2011/5

EAJren mitina Batzokian egin dute

Iragan larunbatean Hondarribiko EAJk mitina eman zuen Batzokian. Bertan izan ziren Aitor Kerejeta egungo alkatea eta taldeko zerrenda burua, eta Joseba Egibar GBBko presidentea. Alderdiak datozen lau urtetarako dituzten proiektuak zehatz azaldu nahi iz...

admin

Aitzol Perez de San roman: “Jorratu beharreko hizkuntza politika”

Aitzol Perez de San Roman. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz. Edozein hizkuntzalarik azpimarratzen duenez, hizkuntza orok, nagusi edota lehentasunezkoa izango den lurraldeak behar ditu. Hau da, hizkuntzaren transmisioa eta bizi iraupena ziurtatzeko, hizkuntza horretan biziko den jendartea eduki behar du. Bestalde, gizarte eleanitzetan, beti nagusitzen da hizkuntza bat besteen gainetik, elebitasun orekatua ez da inon ematen. Oiartzunen eta Euskal Herrian elebidunak euskaldunak bakarrik garela kontuan hartuta, eta erdarak duen nagusitasun juridiko politikoak besteak beste, erdara bilakatzen da hizkuntza nagusia gure herrian. Elebitasun politikak beraz, erdara nagusi eta euskara menpeko hizkuntza izatera behartzen du, erdara bilakatuz Euskal Herriko lehentasunezko hizkuntza bakarra. Beste modu batera esanda, elebitasunak erdararen transmisioa ziurtatzen du, euskara menpeko hizkuntza izatera behartuz eta desagertzezko arriskuan jarriz. Hori horrela izanik, euskara ziurtatzeko modu bakarra, euskara nagusi duten herriak eta herritarrak dira. Euskara hutsez biziko diren herritar eleanitzak behar ditugu hizkuntzaren geroa bermatzeko. Oiartzun bezalako zonalde euskaldunak teoriatik praktikara igarotzeko ardura dugu, euskara hutsez biziko den herria lortu eta babestu behar dugu. Oiartzunen, UEMAko irizpideak hartzeko erabakia aspaldi hartua du Udalak. Bide honetan jarraitzeko beharra azpimarratuz, legealdi berrirako Oiartzungo EHEk, Udalaren hizkuntza politikan neurri hauek onartzeko eskatzen dugu: 1. Egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu: Udalaren komunikazio osoak euskara hutsez izan behar du. [...]

admin

‘Gu ere bertsolari’ ekimenak ikasturteko lehen saioa du bihar Amaian

2011 ikasturteko Bertso Jaialdien lehen saioa ospatuko da bihar, hilaren 17an, Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Aurten laugarren ekitaldia du Gu ere bertsolari ekimenak Irunen. Dunboa,  Elatzeta,  El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko  LHko 4., 5. e...

admin

Musikirun maketa lehiaketa aurkeztu dute

Cristina Laborda Gazteriako ordezkariak Musikirun maketa-lehiaketa aurkeztu zuen ostiralean. Udaleko Gazteria arloaren ekimena da, eta Phantom Studios disketxearen laguntza izan du. Labordak azaldu du ekimen honen bidez “talde gazteek egiten duten lana ikusarazi eta musika-sorkuntza sustatu nahi dela, eta, bide batez, musika-talde gazteen arteko harremanak erraztu, laguntza-sare berri bat ezartzeko. Irunen musika-aukera oparoa daukagu, eta bultzada txiki bat behar behar du, musikaren mundu zailean urrats bat gehiago emateko”. Nahi duten talde edo solista guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere taldeko kideen batez besteko adina 30 urte baino gehiagokoa ez denean. Talde edo bakarlari bakoitzak bi kanta aurkeztu beharko ditu, gutxienez, eta bost, gehienez, eta jatorrizkoak izan beharko dute, bai letrari baita musikari dagokionez. Parte-hartzaileek 2011ko ekainaren 20ra bitarte bidali ahal izango dute maketa. Hirui aukera dituzte horretarako: Postaz, CD formatu digitalean Gazteriako Arlora Posta elektronikoaren bidez: infojuvenil@irun.org helbidera USBn, zuzenean Gazte Informaziorako Bulegoan (GIB). Oraindik maketarik grabatzeko aukerarik izan ez dutenek ere har dezakete parte (antolatzaileekin harremanetan jarri, nola egin jakiteko). Lehendabizi, hautaketa-fasea egingo dute, hots, “jasotzen dituzten maketak ebaluatuko dituzte antolatzaileek, eta horietatik 20 maketa hautatuko dituzte gehienez. Gero, emanaldien unea izango da, eta hautatuak izan diren taldeek eta solistek Irunen joko dute udako hilabeteetan”. Gero, emanaldi bat [...]

