2011/5

Saioa Bikandik ipuinak kontatuko ditu liburutegietan

Txita polita izeneko emanaldia eskainiko du Saio Bikandik datorren astean Pasaiako udal liburutegietan. Ipuin laburrak, poemak, esku jolasak, abestiak…guztiak uztartuko ditu kontalariak. Asteartean, hilak 10, San Pedroko liburutegian izango da em...

admin

Musika Udalekuak, 4-12 eta 12-16 urtekoentzat

Artekin elkarteak eta Musika Patronatuak Musika Udalekuak antolatu dituzte 4-12 eta 12-16 urteko haurrentzat. Musika, dantza eta ekintzak batuko dituzte, eta uztailaren 4tik 15era egingo dituzte. Matrikula epea zabalik dago hilaren 31 arte, eta informa...

admin

H1-en hautagaitza

Hamaikabatek maiatzaren 22ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Helarazitako prentsa oharrean “hautagaiak herrian eta herriarentzat lan egiten duten pertsonak” direla zehaztu du Joxe Mari Burgos Hamaikabaten alkategaiak. Alokairuzk...

admin

Joko birtualen eragina aztertuko dute bihar

Rosa Garcia-Orellan EHUko antropologia sozialeko irakaslearen eskutik Heriotza birtuala eta heriotza erreala hitzaldia izango da bihar, 19:00etan, Madalen Gunean (Madalena 18). Maria Zeruratzea parrokiko taldeak antolatuta, joko birtualek haurrengan du...

admin

Unicef-en aldeko kontzertua etzi Niessenen

Unicef elkartearen aldeko kontzertua antolatu du etziko Alaia gazte elkarteak. Sarreretatik bildutako diru guztia, Unicefek martxan dituen proiektuetara bideratuko dute. Kontzertua, Niessen Aretoan egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta bi e...

admin

Trafiko aldaketak Colon-Cipriano Larrañaga lokarrian

Gaur egin da azkenik, duela hilabete Colon pasealekuak eta Gipuzkoako etorbideak bat egiten duten ingururako Udalak iragarritako zirkulazio sistemaren aldaketa. Colon pasealekutik Gipuzkoa etrobidera eta Cipriano Larrañaga kalera kotxez joateko bidegu...

admin

Lope de Vegaren ‘El Caballero de Olmedo’ igandean Amaian

Teatro Corsario konpainiak Lope de Vegaren El caballero de Olmedo antzezlana taularatuko du igandean Amaian, 20:00etan. Talde honek Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen ADE saria jaso berri du, antzerki klasikoari egindako ekarpenarengatik. Sinopsia: Alonso jauna, Olmedoko zaldun noblea, Ines andrea ederrarekin maitemindu da Medinako ferian, eta, Fabia artekariaren bidez, maite duela jakinarazten dio. Bestalde, Rodrigo jaunak ezkontza eskatu dio Ines andreari, eta Fernando jaunak haren ahizpa Leonor andreari. Ezkontza hori saihesteko, Ines andreak, Alonso jaunarekin maitemindua baitago, moja izan nahi duen itxura egiten du bere aitaren aurrean. Horretan, Juan errege jauna iritsi da Medinara, eta jai handiak antolatu dituzte haren ohorez. Zezen-lantzeetan, Alonso jaunak bikain jardun du, bere arerio jeloskorra den Rodrigo jaunaren bizia salbatuz. Olmedora itzultzerakoan, bere patua aurreratzen duen kopla bat entzun du. Rodrigo jaunak eta Fernando jaunak hil egiten dute. Tello bere morroi graziosoa izan zenak justizia eskatu dio erregeari. Zuzendaria: Fernando Urdiales. Aktoreak: Borja Zamorano, Rosa Manzano, Luis Miguel Garcia, Veronica Ronda, Cristina Calleja, Ruben Perez, Borja Gutierrez, Julio Lazaro eta Jesus Peña.

admin

Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean, lau talderen parte hartzearekin

Igandean ospatuko dute Lezon Dantzari Txiki Eguna. Bertan, Murixka dantza taldeaz gain, beste hiru dantza taldek ere hartuko dute parte. Goizean, 11:00etan, elkartuko dira dantzariak. Ohi bezala, Lopene plazan hasiko da Dantzari Txiki Eguna. Euria egin...

