20101-2012 ikasturtean Errenteriako Udaleko Lanbide Hastapenerako Ikastegian izena emateko azken egunak dira, hilaren 15an bukatuko baita epea. Prestakuntza zentro hori 16-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza...
Euskal Herriko Joko Garbi (plazakoa) eta Erreboteko txapelketak azken txanpan daude. Joko Garbi Txapelketan, Txosteko pilotariak finalaurrekoetara pasatu dira. Final-laurdena astelehenean jokatu zuten Beheko plazan Txostek eta Bidaxunek. Oiartzuarrek 4...
Urtero bezala, Santiago egunean kutxa entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek arrantza oparoa izan dezaten eta aurten, Itxaso Ugartemendia Moreno izango da Santiago eguneko jaian, uztailaren 25ean, kutxa buru gainean eramango duen hondarribiar gazt...
Urrezko domina janzteko faborito nagusia zen, eta ez du hutsik egin. Maitane Azpeitia atleta oiartzuarrak urrea irabazi zuen asteburuan, Espainiako 23 urtez azpiko Atletismo Txapelketan, Andujarren (Jaen). Luzera-jauzian eta salto hirukoitzean lehiatzekoa zen oiartzuarra, baina azkenean, luzera jauzian bakarrik lehiatu zen, hanka batean arazoak dituelako. Luzera-jauzi proba horretan eskuratu zuen urrea Azpeitiak, 6,14 metroko saltoa egin ondoren. Erakutsitako maila ikusita, Kraff-At. San Sebastian taldeko kideekin beste urre bat eskuratzeko gai izango zen errelebuetan, baina hankako arazoak medio, ez zuen proba horretan parte hartzerik izan. Hurrengo probak Txekiar Errepublikan jokatuko ditu Azpeitiak, hilaren 14tik 17ra. Espainiako Atletismo Federazioak aukeratu du, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan parte hartzeko.
Bateragune auzia bihar amaituko da, eta gaur, bitartean, Auzitegi Nazionaleko fiskalak hartu du hitza. Zigor eskaerak mantendu egin ditu Arnaldo Otegi eta Rafa Diezentzat (hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen du) Bateragunen “funtzio erabakiga...
Iaz bezala, aurten ere zientzia udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, Arritxulo aterpetxean. Dagoeneko iritsi dira lehenengo txandakoak: 50 gaztetxo dira, 1998-1999 urteetan jaiotakoak. Astele...
«Oposizio on bat egiteko eguneko dedikazioa beharrezkoa da, eta hau ez da posible eguneko dedikazioa kenduz, are gehiago talde politikoen idazkaririk ez badago». EAJko eledun Nahikari Oterminen adierazpenak dira, lehengo astean egin zen lehen udalbatzarrean hartutako neurrien gainean emandako balorazioan esandakoak. Oterminen iritziz, «gastu murrizketa zinegotzien soldatak jaitsiz bakarrik lortzen da, eta ez soldata kenduz, honek oposizioa beraren ezabatzea ere ekarriko bailuke». Horrez gain, oposizioak gastu murrizketa babestu zuela nabarmendu nahi izan du Oterminek: «Talde politikoen idazkariak kenduz, talde politikoei eta zinegotziei esleipenak erdira jaitsiz, eta erabateko dedikazioagatik soldatak, Udalhitzen 21. mailatik 14. mailara jaitsiz». «Jarrera itxia» Bilduren jarrera kritikatu du EAJk: «Bilduk gai honetan bakarrik jokatu nahi izan du, gutxiengoan dagoela kontuan hartu gabe, oposizioarekiko, legealdi hasiera honetan, elkarrizketarako jarrera itxia azalduz». Gauzak beste modu batez egin zitezkeela iritzi dio Oterminek: «Ziur gaude, udaletxeko alderdi guztien arteko adostasuna posible izango litzatekeela gobernuak gutxieneko borondatea azaldu izan balu, Errenterian gertatu dena kasu». Soldatak finkatzeko irizpidearen kontra «Ulergaitza» deritzo EAJk zinegotzien soldatak finkatzeko ezarritako irizpideari. Ordainsariak zinegotziek beren aurreko lanean zuten soldataren araberakoak izatea ez du «inondik inora ulertzen» EAJk, «lan bera modu ezberdinean ordainduko dela esan nahi duelako» .
Kargu berria du pasa den ostegunetik Javier Peralek (Errenteria, 1947): Touringeko presidente da. Luis Mari Larrainen lekukoa hartu du, eta aldaketaren atea ireki du. Orain kanpoko taldeetan aritu diren etxeko jokalariak berreskuratzen ari da, eta hemendik lau urterako Hirugarren Mailan egotea du helburu. Zergatik aurkeztu zenuen zure burua Touringeko presidente izateko? Touringeko zuzendaritzan egon naiz zortzi urtez, eta gauzak ez zeuden ondo. Bazkide [28ren babesa lortu du] batzuk iazko ekainean proposatu zidaten presidente izateko. Ondo pentsatu nuen, eta baiezkoa eman nien. Zerk mugitu zuen balantza baiezkoaren aldera? Touring nola zihoan ikusita, aldaketa behar zuela uste nuen. Errenteriako jendea kanpoan zegoen, eta horiek ekarri behar ziren, eta horretan ari gara. Astebete daramazu Touringeko presidente bezala. Izan duzu denbora elkartea nola dagoen ikusteko? Lan asko egin behar da. Dena oso nahasia dago, eta ordena falta da. Zeintzuk dira Touringek dituen gabezia handienak? Elkartea aldatu behar da, eta hori lortzen ari gara jokalarien bidez; hortik aurrera ikusi beharko dugu nola segitzen duen martxa. Gure asmoa da aurten mailaz igotzea. Jende gaztea hartu dugu, nahikoa ibilbide eduki dutenak. Helburua da mailaz igotzea hiru kategoriatan: Preferentean, Lehenengo Erregionalean, eta Gazte Mailan. Aurten Gazte Mailakoak jaitsi egin dira, eta espero dugu aurten berriro igotzea. Preferentean aurten, [...]
Blues doinuak iritsi dira Hondarribira. Memphisera bidean lehiaketa egin zuten asteburuan eta bihar emango diote hasiera jaialdiari hiru kontzerturekin. Bentan aste honetan muntatu duten eszenatokian izango dira 21:30etik aurrera eta ondorengo taldeak ...
Atzo elkarretaratzea egin zuten herriko talde feministek deituta pasa den igandean Hernanin izan zen Rosario Romanen hilketa salatzeko. Hamarnaka herritar inguratu ziren emakumeen kontrako indarkeria salatzera, eta zehazki, heriotza hori errefusatzera.