admin

Bikingo eguna arrakastatsua izan da

Bikingo egunaren lehenengo edizioa ospatu zuten atzo larunbata Hondarribian. Jai eguna hasteko Guadalupen hasi eta Errandonean bukatu zuten patinete jaitsiera egin zuten. Ondoren, Kai Zaharrean irristatze kirol ezberdinak probatzeko aukera eman zuten e...

admin

Iosu Alvarez da Hondarribiko PSE-EEren buru

Iosu Alvarez da PSE-EEren alkatetzarako hautagaia. Harekin batera doaz zerrendan ondokoak, hurrenez hurren: - Ramón Laborda - Miren Edurne Prieto (independientea) - Alicia Pino - Avelino Vazquez

admin

Auto bat lapurtzen ari zen gaztea atxilotu du Ertzaintzak

27 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak bart Kaputxinoak auzoak. Bizilagunak deituta hurbildu da auzora polizia, eta hara iristean gaztea topatu du, auto batera leihatilatik sartzen ari zela. Ihes egin du gidatzen, baina handik gutxira harrapatu du...

admin

EBren hautagaiak Catelsako langileekin bildu dira

EBren hautagaiak, Arantza Gonzalez buru zela, Catelsako langileekin izan dira. Jakina denez borrokan ari dira Catelsako langileak, enpresak hamar urtez ebentual gisa aritutako hamasei langile kaleratu nahi dituztela eta. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek.

admin

Asteazkenean eztabaidatuko dute udalbatzarrean kaiko Herrerarako herritarrek landutako proposamena

Asteazkenean (hilak 18), 19:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan. Hortxe La Herrera Herrira Herri Batzordeak herritar guztiei luzatu nahi dien deialdia. Ezohiko udalbatzarra deitu dute egun horretarako, eta eztabaidagai puntu bakarra: herritarrek azken  bi urtetan kaiko Herrera ordenatzeko auzolanean landu duten hirigintza proposamena.  Gaur luzatu du deialdia La Herrera Herrirak, agerraldian. Parte-hartzera deitu dituzte herritarrak, eta eskerrak luzatu diete orain arte egin duten bidean  lagundu duten guztiei “orain dela bi urte utopia zena errealitate bihurtu dutelako”. Udaleko Hirigintza Saileko Aholkulari Kontseiluaren oniritzia Pozik dira La Herrera Herriran lanean dihardutenak, besteak beste, Udalaren aholkulari kontseiluak oniritzia eman diolako beren proposamenari. Orain udalbatzarrak eman beharko dio argi berdea etorkizunean gauzatuko bada. “Bada garaia alderdiek beren jarrera adieraz dezaten”, esan dute, “maiatzaren 22an botoa ematera joandakoan herritarrek zer bultzatzen ari diren jakin dezaten”. “Mugarritzat” jo dute lortutakoa eta alderdiei eskaera zuzena egin diete: proposamena onar dezatela. Bien bitartean, atxikimenduak  biltzen jarraitzen du herritarren batzordeak. Bihar eguerdian Donibanen izango dira sinadurak jasotzen, eta San Pedron eta Antxon datozen egunotan. Honez gero, 4000 atxikimendu inguru bildu dituzte.

