Lezo aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du udalak
Lezo aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du udalak. Herriko etxebizitza guztietan banatuko dute, ohi bezala, 24 orrialdeko aldizkaria. Udal gaiak jorratu dituzte, osoki, zenbaki berrian. Bertan, aurreko Udal Gobernu Taldeak egindako lanaren balantzea...
Lezo aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du udalak. Herriko etxebizitza guztietan banatuko dute, ohi bezala, 24 orrialdeko aldizkaria.
Udal gaiak jorratu dituzte, osoki, zenbaki berrian. Bertan, aurreko Udal Gobernu Taldeak egindako lanaren balantzea egin dute. Sailka egin dute azterketa, eta Ingurumen Saila martxan jarri dutela ere nabarmendu dute aldizkarian.
Udal Gobernu Taldean aldaketa egon dela eta, Ainhoa Zabalo alkate berriak legegintzaldiko erronkak zeintzuk diren azaldu ditu. Horrez gain, Udal Batzordeen eta Udalbatzaren eraketa azaldu dute aldizkarian, baita beste erakundeetan ordezkariak nor diren ere.