Lezo aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du udalak. Herriko etxebizitza guztietan banatuko dute, ohi bezala, 24 orrialdeko aldizkaria. Udal gaiak jorratu dituzte, osoki, zenbaki berrian. Bertan, aurreko Udal Gobernu Taldeak egindako lanaren balantzea...
29.700 tona antxoa harrapatu ahal izango da 2012ko ekainaren 30a bitartean. Bizkaiko Golkoan 98.450 tona antxoa dagoela dio onartu berri den araudiak. Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza ministroen kontseiluak Bizkaiko Golkoan harrapatu ...
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak lankidetza hitzarmena sinatu du Matia Fundazioarekin. Hitzarmen horren bidez, ikerketa eta proiektu pilotua jarriko dute martxan irailean Oiartzunen, “mendetasun egoeran dauden edo desgaitasuna duten adineko pertsonen arreta hobetzeko zerbitzu eta metodologia egokienak identifikatzeko”. Etxean ondo izena du proiektuak. Pertsona helburu duen arreta integralerako ereduan aurrera egitea da asmoa, Jaurlaritzako Emilio Solak gaurko aurkezpenean nabarmendu duenez, hori baita Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) finkatu nahi duten eredua. Aurkezpenean izan dira Pello Aramendi Gizarte Ongizate zinegotzia eta Aitziber Zubillaga Matia Fundazioko ordezkaria ere. Zubillagak nabarmendu duenez, ekimen horren berritasunik handiena da etxeko laguntza integralerako proiektu pilotua: “Hainbat formula ebaluatuko ditugu, adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak ohiko etxebizitzan ahalik eta denbora gehien eta bizi kalitateko baldintzarik hoberenetan egon daitezen, eta gizartean bete-betean parte hartu eta integratu daitezen, nolako zerbitzuak eta zer esku-hartze eredu beharko diren erabakitzeko”. Proiektua EAEko bost herritan gauzatuko dute urte eta erdiz: Donostian, Tolosan, Zarautzen, Irunen eta Oiartzunen. Gero eta heldu gehiago Pello Aramendi zinegotziak gogorarazi duenez, gero eta heldu gehiago daude, gero eta urte gehiago bizitzen garelako. Eta helduen beharrei erantzuteko egokitu behar dira zerbitzuak. Hala, azaldu du, Etxean ondo proiektuaren ikerketaren ondoren udalak txostena jasoko duela, eta ildo estrategikoak eskuan, gizarte politika [...]
Bihar Kukai dantza konpainiak Karrikan lana eskainiko du herrian estreinakoz. Gamon Zumardian izango da, arratsaldeko zortzietatik aurrera, eta nahi duenak ikusteko aukera izango du dohainik. Jon Maiaren ideia batetik hasitako kale ikuskizuna da, eta D...
Madalenetan tokia hartzen ari da pixkanaka haurren krosa. Dagoeneko laugarren aldiz egingo dute, eta gaur aurkeztu dute EAJko eta EAT Errenteriako Atletismo Taldeko ordezkariek hilaren 24ean jokatuko den saioa. Ohi bezala, Haur, Benjamin eta Alebin mai...
“Faraonikoa” iritzi dio UPyDko legebiltzarkide Gorka Maneirok Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoari. Ez dela beharrezko iritzi dio, eta ingurumenaren ikuspegitik “tamaina handiko zentzugabekeria ” suposatuko duela esan du. Horrez g...
5 eurotan eskura daiteke Trintxerpen La Herrera Herrira Herri Batzordeak landu duen DVDa. Beren hirigintza proposamenari buruzkoak jaso dituzte DVDan, eta baita herritarren parte hartze prozesuaren gaineko guztiak ere. 145 lagun baino gehiago bildu dir...
Albiste osoa ERRENTERIAKO HITZAn.
Gaur izan da Oarsoaldeko hamazazpi gazteren kontrako epaiketaren bigarren saioa. Goizean epaileak iragarri du saio bikoitza izango zela, goizean eta arratsaldean, baina azkenean ez da hala izan. Goizez bakarrik egin dute saioa, 10:00etatik 14:30ak aldera. Gazte guztiek deklaratu dute, eta guztiek ukatu dituzte euren kontrako akusazioak. Baita atzo epaiketara aurkeztu ez ziren hiru gazteek ere. Gaur eguerdian bertan eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera atzo arratsean Errenteria-Oreretan atxilotu zituzten Egoitz Urbe, Oihana Mujika eta Iker Zabala gazteak. Sagarzazu, absolbituta Auzipetutako gazteetako bat, Imanol Sagarzazu kargurik gabe utzi dute gaurko saioan. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak haren kontrako karguak erretiratu dituzte. Horrenbestez, absolbituta geratu da Sagarzazu. Gainontzeko hamasei gazteek auzipetuta jarraitzen dute. Urbe, Mujika eta Zabala Atzo arratsaldean atxilotzeko saiakera bat egin ondoren, arratsean atxilotu zituzten Oihana Mujika eta Iker Zabala oiartzuarrak eta Egoitz Urbe oreretarra, Errenteria-Oreretako Foru plazan. Gaur eguerdian eraman dituzte Auzitegi Nazionalera, eta gainontzekoek bezala deklaratu dute. Fiskaltzak hirurak kartzelara bidaltzeko eskaera egin du, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta. Defentsak, aldiz, ihes ez dutela egingo argudiatu du, atzo horretarako aukera izanda ere, ihes ez zutelako egin. Bi aldeak entzunda, hiru gazteak kartzelara bidaltzea erabaki du epaileak. Hirurak kartzelan edukiko dituzte epaiketak iraun bitartean. Epailearen erabakiaren arabera, datorren astean epaiketak jarraitu [...]
Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatuta, eta Psilocybenearen laguntzarekin, Hondarribia Baluarte Rock deituriko musika saioak antolatu dituzte datozen asteetarako. Helburua, herriko musika talde ezberdinek, Harresietako Erreginaren Baluartean m...