admin

Gazteentzako zentro berria nahi du EAJk

Haurtzaro eta gazteria arloetako aurreikusita dituen proiektuak azaldu ditu EAJ alderdiak. “Gizartea aldatzen ari da, familiarteko eta gizarteko loturak aldatzen ari dira, ahultzen ari dira. Aukerak biderkatu egiten dira baina baita gizartetik at...

admin

Hezkuntza zentro berria nahi du EAJk

EAJk kirola eta hezkuntzarako egitasmoak aurkeztu ditu. “Hondarribian hezkuntza zentro berri bat egiteko beharra dugu. Jaiotze kopuruak eta hezkuntza publikoan dugun matrikulazio kopuruak, zentro berri bat egitera garamatza. Horretarako, Udalak Eusko...

admin

Elkarretaratzea egingo dute Iztietan segurtasuna aldarrikatzeko

Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak elkarretaratzea antolatu du biharko, azken egunetan auzoan izan diren gertakizunak salatzeko. “Adin txikiko bati sexu ukituak egitea, bizilagun bati indarrez lapurtzea, Iztieta-Ondartxon Udalak duen utzikeria eta ...

admin

EB eta Bilduren hautagaiak, Catelsako langileekin

Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira. Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek. Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 16

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik, informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa atala. 13:15ean: Kirolak, Joxe Migel Lopezen eskutik. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Argu...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 15

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan. Hiru kortxea (Hala Bedi Irratia). 20:50ean. Zuzenean, Sevillako Sanchez Pizjuan futbol zelaitik, Sevilla eta Realaren arteko partidaren kontakizuna. Hizlariak: Urtzi Argibay eta Joel Rodriguez.

admin

San Juanek irabazi du Getarian

Getarian jokatu da gaur arratsaldean Trainerillen Ligako zazpigarren jardunaldia eta San Juanek irabazi du estropada. Hondarribia bigarren izan da eta hirugarren San Pedro. Gazteen Mailan etxekoek irabazi dute, mutiletan zein nesketan. Ligatik kanpo, G...

admin

Adin txikiko bati zirriak egiteagatik Iztietan lagun bat atxilotu dutela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak

4 urteko haur bati zirriak egiteagatik Ertzaintzak aste honetan pertsona bat atxilotu duela salatu du Gurekin Auzo Elkarteak prentsa ohar bidez. “Oso larritzat” jo ditu jazotakoak, baina “beste behin ere, iragarritako kronika baten au...

admin

Pasaiarako proposamenak barrutiz barrutik aurkezteari ekin dio Bilduk

Bildu barrutiz barruti ari da aurkezten Pasaiarako dituen proposamenak. Atzo ekitaldia egin zuten Pasai Antxoko Gure Zumardian eta esan zutenez herritarren parte-hartzea sustatzea izan da eren egiteko nagusienetakoa “Argi dugu pasaitarrekin elkar...

admin

Piraguistak Londresen entrenatuko dira

Ur bizietan lehiatzen diren Santiagotarrak taldeko Joan Crespo, Jone Otaño eta Ander Elosegi, Xabier Taberna teknikoarekin batera, Londresera (Ingalaterra) joango dira astelehenean. Londresen 2012an jokatuko dituzten Joku Olinpikoak prestatzera doaz, ...

admin

Manu Ugartemendiaren aldeko manifestazio jendetsua

Manu Ugartemendia presoaren aldeko manifestazio jendetsua izan zen atzo arratsean. Atzora arte La Santen izan da preso Ugartemendia. Espainiaratuko duten beldur, preso oreretarrak gose greban izan da. Atzo  bete zuen Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta senitartekoei presoak berak egindako deiari esker, badakite Pariseko aireportuko etorkin ilegalen zentro batera eraman dutela. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez «Espainiako poliziek atxilotu eta espetxeratzeko arriskua izango luke, eta baita tortura jasateko arriskua ere».

admin
Gehiago