubideak defendatzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu, eta Jaizkibel konpainian desfilatzera animatu. Izan ere, gure helburua lortu ez dugun arren, urrats handiak egin dira berdintasunaren bidean”. Mezu argia egin diete erakundeei, “irtenbidearen alde egin dezaten eskatzen diegu, Hondarribiko alkateak orain arte egin ez duen bezala. Liskarrak sortu beharrean konponbidearen alde egin dezatela nahi dugu”. Herrizaingo Sailak segurtasun arrazoiengatik egin ditu moldaketak, eta Jaizkibel konpainiari ez ezik, Alarde tradizionalari ere eragiten diote. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu den Rodolfo Aresen esanetan, “ez dugu iraganeko eztabaidarik hasi nahi, alderantziz baizik. Alardea ahalik eta segurtasun eta normaltasun handienarekin egitea bermatu nahi dugu, bai ikusleentzat eta baita parte hartzaileentzat ere. Bien arteko elkarbizitza ziurtatu nahi dugu”. Erantzunaren zain Jaizkibel konpainiak Herrizaingo Sailaren [...]

Frankismoaren ondorioak goiburupean II. argazki lehiaketa errepublikarra antolatu du Nikolas Gerendian elkarteak. Ikur frankisten erreferentzia egiten duten ikurrak bildu nahi dituzte: monumentoak, plakak, margoak… Bi maila ezarri dituzte, bat Bi...

Astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.

Oviedoko (Asturias) The Rises punk-rock bandak irabazi du Irungo I. Maketa Lehiaketa. Sari bezala disko kalitateko MiniEp bat grabatuko dute Phantom Studiosetan. Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Luz de Putas eta The Inductions taldeak geratu ziren, irundarrak biak. Hiru taldeek kontzertua eman zuten abuztuaren 27an Urdanibia plazan, eta emanaldia eta gero epaimahaiak asturiarren alde egin zuen. Oviedoko gazteak, gainera, interneten bozka gehien jaso dituztenak izan ziren eta, horrekin, Gazte Saria eta musika materiala erosteko 400 euroko txartela eskuratu dute.

House musika egiten duen Glasgoweko (Eskozia) Silicone Soul taldeak kontzertua emango du irailaren 2an, ostiralean, Irungo Tunk aretoan. Sarrera aldez aurretik erosi ez dutenek internetez egin beharko dute, www.ticketmaster.es atarian. Kontzertua 00:0...

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Aurinko Hezkuntza Eskolak jostailuak trukatzeko azoka antolatu du Zabaltza plazan gaur eta bihar, goiz eta arratsaldez. Haurrek bertan, erabiltzen ez dituzten joko eta jostailu zaharrak utzi, eta trukean beste batzuk hartzeko aukera dute. 10:00etan muntatu dute erakustokia eta ordubete baino lehenago mahaia jostailuz gainezka zegoen. Aurinkoko Itsasok aitortu digunez, “gehienek gauza asko ekarri eta bat edo bi eramaten dituzte”. Holakoak antolatu dituztenean jostailu asko pilatu dituztela esan digu, eta horiek gero eskoletan banatzen dituzte. Bihar ere Zabaltza plazan egongo dira, goizeko hamarretatik arratsaldeko zazpirak arte. Informazio gehiago behar duenak Aurinkoren webgunea bisitatu dezake.

Ibon Zugasti txirrindulari afizionatuak (Lezo, 1972) Toledoko Itzulian gailentzea lortu zuen. Abuztuaren 5etik 8ra jokatu zuten itzulia Gaztela-Mantxako probintzian. Anthony Perez Blagnac taldeko frantziarrari sei segundoko aldea atera zion,eta Daniel ...

Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteak irteera antolatu du hilaren 7rako: erretiratuak Ordiziako beriara joango dira. Dagoeneko seigarren urtez antolatu dute irteera hori. Hilaren 7an, goizean, 08:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik erre...

Udako oporren ondoren, Landarbaso abesbatza ikasturte berria hasiko da prestatzen. Zehazki, etzi hasiko da entseguekin. Lehenengo erronka handia urrian izango du Errenteria-Oreretako koruak. Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du. ...

Gaueko merkatuen beste ekitaldi bat eginen dute gaur Itsas etorbidean, arratsaldeko zortiretatik aurrera. Gauerdira arte, hainbat produktu erosteko aukera izanen da Hondartzako Azokan.

Irailarekin batera, Xaia ostatuak ikasturte berriko ekitaldien egitarauari ekingo dio bihar, Jean-Marc Halsouet Xano-ren azken diskaren aurkezpenarekin. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sartzea doan izanen da.

Irungo Leka Enea mahai tenis taldeak asteburuan ekingo dio ETTU CUP Kluben arteko Europako Kopako aurtengo ekitaldiari. Aurten, gainera, etxean jokatuko du lehen erronda, 3. multzoaren barruan. Larunbatean eta igandean izango da, hilaren 3an eta 4an, Hirubide ikastetxean (Anaka). Irundarrekin, DT Union Luxembourg, Libertas Marinkolor (Kroazia) eta DSG Union Waldegg Linz (Austria) taldeak lehiatuko dira. Azken hauek dira, Leka Enearekin batera, bigarren fasera sailkatzeko aukera gehien dituztenak. Ahalik eta zale gehien bildu nahian, partidak ikusteko sartzea debalde jarri dute. Larunbatean egun osoz arituko dira, eta igandean goizez. Larunbateko partidak. Goizez, 10:00etan. Leka Enea – DT Union Luxembourg DSG Union Waldegg Linz – Libertas Marinkolor Arratsaldez, 17:00etan. DT Union Luxembourg – DSG Union Waldegg Linz Libertas Marinkolor – Leka Enea Igandeko partidak, 10:00etan Leka Enea – DSG Union Waldegg Linz Libertas Marinkolor – DT Union Luxembourg Aurtengo taldea 2011-2012 denboraldirako gizonen lehen taldean iazko hiru jokalari berak jardungo dute, hots, Zoltan Batorfi, Endika Diez eta Zhang Sining. Ordezkoen artean nobedade bat dago, Endika Gonzalez hondarribiarra sartu baita taldean; berarekin batera Gorka Fernandez, Iker Martinez, Victor Santamaria eta Sergio Rodrigezek osatuko dute ordezkoen aulkia.