H1-en hautagaitza
Hamaikabatek maiatzaren 22ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Helarazitako prentsa oharrean “hautagaiak herrian eta herriarentzat lan egiten duten pertsonak” direla zehaztu du Joxe Mari Burgos Hamaikabaten alkategaiak. Alokairuzk...
Hamaikabatek maiatzaren 22ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Helarazitako prentsa oharrean “hautagaiak herrian eta herriarentzat lan egiten duten pertsonak” direla zehaztu du Joxe Mari Burgos Hamaikabaten alkategaiak. Alokairuzko etxebizitza publikoaren aldeko apostua egitea, lanpostuak sortzeko komertzioa zein turismoa sustatzea, eta Udala eta herritarren arteko gertutasuna lantzea izango dira, besteak beste, alderdiaren helburuak. Horez gain, Burgosek nabarmendu du hautagai zerrendan herriko auzo guztiak ordezkatu nahi izan dituztela. Alkategaiak gaineratu duenez, alderdiaren beste helburuetako bat da Udala “toki irekiagoa eta gardenagoa” bihurtzea.