Bertako taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Baluartean
Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatuta, eta Psilocybenearen laguntzarekin, Hondarribia Baluarte Rock deituriko musika saioak antolatu dituzte datozen asteetarako. Helburua, herriko musika talde ezberdinek, Harresietako Erreginaren Baluartean m...
Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatuta, eta Psilocybenearen laguntzarekin, Hondarribia Baluarte Rock deituriko musika saioak antolatu dituzte datozen asteetarako. Helburua, herriko musika talde ezberdinek, Harresietako Erreginaren Baluartean musika emanaldiak ematea da. Horrela, bertako taldeen musikaz gozatzeko aukera berria izango da Hondarribiko Gune Historikoan eta zortzi talde izango dira zuzenean.
Kontzertuak ostegunetan
Kontzertuak uztailaren 21 eta 28 eta abuztuaren 11 eta 25ean egingo dituzte. Lau kontzertu izango dira guztira uztailean eta abuztuan eta emanaldiak ostegunetan egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan hasita eta doan izango dira.