admin

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi saio, Lezon

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio Lezon jokatuko dituzte. Hilaren 15ean (datorren asteko igandean) izango dira bi saio horiek, Gezala Auditoriumean. Lehenengo saioa 11:30ean izango da eta bigarrena, berriz, 17:30etik aurrera. Seina bertsolari igoko da oholtzara saio bakoitzean. Goizeko 11:30ean ariko diren bertsolarietatik Oarsoaldeko eta Bidasoko bertsolari banak abestuko dute: Ander Lizarralde oiartzuarrak eta Manu Goiogana irundarrak. Eurekin batera Eñaut Uriarte, Adur Gorostidi, Eneritz Arzallus eta Julen Agirre izango dira. Arratsaldeko saioan Haritz Casabal pasaitarrarekin batera, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Aitor Urbieta, Iñaki Apalategi eta Oier Aizpurua ariko dira. Goizeko zein arratsaldeko saioak Julian Albisturrek, Mikel Lersundik, Urtzi Basterrikak eta Eneritz Azkuek epaituko dituzte. Sarrerak, Internet bidez Orain dela lau urte bezala, Gpuntua leloa izango du bertso txapelketak, “izan zuen zabalkundeagatik”, antolatzaileek adierazi dutenez. Jakinarazi dutenez, txapelketako edozein saio ikusteko Internet bidez bakarrik eros daitezkeela nabarmendu dute. Lezoko saioetako batentzako sarrerak hiru euro balio ditu 15 urtetik beherakoentzat zein Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta bost euro, berriz, gainontzekoentzat. Eguneko bi saioak ikusteko bost euro ordaindu beharko dituzte gazteek eta bazkideek eta zortzi besteek. Saioez gain, bazkaria ere antolatuko dute Bertsozale Elkartekoek eta hamabi euro ordaindu beharko dute gutxien ordaintzen dutenek eta hamabost besteek. Saioak izan baino bi egun lehenagora arte [...]

admin

Tecnun eta Bilkoin Legorreta Eredu, kontrario

Areto futbolean aritzen diren herriko bi taldeek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Tecnun taldearen kontra jokatuko du Oiartzunek, 20:30ean, Elorsoron. Power Rangersek, Bilkoin Legorreta Eredu taldea izango du aurrean, 20:45ean Legorretako Ha...

admin

Ezetz asmatu! lehiaketa martxan jarri dute

Euskara Sailak eta Errenkoaldek Ezetz asmatu! lehiaketa jarri dute abian hirugarrenez. Parte hartzeko, martxan jarri duten webgunean sartu eta herriko toponimiaren gaineko galderak erantzun beharko dira. Ekainaren 24a arte izango dute horretarako auker...

admin

Trintxerperen kontra jokatuko du Oiartzunek

Asteburuan derbia jokatzea tokatzen zaio Ohorezko erregional Mailako Oiartzuni. Trintxerpe izango du aurrean, etzi 15:30ean, etxean —Karla Lekuona zelaian—. Sailkapenari dagokionez oiartzuarrak seigarrenak dira, eta Trintxerpekoak, aldiz, hamabigar...

admin

Kantu afaria eta pilota txapelketa ‘Bidasoan Euskaraz’-en barruan

Herriko Bakalau elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Bidasoan Euskaraz ekimenaren barruan. Bihar kantu afaria izango da Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangak alaiturik. Etzi pilota txapelketaren finala, 11:00etan. Aperitifa eta bazkaria egongo dira nahi ...

admin

Kabaret gaua

Kabaret gaua antolatu du Lanetik Egina elkarteak biharko. Merkatu Zaharrean izango da, gauean.

admin

Lauko finala jokatuko du Saskilagunak-ek asteburuan

Etzi, finalerdiak jokatuko dituzte sailkatutako lau taldeek. Easo Berri-Beiztinberri partida, 18:00etan izango da, Altzako kiroldegian. Alde Zaharra-Saskilagunak, berriz, 20:00etan. Bi partidetako irabazleek, finala etzidamu (igandean)  jokatuko dute,...

admin

Eskulanak eta tailerrak, etziko Kale Ekintzan

Etziko Kale Ekintza saioan eskulanak eta tailerrak egingo dituzte haurrek, 16:30ean, Gurutzeko Bizardian.

admin

Eskarmentuan oinarritutako taldea aurkeztu du PSE-EEk

Eskarmentu handiko taldea da PSE-EEko Irungo alkategai Jose Antonio Santanok hautes zerrenda osatzeko aurkeztu berri duena. Udal gobernuko kideak osatzen dute zerrendaren oinarria, horietako batzuk 2003etik Udalean ardurak dituztenak: Miguel Angel Paez Obretako ordezkari eta Santanoren bigarrena, Maite Cruzado Hiritarrenganako Zerbitzuko ordezkaria, Fernando San Martin Kulturako arduraduna, Cristina Laborda Gazteria arlokoa, Belen Sierra kiroletakoa...

admin

Pasaiako Bilduk Bilbora joateko deialdia luzatu du

Gaur arratsaldean Bilbon Hauteskunde demokratikoen alde, legalizazioa orain lemapean egingo den manifestazio nazionalera joateko deialdia egin die pasaitarrei Bilduk. Esan dutenez, autobuserako izena emateko zerrendak ohiko tabernetan jarri dituzte. 20:00etan abiatuko da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik.

admin

Joko garbi eta errebote denboraldia hasi dute Txosteko pilotariek

2011ko Euskal Herriko joko garbiko —plaza librean, hiru hiruren aurka— eta erreboteko txapelketak hasi dira. Txapelketa horietan, Zuberoako, Nafarroa Behereako, Lapurdiko eta Gipuzkoako taldeak ariko dira lehian, tartean, herriko Txost. Oiartzungo ...

admin
Gehiago